
130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3211
129/1998 DEKRETUA, ekainaren 30 ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak "GI-2630 errepidean Legazpiko saihesbidea egiteko proiektua" burutzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
«GI-2630 errepidean Legazpiko saihesbidea egiteko proiektua» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide diputatuaren 1998ko urtarrilaren 13ko Foru Aginduak. Horren ostean, Diputatuen Kontseiluak 1998ko apirilaren 28an Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.
RSS