Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
3204

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 22koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salan abian den 770/98-2 AAEn interesa izan lezaketenei epea jartzeko dena. AAE hori Iñigo Altuna Ateca jaunak eta 26 gehiagok aurkeztu dute Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu zuen Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren kontra (97-12-31ko EHAA, 250 zk.).

Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko agindu baten bitartez (97-12-31ko EHAA, 250 zk.), Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu zen; agindu horren aurka Iñigo Altuna Ateca jaunak eta 26 gehiagok 770/98-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute. Bada, apirilaren 30eko 10/1992 Legeak ezarritako idazketaz Administrazioarekiko Auzibidetarako Jurisdikzioari buruzko Legearen 64. atalari jarraiki, jatorrizko administrazio–espedientea bidaltzea eskatu denez, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuaren 7. atalak Araubide Juridikoaren Zuzendaritza honi damaizkion eskumenez baliatzen naizelarik, oraingo honekin epea jartzen diet aipatu prozeduran interesa izan lezaketenei, hain zuzen ere, egoki baderitzote, aipatu prozeduraren barruan euren bidezko interesen defentsa egiteko, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salan ager daitezen. Delako epea: erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik harako bederatzi egunak.

Eta hala egiten dut dagozkion ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 22a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

JOSÉ LUIS AURTENETXE GOIRIENA.


Azterketa dokumentala