Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3193

127/1998 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskuordezko ordainketa sistema ezartzeko arauak finkatzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.

Dekretu horren 4.6 atalak ezartzen duenez, baldin eta ikastetxeko irakasle kopuruak dagokion moduluan hezkuntza-maila bakoitzerako ezarrita dagoen ratioa gainditzen ez badu, ezarritako ratioari esleitutako zenbatekoen ehuneko hiru (%3), gehienez, zuzendaritza eta pedagogia lanengatiko plusak osatzeko banatu ahal izango du ikastetxeak, negoziazio kolektiboaren bidez. Muga, ratio horretara sartutako zenbatekoek jarriko dute. Lan-legepeko kontratu harremana ez duten irakasleak aukera horretatik kanpo geratzen dira.

Itunpeko ikastetxe guztietan ratioak ezartzeko irizpideak bateratzearren eta ikastetxe horietan irakasleak kontratatzeko politika sustatzearren, komenigarritzat jo da aipatutako Dekretuko 4.6 atal hori kentzea.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskuordezko ordainketa sistema ezartzeko arauak finkatzen dituen urriaren 19ko 289/1993 Dekretuaren 4.6 atala kentzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu hau 1998ko irailaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala