Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2896

30/1998 ERABAKIA, ekainaren 5ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, lanbide heziketako teknikari espezialisten lanbide-taldeko informatikoen kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzeko dena.

Osakidetzako abenduaren 15eko 3141/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, lanbide heziketako teknikari espezialisten lanbide-taldeko informatikoen kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Epaimahaiak oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 5.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan, lanbide heziketako teknikari espezialisten lanbide-taldeko informatikoen kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzea.

Bigarrena.– Eranskinean agertzen diren hautagaiek kategoria horretako hautaprobak deitzen dituen deialdiko 5.3.2. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dokumentazioa aurkezteko epea hamar (10) egun baliodunekoa izango, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari hamar (10) egun balioduneko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 5a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

ERANSKINA / ANEXO

INFORMTATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO ESPECIALISTA INFORMÁTICO

OPOSIZIO-FASEA GAINDITU DUTEN IZANGAIEN ZERRENDA PUNTUAZIO-HURRENKARAN

RELACIÓN DE ASPIRANTES QUE HAN SUPERADO LA FASE DE OPOSICIÓN POR ORDEN DE PUNTUACIÓN

NAN IZEN-ABIZENAK PUNTUAZIOA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS PUNTUACIÓN

16270723 SARABIA LÓPEZ DE LUZURIAGA, FRANCISCO 90.4

14592796 SAINZ DE BARANDA MANERO, OSCAR 79.835

16274110 MARTÍNEZ ORTEGA, RAÚL 78.46

72390768 FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, JOSÉ RAMÓN 76.69

78882652 CANTABRANA GONZÁLEZ, RICARDO 72.93

16290392 BARRIOS COLODRON, JAVIER 70.055

15986954 ZUBIRIA MENDIETA, AITOR 69.065

16038105 CANCELO COLMENERO, EMILIANO 66.905

16263891 MARTÍNEZ CORRAL, MIGUEL ÁNGEL 65.79

11927167 MARTÍNEZ CARBALLAL, FERNANDO 61.77


Azterketa dokumentala