Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1890

ERABAKIA, 1998ko apirilaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 30/98 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez UPV / EHUk beharrezko dituen finantza eta banku-zerbitzuak burutzeko kontratua adjudikatuko da.

1.– Gehienezko aurrekontua: ez da beharrezkoa. Ikusi preskripzio teknikoak.(5. puntua).

2.– Lotekako banaketa: ez da halakorik.

3.– Burutzeko epea: ikusi preskripzio teknikoak (4. puntua). 4.– Burutzeko tokia: ikusi preskripzio teknikoak (2. puntua).

5.– Oinarrien orria: UPV / EHUko Kontratazio Zerbitzuan aztertu ahal izango dira, Errektoregoaren eraikinean, Leioako Campusean (Bizkaian), proposamenak aurkezteko epearen barruan, lanegunetan, 9:00etatik 13:00etara.

6.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: oinarrien orrian adierazitakoa.

7.– Sailkapena: ez da halakorik.

8.– Behin behineko fidantza: ez da halakorik.

9.– Behin betiko fidantza: ez da halakorik.

10.– Proposamenen aurkezpena:

10.1.– Era eta lekua: Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa) eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Tolosa hiribidea, 107 -Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 -Vitoria-Gasteiz), oinarrien orrian ezarritako ereduaren arabera. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 16:30etara; ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara.

10.2.– Eguna eta ordua: Edozein astegunetan, 9:30etatik 13:00etara. Azken eguna 1998ko ekainaren 11 izango da.

11.– Proposamenen irekiera: Kontratazio Mahaiak burutuko du ekainaren 16an, goizeko 10:30etan, Unibertsitateko Errektoregoko Batzar Aretoan, Leioako Campusean (Bizkaian).

12.– Interneteko Helbidea: http://lgdxo1.lg.ehu.es/ contratación-compras/

Leioa, 1998ko apirilaren 8a.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala