Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3209

122/1998 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Beasaingo Udalak, nahitaezko desjabetza egiteko, "Beasaingo Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen 13 hirialdea" izeneko proiektua burutzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

«Beasaingo Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen 13 hirialdea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Beasaingo Udalak 1998ko martxoaren 5ean hartutako udal akordioz. Horren ostean Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea erabaki zen, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, ez zen inolako arrazoibide-idazkirik aurkeztu.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko irizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adierazi baitute.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Beasaingo Udalak eta Renfe-k 1995eko maiatzaren 4an eta 1998ko otsailaren 24an izenpetutako hitzarmenak kontutan hartuta, hain zuzen, trenbideak udalerriko pasealekurik garrantzitsuenean errepidean zehar sortarazten zuen trafiko astuna ezabatzeko eta udalerriaren erdialdearen bidegarritasuna hobetzeko, Joan Iturralde kalea luzatu beharra dagoela horretarako AU 13 hirialdeari lotuz, eta azaleran aparkalekuak ahalbideratzeko, luza ezinezkotzat jotzen da ondasun eta eskubide horiek hartzea eta, ondorioz, nahitaezko desjabetzari buruzko legearen 52. eta horren arautegiko 56. eta ondorengo ataletan araututako jardunbidea ezartzea, honako arrazoi hauengatik: 1.– Jardunbide arruntaz izapidetzea luzatu egingo luke desjabetza burutzeko ondasuna hartzea.

2.– Bidearen trazadura eta aparkalekuak egiteak gaur egun hirialdean dagoen trafikoa arintzea ahalbideratuko luke, beasaindarren eta udalerri hori bisitatzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetuz.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalak dioenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, baldin eta nahitaezko desjabetzak honako hauek hartzen baditu: jardute unitate osoak, lurraldearen hirigintza antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta, hala badagokio, hiri lurrean egin beharreko banakako egintzak. Lege horren 26.2 atalari jarraituz, halaber, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion Jaurlaritzaren Kontseiluari horretarako proposamena aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 23an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Beasaingo Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen 13 hirialdea» izeneko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Beasaingo Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala