Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
2900

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 140/98-2 zk. langile jardunbide errekurtso kontentzioso-administratiboari buruzko espediente administratiboa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretora igortzeko dena eta interesdunak administrazio Auzibideetarako Aretoan aurkez daitezen deia egiteko dena.

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretoak eskatu du 140/98-2 zk. langile jardunbide errekurtso kontentzioso-administratiboaria buruzko espediente administratiboa bertara igortzeko. Auzibide errekurtso hori Arantxa Arregi Arsuaga andreak jarri zuen Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eman zuen 1997ko azaroaren 6ko Aginduaren aurka; izan ere, Agindu horrek 1997ko ekainaren 13ko Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta atzera bota zuen, hau da, behin-betiko 1ez lortutako lanpostuak, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan funtzionario sartu berriei behin-behinekoz esleitutakoak, argitara ematen dituen erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta.

Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 64.1 atalari apirilaren 30eko 10/1992 Legeak eman zion idazkeran ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DUT:

1.– Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretora igortzea eskatu duten espedientea.

2.– Espediente hori dagokienei dei egitea, bederatzi egunetako epean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzibideetarako Aretoaren aurrean aukez daitezen.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarapena agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 4a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

LUIS N. GOMEZ LARREA.


Azterketa dokumentala