Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
2898

108/1998 DEKRETUA, ekainaren 9koa, Parque Tecnológico de San Sebastián-Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. baltzuak egin behar duen kapital-gehikuntzako partaidetza batzuek hartzeko, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB, S.A.) izeneko erakundeari baimena ematen diona.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB, S.A.) izeneko erakundea sortzen duen ekainaren 10eko 5/1981 Legeko 4.2 atalean, aparteko interesa duten enpresen kapital sozialean baltzu horrek parte hartu ahal izango duela finkatzen da, kasu bakoitzerako ezarri daitezen baldintzak beteaz noski. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak eman beharko du baimena.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB, S.A.) izeneko erakundeko Administrazio Kontseiluak 1998ko martxoaren 27an egin zuen bileran honako hau Eusko Jaurlaritzari eskatzeko akordioa hartu zuen, alegia, Parque Tecnológico de San Sebastián-Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. baltzuak egin behar duen kapital gehikuntza batean parte hartzeko baimena eman diezaiola Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB, S.A.) izeneko erakundeari eta, hori, 5/1981 Legeko 4.2 atalean esaten denaren arabera. Partaidetza, bostehun eta berrogeita hamazazpi milioi laurehun eta hamahiru mila (557.413.000) pezetakoa izango da, hau da, gehikuntzaren %51koa. Horretaz aparte, gehikuntza osoa mila eta laurogeita hamabi milioi bederatziehun eta hirurogeita sei mila (1.092.966.000) pezetakoa izango da. Lehen esan den bezala, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da horretarako.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 9an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Parque Tecnológico de San Sebastián-Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. baltzuak egin behar duen kapital gehikuntza batean parte hartzeko baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB, S.A.) izeneko erakundeari. Partaidetza bostehun eta berrogeita hamazazpi milioi laurehun eta hamahiru mila (557.413.000) pezetakoa izango da, hau da, gehikuntzaren %51koa. Horretaz aparte, gehikuntza osoa mila eta laurogeita hamabi milioi bederatziehun eta hirurogeita sei mila (1.092.966.000) pezetakoa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita, ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 9an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala