Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3202

AGINDUA, 1998ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntza–premia bereziko ikasleak dituzten eta 1998/99 ikasturterako Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak kontratatu beharra duten itunpeko ikastetxeentzako laguntzetarako deialdia egiteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak egoki iritzi dio itunpeko ikastetxeei Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak kontratatzeko gastuak ordaintzeko laguntza emateari, integrazio–programek garapen hobea izan dezaten. Hori horrela,

XEDATU DUT:

1. atala.– Agindu honen helburua hezkuntza–premia bereziko (geroago h.p.b.) ikasleak dituzten eta 1998/99 ikasturterako Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeei dirulaguntzak ematea da.

2. atala.– Euskal Autonomia Erkidegoaren 1998. eta 1999. ekitaldietarako aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako diru–izendapenetatik etorriko dira aurreko atalean aipatutako xederako diren ekonomia-baliabideak.

Agindu honetan adierazten diren laguntzak lehiaketa–prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, 8. ataleko balorazio–irizpideei jarraituz egingo da eskabide horien hurrenkera, eta aurkeztutako eskabideen ebaluazio baten bidez egingo da emate hori eta balorapen onenak lortu dituztenei bakarrik esleituko zaizkie; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu–kreditua agortu arte edo horien eguneratzetik ateratzen denekoan edo indarrean dauden legeen arabera aurrekontu horien aldaketak egiten diren kasuan.

3. atala.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon eta eskabidea aurkezten den egunean itunduta dauden ikastetxe pribatuek eskatu ahal izango dituzte agindu honek azaltzen dituen dirulaguntzak. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Pedagogi Aholkutegietako (PAT) profesioarteko ekipoek ikastetxe horietan ikasketak egiten dituzten ikasle batzuk h.p.b.ak dituzten ikasleak direla diagnostikatzea, eta ohiko integrazioa errazteko eta ikastorduetan burutzen diren eskola–jardunetan parte hartzeko bideak egiteko langile laguntzaileen beharra onar dadila.

4. atala.–

4.1.– Laguntzak eskuratu ahal izateko Hezkuntza Bereziko Laguntzaileek izan beharreko titulazioa LH I da, osasun–, etxe–arlokoa, edo komunitatearentzako zerbitzukoa; edo LH 2, espezialitatea; Ezintasun Psikikodunen Hezkuntza edo Psikiatria Laguntzailea.

4.2.– Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen betebeharrak honako hauek izango dira, beti ere, eskolorduen barruan eta asteko 25 ordu gehienera izango dituztela:

1.– Ikasleei harahonakoetan laguntzea, Norbanakoari Egokitutako Curriculuma (aurrerantzean NEC) edo Curriculumerako Sarbideko Egokitzapena (aurrerantzean CSE) exekutatzeak hala eska dezanean bakarrik, eta lanorduen barruan.

2.– Hezkuntza-premia bereziko ikasleak zaintzeko eta garbitzeko programen ardura hartzea, haien NECen edo CSEn arabera.

3.– Eskolako jantokian zainketa–lanak eskaintzea, beren egoera berezia dela-eta zerbitzu horiek behar dituzten hezkuntza-premia bereziko ikasleei.

4.– Atsedenaldietan arreta eta zainketa eskaintzea behar duten ikasleei.

5.– Norbera- eta gizarte-autonomia lortzeko programatutako ekintzak egitea hezkuntza-premia bereziko ikasleentzat.

6.– Bere zereginari dagozkion NECaren edo CSEn alderdiak lantzea eta burutzea, irakaslearekin edo tutorearekin elkarlanean.

7.– Bere aginpideko prestakuntza–alderdiei buruzko txostenak egitea.

5. atala.– Laguntza behar duten hezkuntza-premia bereziko ikasleen zerrenda -beren NEC edo CSE-k justifikatuta- eta bakoitzaren xehetasunak adieraziko dira laguntza–eskabideetan, agindu honen eraskineko ereduaren arabera.

6. atala.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde–ordezkaritzan edo Herri–Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. atalean adierazitako edozein egoitzatan aurkeztuko dira eskabideak, behar bezala beteta, deialdia argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Honako deialdi hau erabaki ondoren, aurreikustezinak diren baldintzak direla eta, baldin eta ikastetxeren batean egoera berri bat gertatzen bada, eta hori dela-eta emandako dirulaguntza berriro aztertzea beharrezkoa bada, Berrikuntza Pedagogikoko Lurraldeko Zuzendaritzari deialdia berrikusteko eskatuko zaio.

7. atala.– Balorazio–batzordeek aztertu, sailkatu eta hautatuko dituzte eskabideak lurralde bakoitzean. Honako kide hauek osatuko dute batzorde bakoitza:

Pedagogi Berrikuntzarako lurralde–arduradunak.

Hezkuntza Bereziaren kudeaketarako lurralde–teknikariak.

Aurrekontu eta Hezkuntza Administraziorako lurralde-arduradunak.

Bidezkoak diren txosten teknikoak eskatu ondoren, balorazio–batzorde horiek proposamenak aurkeztuko dizkiote Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariari behar den bezala informatuta, honek erabakia eman diezaien.

Dirulaguntzaren kalkulua egiteko oinarritzat hartuko diren asteko orduen modulua finkatuko da batzorde horren proposamenetan.

Kontratatu bakoitzeko laguntzaren zenbatekoak ez du, inola ere, soldata osoak eta Gizarte Segurantzak (eta extra eta oporrei dagokien heinean) osatzen duten kopurua gaindituko. 138.145 PTA/hileko, asteko 35 lanordu, izango da soldataren oinarria.

Dirulaguntzen gai izan daitezkeen zenbatekoen kalkulua gehienera 276 eguneko eperako egingo da (1998ko irailaren 7a eta 1999ko ekainaren 18a bitartean) eta dedikaziozko ondorengo ordutegi–modulu hauen arabera:

25 ordu/asteko

20 " "

15 " "

10 " "

Inolaz ere ezin izango da onuradunentzako dirulaguntza–zenbatekoa kalkulatu 1998/99ko urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean euskal administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileentzat finkatutako ordainsarien gehikuntza baino handiagoa sortuz.

Salbuespen gisa eta beharrezko txostenek hala justifikatu eta abalatzen baldin badute, orduen banaketa berri bat onartu ahal izango da, moduluetan finkatutakoez bestekoa.

Dirulaguntza horiek eta helburu hauetarako eskuratu daitezkeen beste edozein laguntza mota ez dira bateragarriak.

8. atala.– Lagundu beharreko ikasleen beharren mailek, eskatutako laguntza osagarriak eta curriculumerako sarbidearekiko laguntza horiek daukaten garrantziak finkatuko dituzte irizpide batzuk, eskabideak hautatzerakoan eta dirulaguntzen zenbatekoa ezartzerakoan lehentasuna izango dutenak, alegia, beti ere haien NCE eta CSEetan zehaztutakoaren arabera. Horretarako, hurrengo baremoa kontuan hartuko da, ikastetxeko baliabideak aztertu ondoren:

1.– Hezkuntza-premia bereziak eguneroko bizitzaren autonomiari lotuak (joan-etorri autonomoak, norberaren garbiketa); ehuneko 50 arte.

2.– Hezkuntza-premia bereziak eskola-inguruan daukaten moldaerarekin lotuta; ehuneko 30 arte.

3.– Hezkuntza-premia bereziak curriculumean sartzeko baliabideei lotuta (joan-torriak, egokitutako materiala erabiltzea, laguntza teknikoak); ehuneko 20 arte.

9. atala.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aurtengo irailean. Horretarako ezarritako epean erabakirik ematen ez bada, eskabideak administrazioaren isilbidez ukatu egin direla ulertuko da.

Erabakiak ez du administrazio–bidea agortzen eta horren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuordeari, erabakia argitaratu eta hilabeteko epean.

10. atala.– Onuradunaren betebeharrak. Agindu honen bidez araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunek beti ere hurrengo obligazio horiek bete beharko dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. EHAAn ebazpena argitaratu denetik hamabost eguneko epealdi bitartean erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari uko egiten espreski eta idatzirik, onartutzat emango da.

b) Dirulaguntza erabiltzea sortu den helburu jakinetarako. c) Bere funtzioak betetzean deialdi hau dela-eta jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen dioten informazioa Ekonomia kontrolatzeko bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea.

11. atala.– Laguntzen ordainketa hiruhileko bakoitzaren hasieran egingo da 1998/99 ikasturtean zehar (1998ko iraila-1999ko ekaina). Lehenengo ordainketa deialdiari ebazpena eman ondoren egingo da.

Hirugarren ordainketa, 12. atalean aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren egingo da.

12. atala.– 1.– Dirulaguntzaren lehenengo zenbatekoa ordaindu baino lehen, Lurralde Ordezkaritzan (Pedagogi Berrikuntzarako Burutza) Hezkuntza Bereziko laguntzaile bakoitzarekin egin duen lan–kontratua aurkeztu beharko du ikastetxeak. Dirulaguntza eskuratzeko kontratu bakoitzaren indarraldia lehenago aipatu dena izango da gehienez ere.

Eta 1998/99 ikasturtea amaitzean, dirulaguntza jaso duen ikastetxeak, eskuratutako dirua nola erabili duen adierazten duten agiriak (nominen eta Gizarte Segurantzaren kotizazio–orrien fotokopiak, TC1 eta 2) bidaliko ditu, 1999ko uztailaren 31 baino lehen, Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Burutzara.

2.– Deialdi honen erabakian, agindu honetan edo agindu honekin bat datozenetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badute onuradunek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen xedapenak ezarriko zaizkie, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozeduraren arabera. Dekretu horren indarrez Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirua, baita egon daitezkeen interesak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Honako agindu honen aurka administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, EHAAn argitaratu den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean. Errekurtsoa jarri baino lehen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari jakinarazi beharko zaio, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3. artikuluak ezarritakoa betez.

Bigarrena.– Agindu honek jardunbideari dagokionez arautzen ez duenerako Herri-Administrazioen Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea izango da ezarpen osagarrizkoa.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

ESKAERA-EREDUA

IKASTETXEA: Ikastetxeko kodea:

NCE BAI EZ CSE BAI EZ

Irakasleak astean zenbat ordutan Astean zenbat ordutan egoten Astean zenbat ordutan egoten

atenditzen duen diren logopedia-jardueran diren gela arruntean

Hezkuntza Bereziko Laguntzailaren jarduerak (esleituko zaizkion eginbeharrak, Agindu honen 4. atalaren 2. puntua kontuan hartuta)

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

6.–

7.–

8.–

9.–

Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak hezkuntza-premia bereziko ikasle hauekin jardungo du (izenez izeneko zerrenda)

Lekua:........

Sinadura eta zigilua .... Data: 1998ko.........


Azterketa dokumentala