Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
2902

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 9ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 602/98-2 zk. eta 603/98-2 zk. langile jardunbide errekurtso kontentzioso-administratiboei buruzko espediente administratiboa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretora igortzeko dena eta interesdunak administrazio Auzibideetarako Aretoan aurkez daitezen deia egiteko dena.

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretoak eskatu du 602/98-2 zk. eta 603/98-2 zk. langile jardunbide errekurtso kontentzioso-administratiboei buruzko espediente administratiboa bertara igortzeko. Auzibide errekurtso horietako bat Agustina Rubio García andreak jarri zuen Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak erabaki zuen 1997ko abenduaren 19ko Aginduaren aurka; izan ere, Agindu horrek 1997ko uztailaren 14ko Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta atzera bota zuen, hau da, behin-behingoz «Kudeaketa Administratibo Teknikaria» izeneko lanpostura (A/B/C Taldea, maila: 21, dotazioa: 6) behin betikoz atxikitu zuen erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta. Beste auzibide errekurtsoa aipatutako errekurtsogileak jarri zuen isiltasun administratiboaren bidez Funtzio Publikoaren zuzendariaren 1997ko Ekainaren 13ko Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arruntaren ustezko desestimaziaren aurka, hau da, behin-betiko 1ez lortutako lanpostuak, hots, Euskal Autonomia Erkedegoko Administrazioan funtzionario sartu berriei behin-behinekoz esleitutakoak, argitara ematen dituena.

Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 64.1 atalari apirilaren 30eko 10/1992 Legeak eman zion idazkeran ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DUT:

1.– Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretora igortzea eskatu duten espedientea.

2.– Espediente hori dagokienei dei egitea, bederatzi egunetako epean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretoaren aurrean aukez daitezen.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarapena agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 9a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

LUIS N. GÓMEZ LARREA.


Azterketa dokumentala