Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
3214

EDIKTUA, 243/96 zenbakiko hoben-judiziotik datorrena.

Nik, Susana González Aramburuk, Durangoko Argibidetarako 1. Epaitegiko idazkari naizen aldetik, ondokoaren

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

243/96 zk.ko hoben-judizioan epaia eman dela; epaiaren izenburuak eta xedapen-zatiak hau diote:

34. EPAIA

Durangon, 1998ko ekainaren 1ean.

Nik, M.ª Esther González Rodríguezek, ondoren zehazten den epaia eman dut 243/96 zk.ko hoben-judizioaren autoetan. Judizioan hauek hartu dute parte: Juan Antonio Sarasketa Arregui denuntziagile gisa, eta Karin Farjala, Mohamed Maouzi eta Kamel Bourached denuntziatu gisa; aipatutakoen gainerako datuak autoetan ageri dira. Lapurreta-hoben bati buruzkoa izan da judizioa.

EPAITZA:

Karin Farjala, Mohamed Mazouki eta Kamel Bourached absolbitu egiten ditut egozten zitzaien hobenetik. Prozesu-kosturik izanez gero, ofizioz ordainduko dira.

Gaur egun haren helbidea ezezaguna denez, Mohamed Mazouzirentzat epaiaren jakinarazpen balioa izan dezan, erasota gera dadin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jakinarazpen hau ematen dut, Durangon, 1998ko ekainaren 3an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala