Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2894

29/1998 ERABAKIA, maiatzaren 29koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, goi-mailako tituludun lanbide-taldeko liburuzainen kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzeko dena.

Osakidetzako abenduaren 22ko 3199/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, goi-mailako tituludun lanbide-taldeko liburuzainen kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Epaimahaiak oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 5.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan, goi-mailako tituludun lanbide-taldeko liburuzainen kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda erabaki honen eranskinean agertzen da.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinean agertzen diren hautagaiek kategoria horretako hautaprobak deitzen dituen deialdiko 5.3.2. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dokumentazioa aurkezteko epea hamar (10) egun baliodunekoa izango, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari hamar (10) egun balioduneko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 29a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

ERANSKINA / ANEXO

BIBLIOTEKARIOA / BIBLIOTECARIO

OPOSIZIO-FASEA GAINDITU DUTEN IZANGAIEN ZERRENDA PUNTUAZIO-HURRENKARAN

RELACIÓN DE ASPIRANTES QUE HAN SUPERADO LA FASE DE OPOSICIÓN POR ORDEN DE PUNTUACIÓN

NAN IZEN-ABIZENAK PUNTUAZIOA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS PUNTUACIÓN

14847145 PÉREZ ANSORENA, M. ÁNGELES 100,12

14594137 RAMÍREZ GONZÁLEZ, M. DOLORES 75 16040951 LEJONA MARTÍNEZ DE LECEA, BEGOÑA 72,12


Azterketa dokumentala