
86. zk., 1998ko maiatzaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Osasuna
1939
601/1998 ERABAKIA, martxoaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Antolakunde Orokorrari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuetarako maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.
Horregatik, Zuzendaritza Nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe:
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Osakidetzaren menpeko Antolakunde Orokorrari atxikitako kontratazio-mahaia sortzea.
Bigarrena.– Honakoak izendatzea kontratazio-mahaiko kide gisa, bertan adierazten den karguarekin:
Lehendakaria:
– Titularra: Ángel Cancelo Calvo - Ekonomi Araubide eta Kontratazioko zuzendariordea.
Ordezkoak:
– Félix Ochoa Ibáñez - Lege Aholkularitzako zuzendariordea.
– Javier Álvarez Madariaga - Informatika eta Informazio Sistemetako zuzendariordea.
1. bokala:
Osakidetzako Ekonomi eta Finantza Ataleko zuzendariak izendatuko du, kontratazioaren helburua kontutan hartuta.
2. bokala:
– Titularra: Maite Sope Andrés Álvarez.
– Ordezkoa: Lourdes Muñoa Corral.
Bokal-idazkaria:
– Titularra: Ascensión Tena Vélez.
– Ordezkoa: Luis Ibarrondo Rodríguez.
Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen denetik hara, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 9a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.
RSS