Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3201

AGINDUA, 1998ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Usurbilgo (Gipuzkoa) Escuela de Música Privada "Zumarte" Musika Eskola Pribatuari musika­espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Usurbilgo (Gipuzkoa) Escuela de Música Privada «Zumarte» Musika Eskola Pribatuak musika–espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz aurkeztutako eskabidea aztertu da.

Kontuan izanik: Musika–irakaskuntza espezifikoko, arautu gabeko ikastetxeen eta musika–eskolen sorkuntza eta jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan eraentzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren 34. atalean (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) agindutakoarekin bat eginik, espezialitateak gehitzea baimenaren aldaketa dakarren gorabeheratzat jotzen dela eta dekretu horren II. atalburuan ezartzen dela irakaslegoari eskatzen zaion titulazioa musika–eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontutan harturik, hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra. –Usurbil (Gipuzkoa) udalerriko Kale Nagusian, z/g-an dagoen Escuela de Música Privada «Zumarte» Musika Eskola Pribatuari (20007795 kode zk.) tronboi eta alboka espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio 1998/99 ikasturtertik aurrera. Eskolaren titularra Zumarte Usurbilgo Musika Eskola Elkartea da.

Ikastetxe horretan espezialitate hauek emango dira: 2. eta 3. mailak.

Adarra:

Kantua.

Tresneria sinfonikoa: biolina, klarinetea, tronpeta, saxofoia, perkusioa eta tronboia.

Tresneria polifonikoa: pianoa, eskusoinua eta kitarra.

Bertakoa: txistua eta alboka.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala