
86. zk., 1998ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Osasuna
1940
602/1998 ERABAKIA, martxoaren 25ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Galdakaoko Ospitaleari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuetarako maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.
Horregatik, Zuzendaritza Nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe:
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Osakidetzaren menpeko Galdakaoko Ospitaleari atxikitako kontratazio-mahaia sortzea.
Bigarrena.– Honakoak izendatzea kontratazio-mahaiko kide gisa, bertan adierazten den karguarekin:
Lehendakaria:
– Titularra: Rosa Ballesteros Martínez- Ospitaleko Gestio Ekonomikorako zuzendaria.
Ordezkoa: – Teresa Acaiturri Ayesta - Ospitaleko Hornidura-Zerbitzuko burua.
1. bokala:
– Titularra: Ana Chueca Ajuria.
– Ordezkoa: Carmen Navas Madrazo.
2. bokala:
– Titularra: José Miguel Rodríguez Sasiaín.
– Ordezkoa: Juan Carlos Matía Abásolo.
Bokal-idazkaria:
– Titularra: Nerea Arenas Vázquez.
– Ordezkoa: Arturo Ortega Salazar.
Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen denetik hara, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 25a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.
RSS