Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
2892

AGINDUA, 1998ko ekainaren 8koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko notaritzan hutsik dauden lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketaren ondorioz notariak izendatzen dituena.

Apirilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako 1998ko martxoaren 25eko Erabakiaz konbokatutako ohizko lehiaketan sartu eta hutsik dauden notaritzak betetzeko prestatu den espedientea ikusi ondoren, Autonomi Estatutuko 10.22 atalean xedatutakoarekin bat eta otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuan (otsailaren 20ko 35 zenbakia duen EHAA) ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, hauxe

ERABAKI DUT:

1.– Lehenengo txandan edo karrerako aintzinatasunekoan:

Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen eta lehen iragarri den notaritza betetzeko, ondoren zerrendatzen den notarioa izendatzea:

Sestaoko notaritzarako (de Domingo Serrano jauna tokiz aldatu delako) Rodolfo-José Soto Fernández jauna, Herentziako notarioa, 3.a.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 8a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala