Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3200

AGINDUA, 1998ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia­San Sebastiángo (Gipuzkoa) Escuela de Música Privada "Jakintza" Musika Eskola Pribatuari musika­espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Donostia–San Sebastiángo (Gipuzkoa) Escuela de Música Privada «Jakintza» Musika Eskola Pribatuak musika–espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz aurkeztutako eskabidea aztertu da.

Kontuan izanik: Musika–irakaskuntza espezifikoko, arautu gabeko ikastetxeen eta musika–eskolen sorkuntza eta jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan eraentzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren 34. atalean (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) agindutakoarekin bat eginik, espezialitateak gehitzea baimenaren aldaketa dakarren gorabeheratzat jotzen dela eta dekretu horren II. atalburuan ezartzen dela irakaslegoari eskatzen zaion titulazioa musika–eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontutan harturik, hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Donostia–San Sebastián (Gipuzkoa) udalerriko Mikeletes ibilbideko 10.ean dagoen Escuela de Música Privada «Jakintza» Musika Eskola Pribatuari (20008313 kode zk.) biolontxelo, klarinete, tronpeta eta kitarra espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio 1998/1999 ikasturtertik aurrera. Eskolaren titularra Jakintza Kultur Elkartea da.

Ikastetxe horretan espezialitate hauek emango dira: 2. eta 3. mailak.

Adarra:

Kantua.

Tresneria sinfonikoa: biolina, xirula, tronpeta, klarinetea eta biolontxeloa.

Tresneria polifonikoa: pianoa, eskusoinua eta kitarra.

Bertakoa: trikitixa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala