
130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingoa
3203
ERABAKIA, 1998ko ekainaren 22koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salan abian den 891/98-2 AAEn interesa izan lezaketenei epea jartzeko dena. AAE hori Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi-k aurkeztu du Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 24ko Aginduaren kontra (97-12-29ko EHAA, 248 zk.), zeinak Ertzaintzako egituran osagarri bereziaren osagai singularra jasotzea zein lanposturi dagokion zehaztu eta 1997rako zenbatekoa adierazten duen.
Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 24ko agindu baten bitartez (97-12-29ko EHAA, 248 zk.) Ertzaintzako egituran osagarri bereziaren osagai singularra jasotzea zein lanposturi dagokion zehaztu eta 1997rako zenbatekoa adierazi ziren; agindu horren aurka Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi-k 891/98-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute. Bada, apirilaren 30eko 10/1992 Legeak ezarritako idazketaz Administrazioarekiko Auzibidetarako Jurisdikzioari buruzko Legearen 64. atalari jarraiki, jatorrizko administrazio–espedientea bidaltzea eskatu denez, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuaren 7. atalak Araubide Juridikoaren Zuzendaritza honi damaizkion eskumenez baliatzen naizelarik, oraingo honekin epea jartzen diet aipatu prozeduran interesa izan lezaketenei, hain zuzen ere, egoki baderitzote, aipatu prozeduraren barruan euren bidezko interesen defentsa egiteko, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salan ager daitezen. Delako epea: erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik harako bederatzi egunak.
Eta hala egiten dut dagozkion ondorioak izan ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 22a.
Araubide Juridikoaren zuzendaria,
JOSÉ LUIS AURTENETXE GOIRIENA.
RSS