Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
3207

120/1998 DEKRETUA, ekainaren 23 koa, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalen kargu uzte eta izendapena egitekoa.

Uztailaren 16ko 183/1996 Dekretuak, uztailaren 30eko 208/1996 Dekretuak eta abenduaren 10eko 288/1996 Dekretuak aldatu zuten Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren 4.1 atalak xedatutakoaren ondorioz aipatutako Dekretuaren 3.1 atalaren 9. apartatuan begietsitako Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalen izendapena eta kargu uztea Dekretu bidez egin behar da, Kultura sailburuak proposatuta.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo atala.– Bere eskariari jaramon eginez eta egindako lanagatik eskerrak emanez, Jesus Maria Arteaga Izaguirre jaunak, uztailaren 16ko 175/1996 Dekretuan egindako izendapenaren ondorioz, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoan duen bokal kargua uztea.

Bigarren atala.– Luis Olaizola Mugica jauna, itzal handiko pertsona gisa, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokal izendatzea, aurrekoaren ordez eta horri geratzen zitzaion denborarako.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala