Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
2905

IRAGARPENA, Gernika-Lumon (Bizkaia) eraiki beharreko babes ofizialeko 74 etxebizitzaren eta 12 gizarte etxebizitzaren itunpeko sustapena esleitzeko deialdi publikoarena.

OINARRIAK

I.– Xedea.

Gernika-Lumoko udalerriko Santa Lucía Alorrean (Bizkaia) babes ofizialeko 74 etxebizitza eta 12 gizarte etxebizitza, trasteleku, lokal eta garaje sustatu eta eraikitzeko III. oinarrian zehaztutako onurak esleitzea du xede deialdi honek, lehiaketa publiko bidez.

II.– Sustapenaren xehetasunak.

A) Lurraren identifikazioa.

P-1: Gernika-Lumoko Santa Lucía burutze unitatean dagoen lurzatia. Laukizuzen itxura du, aldeak berrogei metro eta hamasei metrokoak dira (40 x 16 metro), hurrenez hurren. Seiehun eta berrogei (640) metro karratuko azalera du. Honakoak ditu mugakide: Iparraldean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak—; Hegoaldean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak— eta oinezkoentzako bideen sarea; Ekialdean, oinezkoentzako bideen sarea; eta Mendebaldean, oinezkoentzako bideen sarea, sareak burutze unitatetik bereizten du.

P-2: Gernika-Lumoko Santa Lucía burutze unitatean dagoen lurzatia. «U» baten itxura du. Azalera mila zazpiehun eta hogeita hamalau metro karratu eta hogeita hamabost dezimetro karratukoa da (1.734,35 m.2). Honakoak ditu mugakide: Iparraldean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak—; Hegoaldean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak— (P-3 lurzatitik bereizten duena); Ekialdean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak—; eta Mendebaldean, oinezkoentzako bideen sarea eta espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak—.

P-3: Gernika-Lumoko Santa Lucía burutze unitatean dagoen lurzatia. Bi trapezio laukizuzenek osatzen dute, alde paraleloen artean hogeita bat (21) metro daude, erantsita daude ekialde-mendelbaldeko mugetan, eta biratuta daude haien artean (3,5.º). Azalera mila hirurehun eta hamabost metro karratu eta berrogeita hamazazpi dezimetro karratukoa da (1.315,47 m.2). Honakoak ditu mugakide: Iparraldean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak— (P-2 lurzatitik bereizten duena); Hegoaldean, oinezkoentzako bideen sarea; Ekialdean, espazio iareen sistema —parkeak eta lorategiak—; eta Mendebaldean, oinezkoentzako bideen sarea.

Inskripzioa: funts handiago baten zatia da eta bereizte prozesuan dago.

B) Kokapena, azalera eta hirigintza parametroak.

1.– Hirigintza antolaketan duen egoera: Gernika-Lumoko Ordezko Arauen aldakuntza. Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 16ko 173/1995 Aginduaren bidez onartu zen behin betiko (1995eko maiatzaren 29ko BAO, 101 zenbakia) eta Zehaztasuneko Azterlan baten bidez garatu zen, Gernika-Lumoko Udalaren osoko-bilkurak 1997ko otsailaren 20an onartua.

2.– Etxebizitzen gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 5.961,89 m.2.

3.– Trastelekuen gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 390,09 m.2.

4.– Garajeen gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 2.023,36 m.2.

5.– Lokalen gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 712,75 m.2.

C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak.

1.– Eraiki beharreko etxebizitzak: 86.

– Babes ofizialeko etxebizitzak: 74.

– Gizarte etxebizitzak: 12.

2.– Eraiki beharreko etxebizitzen ezaugarriak:

* Babes ofizialeko etxebizitzak.

– Kokapena: P2 eta P3 lurzatiak.– Etxebizitza kopurua: 74.– Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarri osoa: 5.020,19 m.2.

* Gizarte etxebizitzak.

– Kokapena: P1 lurzatia.– Etxebizitza kopurua: 12.– Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarri osoa: 941,70 m.2.

* Babes ofizialeko etxebizitzei buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden arau teknikoekin bat etorri eta behin betiko sailkapena lortu beharko dute, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onartutako oinarrizko proiektu eta burutze proiektuaren arabera.

* Sustapenaren zuzendaritza eta ikuskaritza fakultatiboa eta, halaber, P3 lurzatiko babes ofizialeko 34 etxebizitzaren burutze proiektuaren idazketa lanak, sustatzaileak izendatutako teknikari gaituek gauzatuko dituzte. Izendapen horrek, hala ere, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren onarpena jaso beharko du.

* Bi eratara burutu ahal izango dira lanak, nahiz artezko sustatze-eraikitze sistemaren bidez, nahiz beste eraikuntza-enpresa batek sustatze-eraikitze lan guztiak eginez. Aukeratutako sistema eskaintzan zehaztu beharko da. Lehiatzailearena ez beste eraikuntza-enpresa batek obra osoa egiten badu, eskaintzan enpresa horren nortasuna adierazi eta kontratuaren agiriak aurkeztu beharko dira. Enpresa horiek, halaber, Administrazio Publikoarekin aurrekontu berbereko obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapena duela (C-2-f) eta zerga eta gizarte segurantza alorrean egin beharreko ordainbeharrak egin dituela egiaztatu beharko dute.

3.– Eraiki beharreko trastelekuen ezaugarriak:

– Babes ofizialeko etxebizitzei atxikitako trastelekuak:

* Kopurua: 52.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 300,13 m.2.

– Gizarte etxebizitzei atxikitako trastelekuak:

* Kopurua: 12.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 89,96 m.2.

4- Eraiki beharreko garajeen ezaugarriak:

– Babes ofizialeko etxebizitzei atxikitako garajeak:

* Kopurua: 68.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 1.517,41 m.2.

– Gizarte etxebizitzei atxikitako garajeak:

* Kopurua: 12.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 224,85 m.2.

– Gizarte etxebizitzei atxiki gabeko garajeak:

* Kopurua: 15.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 281,10 m.2.

5.– Eraiki beharreko lokalen ezaugarriak:

* Kopurua: 3.

* Gutxi-gorabeherako azalera erabilgarria: 712,75 m.2.

6.– Burutu beharreko hiriketaren ezaugarriak.

* Lehiaketa publikoaren esleipendunari eraikuntzaren oinarrizko proiektua eta burutze proiektua entregatuko zaizkio eta horien arabera burutu beharko du lurzatien hiriketa osagarria.

* Lehiaketa publikoaren esleipendunak, halaber, Alorra hiritzeko II. fasea gauzatu beharko du, Sail honek entregatuko dion hiriketa proiektuan ezarritakoaren arabera.

7.– Epeak:

Lehiaketa esleitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epearen barruan, eraikitzeko udal lizentziaren eskabidea aurkeztu beharko du azaleradunak eta, horretaz gain, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapenaren eskabidea eta P3 lurzatiaren burutze proiektua, Arkitektura eta Etxebizitza Zuzendaritzak onar dezan.

Babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa eta burutze proiektuaren onarpena jaso eta gehienez ere hilabeteko epearen barruan, proiektuaren eraikitze lanak hasi beharko ditu azaleradunak.

Behin-behineko sailkapena eman eta gehienez ere 20 hilabeteko epearen barruan proiektuaren eraikitze lanak amaitu beharko ditu azaleradunak bai eta babes ofizialeko etxebizitzen behin-betiko sailkapena eskatu ere.

D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak.

1.– Esleipenaren edo lehenengo salmentaren gehienezko prezioa azalera erabilgarriaren metro karratuko:

Babes ofizialeko etxebizitzetan: deialdi publikoa EHAAn argitaratzen den egunean indarrean dagoen modulu ponderatu aplikagarria 1,2 aldiz.

Etxebizitza sozialetan: 0,85 aldiz aipatutako modulu ponderatua.

2.– Esleitu edo lehenengo eskualdaketan saltzeko atxikitako trastelekuen gehienezko prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratuko:

Babes ofizialeko etxebizitzari erantsia: lehen aipatutako egunean indarrean dagoen modulu ponderatu aplikagarria 0,5 aldiz.

Gizarte etxebizitzari erantsia: 0,45 aldiz aipatutako modulu ponderatua.

3.– Esleitu edo lehenengo eskualdaketan saltzeko atxikitako garajeen gehienezko prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratuko:

– Babes ofizialeko etxebizitzaren eroslearentzat: lehen aipatutako egunean indarrean dagoen modulu ponderatu aplikagarria 0,5 aldiz.

– Etxebizitza sozialaren eroslearentzat: 0,45 aldiz aipatutako modulu ponderatua.

4.– Taxututako orotariko aurrekontua:

– Babes ofizialeko etxebizitzak: 541.289.153 PTA (BEZ gabe). – Gizarte etxebizitzak: 102.410.847 PTA (BEZ gabe).

– Poligonoaren hiriketa: 48.073.341 PTA (BEZ gabe).

5.– Finantzaketa kualifikatua:

– Babes ofizialeko etxebizitzak: sustatzaileari metro karratu bakoitzeko emango zaion gehienezko mailegu kualifikatuaren zenbatekoa, deialdi hau EHAAn argitaratzen denean etxebizitza alorrean finantza neurriei buruz indarrean dagoen araudia aplikatu ondoren ateratzen dena izango da.

– Gizarte etxebizitzak: aipatutako unean finantza neurri eta etxebizitza sozialen lege araubidean ezarritakoarekin bat etorriz. Diruz lagundutako interesa: urteko benetako interesaren %2.

6.– Etxebizitza lehenengo eskualdaketan erosten dutenak: erosleen hautaketa prozedura eta erosleek bete beharreko gutxieneko baldintzak Sail honetako Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariaren erabakiz zehaztuko dira.

III.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.

A.– Azalera-eskubidea sortuko da eta horren ordaina honakoa izango da:

Azalera-eskubidea sortzen duen eskritura publikoa egiten den egunean 1.000.000 PTAko diru-zenbatekoa eta dagokion BEZ ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

B.– Urgazpen teknikorako emango den gehienezko finantzaketa: – Esleipenduari honakoak emango zaizkio: Babes ofizialeko 34 etxebizitzen oinarrizko proiektua, babespen ofizialeko 40 etxebizitzen burutze proiektua eta 12 gizarte etxebizitzen burutze proiektua eta, azkenik, hiriketaren burutze proiektua.

– Ordainsaritarako emango den gehienezko dirulaguntza 20.000.000 PTAkoa da.

C.– Gizarte etxebizitzen sustapenaren goste osoaren 100eko 10eko gehienezko dirulaguntza: 10.241.000 PTAko diruzenbatekoa.

D.– Jasoko den guztirako dirulaguntza, 30.241.000 PTA, honako urteetan banatuko da: 1998an 4.500.000 PTA, 1999an 12.500.000 PTA eta 2000n 13.241.000 PTA.

IV.– Onurak jasotzeko modua.

A) Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduari atxikitako baldintzen pleguan esandakoaren arabera formalizatuko da etxea kokatuko den lurren azalera-eskubidea.

B) Ordainsari teknikoak dagozkien minutak aurkeztu ondoren ordainduko dira.

C) Gastu orokorren finantzaketa egindako gastuen egiaztagiria eta dagokion behin-behineko kalifikazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.

V.– Agiriak eta eskaintzak.

Deialdiaren gai den lehiaketa arautzen duten baldintzen plegua, administrazio klausulak eta burutze proiektua eta oinarrizko proiektua eskaintzagileen eskuragarri egongo dira, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzan.

Honekin batera ematen den eskaintza-ereduari jarraituz bete behar dira eskaintzak, eta berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako agiriekin batera aurkeztuko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo dukearen kalea 2- (Lakua IIko beheko solairua), 1998ko uztailaren 15eko 13:30ak baino lehen.

VI.– Eskaintzak agertarazteko tokia eta ordua.

Aurkeztutako eskaintzak 1998ko uztailaren 16ko 11:30ean agertaraziko dira Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Vitoria-Gasteizen dituen bulegoetan, Wellingtongo dukearen kalea 2-beheko solairua (Lakua II), 4. aretoa.

VII.– Esleipena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariak erabakiko du III. oinarrian jasotako onurak proposamen abantailatsuenari eman ala lehiaketa esleitzeke uztea, baldintzen pleguetan jasotako baremoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 20a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO M. ZABALA ZABALA.

ERANSKINA

ESKAINTZA EREDUA


Azterketa dokumentala