Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1876

AGINDUA, 1998ko martxoaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Segundo Olaeta" Musika Eskola Publikoari musika­espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública «Segundo Olaeta» Musika Eskola Publikoak musika–espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz aurkeztutako eskabidea aztertu da.

Kontuan izanik: Musika–irakaskuntza espezifikoko, arautu gabeko ikastetxeen eta musika–eskolen sorkuntza eta jarduna Euskal Autonomi Erkidegoan eraentzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren 34. atalean (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) agindutakoarekin bat eginik, espezialitateak gehitzea baimenaren aldaketa dakarren gorabeheratzat jotzen dela eta dekretu horren II. atalburuan ezartzen dela irakaslegoari eskatzen zaion titulazioa musika–eskoletan erakutsi ahal izateko.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontutan harturik, hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra. – Gernika-Lumoko (Bizkaia) udalerriko Karmelo Etxegaray kaleko 2an dagoen eta 48011433 kode zk. duen Escuela de Música Pública «Segundo Olaeta» Musika Eskola Publikoari —» Gernikako Kultur Etxea» Fundazio publikoa da bere titularra— txistu eta tronpa espezialitateak erakusteko baimena ematen zaio 1997/1998 ikasturtetik aurrera.

Ikastetxe horretan ikasketa hauek emango dira: 2. eta 3. mailak.

Adarra:

Tresneria sinfonikoa: klarinetea, bibolina, biolontxeloa, perkusioa, zeharkako flauta eta tronpa.

Tresneria polifonikoa: pianoa, eskusoinua eta kitarra.

Bertakoa: txistua.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitara dadinetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan, bere aurka administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala