
86. zk., 1998ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1942
ERABAKIA, 1998ko otsailaren 24koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Bizkaiko Lurralde Historikoko Ondarroako udalerriko etxeak eta komertzioak gas naturalez hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ematen diona eta Repsol Butano, S.A. enpresari ukatzen diona.
Erref.: GUD-XVI jig/bll <P ALIGN="CENTER">GERTATUTAKOAK
Bat.– Ángel Sopeña Tubilla jaunak, Sociedad Naturgas, S.A. enpresaren izenean eta ordezkotza eginez, idazki bat aurkeztu zuen 1996ko apirilaren 30ean. Bizkaiko Lurralde Historikoko Ondarroako udalerriko etxeak eta komertzioak hodi-bidezko gas propanoz hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa eskatzen zen bertan.
Bi.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak idazki bat aurkeztu zuen 1996ko uztailaren 8an. Honako honen berri ematen zen bertan: Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak Naturgas, S.A. enpresa bereganatu izanaren ondorioz, bi enpresak bateratu direnez, emakidaren eskabidearen izapideak Euskadiko Gas-Baltzua, S.A. enpresak burutuko dituela, zeren eta enpresa hau baita eskabideen titular berria.
Hiru.– Repsol Butano, S.A. enpresak beste proiektu bat aurkeztu zuen aurrekoarekiko lehian. Proiektuaren xedea: udalerri hau gas propano komertzialez hornitzeko emakida administratiboa lortzea.
Lau.– Bi eskabide hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 1996ko irailaren 26an; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 1996ko irailaren 30ean; eta Deia eta El Correo egunkarietan 1996ko irailaren 16an. Eta horrela egin zen hori, Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 11. atalean agintzen dena bete ahal izateko. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu zen erregelamendu hori.
Bost.– Ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 1. eta 6. ataletan xedatzen denaren arabera, Ondarroako Udalak, gasaren horniketaren zerbitzu publikoa egiteko erabil zezakeen erreserba-akordioaren berririk ez du eman ezarrita dagoen epearen barruan.
Sei.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak idazki bat aurkeztu zuen 1996.11.29an, hasierako proposamenean gas propanoa hornituko zuela esaten bazuen ere, emakidaren hasiera-hasieratik gas naturala hornitzeko asmoa duela esanez. Idazki honen kopia bat Repsol Butano, S.A. enpresari bidali zitzaion 1996.12.11n.
Zazpi.– Repsol Butano, S.A. enpresak idazki bat aurkeztu zuen 1996.12.20an. Hasierako eskabidea aldatzeko eskabidea egiten zuen bertan, honako hau proposatuz, alegia «gas propanoa gas naturalez ordezkatzea, erregai hau udalerri horietan (Ondarroa eta Plentzia) banatzea posible izan dadin kasuetan.
Zortzi.– Miguel Navarro Larrauri injeniari industrial jaunak izenpetutako proiektu bat aurkeztu zuen Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, 1997ko urtarrilaren 9an. Proiektuaren edukia: hastapenetan aurrikusita zegoen diseinuan gas naturalerako aldaketa egiteak ekarri dituen berrikuntzen aipamena egitea hain zuzen. Instalazioaren ezaugarririk nagusienak:
1.– Erregulazio eta neurketa estazioa (E.N.E.).
– Banaketa sarea P.E.M.D.-an. Guztirako luzeera: 5.265 m.
– 4 Kg./cm.2 mailako presioan (gorenekoa) lan egiteko diseinatu da hoditeria.
2.– Ondarroako hirigunea hartzen du esakabidearen gai izan den emakidak.
3.– Hornidura, gas naturalarena izango litzateke lehenengoetatik. Gaur egun egitebideetan dagoen gasoditik hartuko luke gasa eta Deba eta Mutrikuraino helduko litzateke.
4.– Gainontzeko ezaugarri teknikoak espedientean daude jasota. Espedientea Lurralde Bulegoan dago.
5.– Instalazioen aurrekontua: hirurogeita hamaika milioi, laurehun eta berrogeita bost mila (71.445.000) pezeta.
Erabaki honen oinarritzat hartzen diren
FUNDAMENTU JURIDIKOAK
Bat.– Urriaren 14ko 227/1997 Dekretuan esaten denaren arabera, Industri, Nekazaritza eta Arrantzaren Administraziorako Zuzendaritza da espediente honi ebazpena emateko eskumena duen organua. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen da dekretu horretan. (EHAA, 1997.10.30ekoa).
Bi.– Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz (EBO,1973.11.21ekoa) onartu eta gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamenduan eta ekainaren 15eko 10/1987 Legean (EBO, 1987.06.17koa) xedatzen direnen arabera izapidatu da espediente hau. Aipatu den dekretuaren edukia: gas erregaien alorreko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenak.
Hiru.– Gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamenduko 11. atalean honako hau xedatzen da: «Elkarren artean berdinak diren emakida-eskabide bat baino gehiago aurkeztea gerta dadinean, konparatu egin behar direla bi proposamenak elkarren artean eta burutu behar diren hornidurekiko berme, inportantzi, kalitate, erregularitate eta prezioen mailan abantailarik ugarien eskaini ditzanari eman behar zaiola emakida. Ildo honetan ez dira ahaztu behar gehiengoaren interesak.» Horiek kontuan hartuta, gas naturalak gas propanoak baino abantaila gehiago dituenez eta, instalazioei dagokienetan, Euskal Autonomia Erkidego honetan Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak esperientzia luzeagoa duenez, hauxe
ERABAKI DUT:
1. atala.– Bizkaiko Lurralde Historikoko Ondarroako udalerriko etxeak eta komertzioak gas naturalez hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ematea.
2. atala.– Emakida hau emateak honako baldintza hauek bete beharra ekarriko du:
1.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. atalean agintzen denari jarraituaz, milioi bat, laurehun eta hogeita zortzi mila eta bederatziehun (1.428.900) pezetako fidantza jarri beharko du 2 hilabeteko epearen barruan, instalazioak dakartzan obligazioak beteko dituenaren berme gisa. Fidantza hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Depositoen Kontu Nagusian jarri beharko da eta, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. ataleko 3. idazatian xedatzen denaren arabera, eskudirutan, Estatuaren abaletan edo bankuen abaletan jarri ahal izango da; edo, bestela, 1954ko abenduaren 16ko Legeari, aseguru pribatuen ordenamenduari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeari eta ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintza Errege Dekretuari atxikita dauden aseguru-entitateekin izenpetutako aseguru-kontratu bidez ere egin ahal izango da hori. EEEri Espainia atxikitze-hitzarmenak dakartzan konpromezuei egokitzeari buruzkoa da azkena aipatu den dekretu hori. Fidantza hori itzuli egingo zaio Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari. Instalazioentzako baimena eman eta instalazio horiek egiteko baimenean aipatu daitezen epeen barruan burutu ondoren, instalazioak jardunean jartzeko aktak edo aktak eskumendun lurralde organuek izenpetu ditzatenean egingo da itzulketa. Hori burutu ondoren, itzuli egingo zaio fidantza Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari.
2.– Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu eta gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 21. atalean xedatzen denari jarraituaz, enpresa emakidadunak instalazioak jartzeko baimena eskatu beharko dio lurralde ordezkaritza honi. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan egin beharko da hori. Instalazioei buruzko proiektu zehatza ere aurkeztu beharko du enpresa horrek.
3.– Instalazioak egiteko baimena eman dadin egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epearen barruan ekin beharko zaie obrei. Amaitu berriz, baimena eman zen egunetik hasi eta 36 hilabeteko epearen barruan amaitu beharko dira. Epea ez da luzagarria.
4.– Instalazioak jardunean jartzeko akta izenpetu dadin egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epearen barruan ekin beharko dio Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak gasa eramateari.
5.– Gas erregaien sare eta harguneei buruzko Erregelamenduan ezartzen direnak bete beharko dira instalazioak jartzerakoan. Industri Ministerioaren 1974ko azaroaren 18ko Aginduaz eman zitzaion onarpena erregelamendu horri. Bestalde, Industri eta Energi Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko eta 1984ko uztailaren 6ko Aginduen bidez, aldatu egin zen aurrean aipatu dugun agindu hori.
Gas arloan eman daitezen aurrerapen teknologikoei erantzuteko moduan eta hornidura malguak eta seguruak eskaintzeko eran antolatu behar dira instalazioak.
Horretarako, emeki-emeki modernizatu eta hobetu egin behar dira gasa eramateko sistemak eta eskumendun erakundeek eman ditzaten artezbideei egokitu beharko zaizkie.
Hornitzen den gasaren ezaugarriak aldatu edo beste trukagarri batez ordezkatu ahal izateko, beharrezkoa izango da baimen administratiboa eskuratzea, gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 8. ataleko a) idazatian xedatzen denarekin bat etorriaz. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.
6.– Behar den bezalako hornidurari eta instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioak egiteko eta, oro har, bezeroari atenditzeko zerbitzu egoki eta emankorrari eutsi beharko dio onuradunak. Gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 27. atalean xedatzen denaren arabera, onuraduna izango da instalazioen kontserbazio eta funtzionamendu egokiaren erantzukizundun. Onuradunari eta instalazioekin edo hornidurarekin lotura duten gainontzeko pertsona fisiko eta Entitateei obligazioak eta erantzukizunak ezartzen zaizkie erregelamendu horretan.
7.– Arloari buruz une bakoitzean indarrean egon daitezen xedapenen bidez finkatuko dira gasaren salmenta tarifak.
8.– Ondoren aipatzen diren arauei atxikita gelditzen da onuraduna, alegia, aipatu den Erregelamendu Orokorrari, honekin batera eskaintzen den poliza-ereduari eta gas erregaien hornidurei eta horien instalazioei dagokienetan agintea duten erakundeek emandako eta emango dituzten xedapenei hain zuzen.
9.– Hirurogeita hamabost urterako ematen da emakida hau eta erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita kontatuko da epealdi hori.
Aurkeztutako proiektuak hartzen dituen instalazioak Administrazio emailearen eskuetara itzulo dira berriro ere, emakida eman zeneko epealdia bete dadinean.
10.– Emakidadunak edozein unetan eskuz aladatu ahal izango du emakida, baina, horretarako, baimen administratiboa lortu beharko du aurretik eta eskualdatzaileak dituen obligazioak eta eskubideak bere gain hartu beharko ditu titular berri horrek.
11.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren Bizkaiko Lurralde Bulegoak, zaindu egin beharko du erabaki honen bidez ezarritako baldintza guztiak bete daitezen.
Instalazioak jardunean jarri baino lehen, Lurralde Bulegoak, eskumena duen teknikariak izenpetutako eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatutako azkenengo obra-ziurtagiria eskatu beharko du. Bestalde zera jaso beharko da ziurtagiri horretan, hain zuzen, proiektuan aplikatu behar ziren arauak, lurralde bulego horrek onartutako arau zehatzak eta aplikagarriak izan eta indarrean dauden gainontzeko arauak beteaz burutu eta muntatu direla instalazioak. Indarrean dauden xedapenen arabera, instalazioetan gauzatu behar diren ikuskaritza, etseiu eta froga orokor eta partzialen berri eman beharko dio emakidadunak bulegoari, behar hainbateko aurrerakizunez berri eman ere. Halaber eta obrei ekin baino lehen, obrak burutzeko plan zehatz bat aurkeztu beharko du emakidadunak.
12.– Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 75. ataleko e) idazatian aipatzen diren kausak izango dira emakida hau indargabetzeko zio. Horretaz aparte, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeko 75. atalean xedatzen dena ere kontuan hartu beharko da.
13.– Hirugarren batzuei kalte egin gabe eta partikularren eskubideak errespetatuz ematen da emakida hau.
14.– Jarri behar diren instalazioek honako hauek bete behar dituzte, alegia, oro har aplikagarriak diren xedapen eta arau teknikoak eta, bereziki, gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamendu Orokorrekoak, garapen edo osagarrizko arauak, presiodun gailuen Erregelamendua eta Erregelamendu Elektroteknikoak.
15.– Udal eta probintzi mailako agintarien edo beste batzuen agintepekoak diren baimen, lizentzi edo permisoen kaltetan gabe eta horiek kontuan hartu gabe ematen da emakida hau. Bestalde, jakina da, horiek ezinbestekoak direla gas instalazioak egin ahal izateko.
16.– Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatu ahal izateko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 10. atalean xedatzen denari jarraituaz, emakida hau eta instalazioa egiteko behar diren beste baimen administratibo batzuk emateak bere baitan darama instalazioak egiteko behar diren ondasun eta eskubideak onura publikokotzat jo eta berehala desjabetu beharra deklaratzea. Ezinbestekoa da hori, nahitaezko desjabetzak burutu ahal izateko. Horietaz aparte, igarobide-zorra ezarri beharra ere bere baitan darama deklarazio horrek eta jabetzarekiko murriztapenak ezartzen ditu noski.
3. atala.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari emakida hau emateak Repsol Butano, S.A. enpresak egindako eskabideari ukoa ematea dakar. Eskabide honen edukia: Ondarroako udalerriko etxeak eta komertzioak gas propanoz hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa lortzea hain zuzen.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzari, honen berri jaso dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan horrelaxe aginduta dagoelako.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 24.
Industri, Energi eta Meategien
Administraziorako zuzendaria,
MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.
RSS