Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3206

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 17koa, Osasun sailburuordearena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaketa aldatzeko dena.

Osasun sailburuordearen 1997ko uztailaren 9ko Erabakiaren bitartez (abuztuaren 21eko EHAA, 158 zk.), kreditazioa berritu zitzaion Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoari.

Ospitaleak Komiteko kide baten dimisioa jakinarazi duenez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruzko 1994ko irailaren 28ko Osasun sailburuaren Aginduaren 3. eta 7. ataletan (urriaren 24ko EHAA, 202 zk.) xedatutakoaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– José Ignacio Villate Navarro jaunak, Medikuntzan eta Kirurgia Orokorrean lizentziatuak, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoko bokalaren kargua utzi duela deklaratzea.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera jarriko da indarrean. Halaber, erabakia Osasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Erabakiak ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote Osasun sailburuari interesatuek, ofizialki argitaratu eta hilabete baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 17a.

Osasun Publikoko zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.

Osasun sailburuordea ordezkatuz; 369/1995 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoa, a).


Azterketa dokumentala