Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1889

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-prduktuari buruzko diagnostiko bat prestatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko kontratu bat esleitzeko dena. (Esp.: MKT, 21/17/98).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. c) Espediente zenbakia: MKT 21/17/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-produktuei buruzko azterlana.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: ikus betekizun teknikoen plegua.

c) Loteak: ez dago loterik.

d) Entregatzeko lekua: ikus betekizun teknikoen plegua.

e) Entregatzeko epea: hiru hilabete, esleipena jakinarazten den egunetik hasita; behin betiko fidantza jarri beharko da aurretik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: lau milioi (4.000.000) pezeta, gehienez ere.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: laurogei mila (80.000) pezeta.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: (945) 189991.

e) Faxa: (945) 189931.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko maiatzaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia, finantza eta teknika edo lanbide mailako kaudimena honela egiaztatuko da:

– Finantza erakundeen txostenaren bidez, edo, behar izanez gero, lanbide arriskuengatiko kalteordainerako aseguru bat egon badagoela justifikatzen duen agiriaz.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan negusienen zerrendaren bidez; zenbatekoak, datak eta onuradunak, pribatuak zein publikoak, adieraziko dira.

– «I. taldea, 3 azpitaldea, A kategoria» sailkapena duten lizitatzaileek ez dute aipatu agiriak aurkeztu beharko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko maiatzaren 21a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatzen direnak. c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.

1.a.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila.

2.a.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2.

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (hilabeteteak): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik kontatzen hasita. e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Behar izanez gero, eskaintzak aurkezteko gonbitea egingo zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez da behar.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, 3. solairua (Lakua I). c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 1998ko maiatzaren 21a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna (hala badagokio).

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOANA MADRIGAL JIMÉNEZ.


Azterketa dokumentala