
130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
3197
1304/1998 ERABAKIA, ekainaren 1ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldea Eskualdeko Giza-Baliabideen zuzendariaren lanpostua betetzeko Isaac Loyola Zabala jauna izendatzen duena.
Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldeko Giza–Baliabideen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 4ko 338/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 65. zenbakian argitaratu zen, 1998ko apirilaren 6koan, alegia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira. Halaber, bere ezagutza tekniko eta profesionalak lanpostuari egokitzen direnentz aintzat hartu da, eta baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Isaac Loyola Zabala jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera, zuzendaritza nagusi honek hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Isaac Loyola Zabala jauna Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa-Mendebaldeko Giza-Baliabideen zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Goi-zuzendaritzako kontratua formalizatzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.
Hirugarrena.– Lansaria Eskualdeko Giza-Baliabideen zuzendariari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 5.542.096 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.
Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 1a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.
RSS