Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3210

123/1998 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Bilbaoko Udalak, "Zorrozan Derrigorrezko Irakaskuntzako Ikastetxea eraikitzeko proiektua" izeneko proiektua burutzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena. Nahitaezko desjabetza egiteko horrela jokatu behar da.

«Zorrozan Derrigorrezko Irakaskuntzako Ikastetxea eraikitzeko proiektua» burutzeko desjabetu behar diren ondasun esta eskubideak jendaurrean jartzea erabaki zuen Bilboko Udaleko Alkatetza-Burutzak 1997ko urriaren 27an hartutako dekretuz, 1997ko abenduaren 18an izandako osoko bilkuran berretsiz. Era berean, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait arrazoibide-idazki aurkeztu ziren eta administrazio espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren idazkiok.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko irizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden hirigintzari buruzko legeak bat datozela adieraziz.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, ikastetxeak irisbidea izan dezan. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzak egoki deritzo trazadurari eta luze jotzeak eremu horretan irakaskuntza aldetik ohartemandako planak kaltetu egingo lituzke.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalean xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzak honako hauek hartzen dituenean: egiterapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lur hirigarrian egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 atalean ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 23an egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Zorrozan Derrigorrezko Irakaskuntzako Ikastetxea eraikitzeko proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilboko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala