Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1874

ERABAKIA, 1998ko apirilaren 15ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "IKASTOLAK" hitzarmen kolektiboa erregistra eta argitara dadila xedatzen duena.

8600185 C.C.O.C. espedientea.

Aipatutako espedientea ikusita, «IKASTOLAK» hitzarmen kolektiboari buruzkoa eta

Hau honela: aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren testua, 1998ko martxoaren 17an batzorde negoziatzaileak sinatua, 1998ko martxoaren 31n iritsi zen Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzara. Hitzarmen hori hiru Lurralde Historikoetarako izango da. Halaber, Mahai Negoziatzailearen eratze-agiria eta Hitzarmenaren izenpearen agiria ere aurkeztu ziren.

Hau kontuan izanik: Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, eta Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 22ko 1040/1981 Erregeren Dekretuan, martxoaren 2ko 39/1981 De-kretuan eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduan eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, eta beharrezko iza-pideak egin ondoren, bidezko gertatzen da Hitzarmen Kolektibo hori erregistratu eta argitaratzea.

Adierazitako lege-aginduak eta ezarpen orokorreko gainontzekoak ikusita,

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak hau

ERABAKI DUT:

1.– Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroaren Organo Nagusian erregistratzeko agindua ematea, Batzorde Negoziatzaileari jakinaraziz. 2.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 15a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria, FIDEL MARTÍNEZ RUIZ.

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO IKASTOLEN HITZARMEN KOLEKTIBOA

1997-1998. URTEAK

I. IDAZPURUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. ATALBURUA

EREMUAK

1. atala.– Ikastoletako lan-harremanak Hitzarmen Kolektiboak arautuko ditu, hitzarmen honek berak, luzatutako batek, nahiz berrikusitako batek.

2. atala.– Lurralde Eremua.– Hitzarmen hau Euskal Autonomi Erkidegoaren gaur egungo lurralde-eremuko ikastolei aplikatuko zaie, eta jardute-eremua Euskal Herriko lurralde nazionalaren zati horretara mugatuko da.

3. atala.– Funtzioak.– Hitzarmen honek ikastola gisa aitortuta dauden ikastetxeetan du eragina, titularra den erakundearen izaera edonolakoa izanik ere; hala ere, behar izanez gero, hitzarmen honen III. erabaki gehigarria edo VII.a aplikatu ahal izango da.

4. atala.– Langileria.– Hitzarmen hau ikastola batean lan egiten duten eta 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera besteren kontura ari diren langile guztiei ezarriko zaie.

Hitzarmen honetatik kanpo geratzen dira martxoaren 10eko 8/1980 Legearen (Langileen Estatutuaren) 1. eta 2. ataletan aipatzen diren langileak, eta zuzendari-kudeatzaile, administratzaile nagusi eta antzeko eginkizunak betetzen dituztenak.

Era berean, jabe den erakundearen langile-bazkidea ere kanpoan geratzen da, nahiz eta horien lanak erakundearen behar eta jarduerekin zerikusia izan eta lan-kontraturik gabe aritu, eta beti ere, langile horrek dirurik ez jasotzeko asmoa azaldu baldin badu.

5. atala.– Iraupena.– Hitzarmena izenpetzen den eguna edo Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian argitaratzen den gora-beheraz at, 1997ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta 1998ko abenduaren 31 arte iraungo du. Dena den, denboraldi hori berariaz, aldi baterako eta bake-obligazioaz libraturik luzatutzat joko da, -zati arautzaileari nahiz betebeharrenari dagokienez-, sektoreko Hitzarmen berria indarrean sartzen den arte.

2. ATALBURUA

HITZARMENA BERTAN BEHERA UZTEA,

BERRAZTERTZEA ETA LUZATZEA

6. atala.– Hitzarmen hau urtero urtero luzatuko da 1998ko abenduaren 31tik aurrera, baldin eta alderdi ordezkarietako batek ez badu berariaz Hitzarmena bertan behera uzten, Hitzarmenaren indarraldia edo horren luzapenaren aldia bukatu baino bi hilabete lehenago, gutxienez.

7. atala.– Hitzarmena aipatu moduan eta denboraren barruan bertan behera utziz gero, alderdi sinatzaileek Hitzarmena edo horren luzapena bukatu baino gutxienez hilabete lehenago elkarrizketei hasiera emateko konpromezua hartzen dute.

8. atala.– Hala ere, Hitzarmena 2 hilabete lehenago berariaz bertan behera utzi ez arren, indarraldia bukatu baino 45 egun lehenago gutxienez, ordainketa eta dedikazio baldintzak berriz aztertzeko elkarrizketak egingo dira, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik indarra izan dezaten.

3. ATALBURUA

INTERPRETATZEKO BATZORDE PAREKIDEA

9. atala.– Alderdi izenpetzaileen artean Interpretatzeko Batzorde Parekide bat sortuko da, Euskal Autonomi Erkidego osorako orokorra eta bakarra. Egiteko hauek izango ditu:

1.– Hitzarmen honen testua interpretatzea, bi alderdietako batek eskatuz gero;

2.– Hitzarmen hau interpretatu edo aplikatzerakoan sortutako arazo kolektibo oro ezagutzea, auziak konpontzeko borondatezko prozedurei buruzko konfederazioen arteko akordioetan - PRECO II - agindutakoaren arabera; 3.– Hitzarmen honetatik sortutako arazo indibidualetan kontziliazio eta arbitraia-lanak egitea, alderdiren batek hala eskatuz gero.

4.– Hitzarmenaren aplikazioz ondorioztatu daitekeen beste edozer.

10. atala.– Interpretatzeko Batzorde Parekidearen jarduera.

Batzordearen jarduerarako arau hauek beteko dira:

1.– Batzorde Parekidea hitzarmen hau izenpetzen den unean eratuko da. Batzordea, bestalde, hamabi kidez osatuko da; horietatik sei, ekonomia-aldekoak izango dira, eta beste seiak, alde sozialekoak, biak hitzarmenaren izenpetzaile direla.

2.– Hautatuko diren batzordekideak arituko dira lehendakari eta idazkari lanetan.

3.– Batzordearen bileretarako deialdia lehendakariak egingo du, edo honen ezean hitzarmena sinatu duten alderdietatik edozeinek. 9. atalak aipaturiko funtzioen araberako Gatazka Kolektibo ala Banakako eskaeren aurrean beharrezkoa izango da deialdia egitea. Eskaera idatziz aurkeztu beharko da aipatutako egoitzan.

4.– Batzordea balioz aritu dadin, derrigorrezkoa izango da alderdiko launa kide biltzea gutxienez. Akordioek balioa izan dezaten, bestalde, alderdi bien erabateko gehiengoaz hartu beharko dira. Idazkaria arduratuko da akordioen berri emateaz.

5.– Hitzarmena interpretatu edo aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo kolektiboen gaiez batzordeak har ditzazkeen akordioek, hitzarmenak dituen ondorio berak edukiko dituzte eta, erregistratu eta argitaratzeko igorriko dira.

11. atala.– Batzordeak erabaki gabeko arazoak edo gaiak ebaztea.

PRECO II delakoaren 5. atalean adierazten den epean, hilabetean alegia, Batzorde Parekideari hitzarmen honetako ataletan izendatzen zaizkion egitekoen barruan izaera kolektiboa duten gaiez ez badu erabakirik hartzen, PRECO II delakoaren gehigarrizko xedapenetatik hirugarrenean eta 11. ataletik 15.era bitartean jasotako bitartekaritza eskatuko du, alderdietatik edozeinek.

12. atala.– Kasu horietan, hitzarmen honen eraginpean dauden alderdiek PRECO II delakoan aurrikusitako arbitraiara jo dezakete, baldin eta batzordeak ebatzi gabeko arazo kolektibo edo gaiaren eraginpean dagoen beste alderdiak gehiengoz onartzen badu.

Interpretatzeko Batzorde Parekideak, kontziliazio edo arbitraia-lana egiteko aurkezten zaizkion arazo indibidualak, hilabeteko epea iraganda, ebatzi gabe uzten baditu, alderdietako edozeinek PRECO II delakoaren esparruan sor daitezkeen kontziliazio edo arbitraia bideen bitartez bideratu ahal izango ditu, aurreko lerroaldean adierazitako modu berberean.

2. IDAZPURUA

LANGILERIA

1. ATALBURUA

LANGILEEN SAILKAPENA

13. atala.– Hitzarmen honen aplikazio-eremuan dauden langileak, lanen arabera sailkatuta, hauek dira:

I.TALDEA

a) Zuzeneko irakasleak.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza.

– Zuzendaria.

– Maila-arduraduna.

– Arlo-burua.

– Irakasle titularra.

– Irakasle laguntzailea.

Bigarren Hezkuntza.

– Zuzendaria.

– Maila-arduraduna.

– Arlo-burua.

– Irakasle titularra.

– Irakasle espezialista.

– Irakasle laguntzailea.

b) Irakasle teknikariak:

– Psikologoa, Pedagogoa.

c) Irakaskuntzarako laguntza zerbitzuetakoak.

– Hezitzailea.

– Heziketa Bereziko laguntzailea.

II TALDEA

a) Administrariak.

– Administrari-burua edo idazkaria.

– Ofizial administraria.

– Administrari laguntzailea.

III TALDEA

a) Zerbitzu Orokorretako langileak.

– Sukaldari burua.

– Atezain-burua.

– Sukaldaria.

– Sukaldari-laguntzailea.

– Atezaina.

– Mantenimenduko langilea.

– Jantokiko eta garbiketako langilea.

– Zelaria.

– Koalifikaziorik gabeko langileak.

14. atala.– Zehaztutako kategoriak adierazi baino ez dira egin eta ez dago denak bete beharrik ikastetxearen jardueraren beharrek eskatzen ez badute eta indarrean dauden lege-erabakiek irakaskuntza-maila, gradu edo modu bakoitzerako hala eskatzen ez badute.

15. atala.– Kategoriei dagozkien definizioak hitzarmen honetako II. eranskinean datoz.

2. ATALBURUA

LANGILEEN KONTRATAZIOA

16. atala.– Lan-kontratua mugagabekotzat jotzen da. Hala ere, iraupen jakinekoak ere egin ahal izango dira:

zehatzetarako.

behar direnean. Ordezkatutako langilearen, ordezkapenaren denbora eta izaera adieraziko dira. Hilabetekoa baino iraupen txikiagoa duten ordezkaketak Irakasle Laguntzaileak egin ditzake, hitzarmeneko tauletan adierazten diren ordainsariekin. Ordezkaketak hilabete jarraiko epea gainditzen duen kasuetan, irakasle laguntzaile figura hau irakasle titularrarengatik trukatuko da, Lan Hitzarmen honek zehazten dituen ordainsari eta funtzioekin. Kategoria aldaketa honek lehenengo hilabetean irakasle titularrarekiko soldata diferentzia jasotzeko eskubidea ondorioztatuko du atzeranzko balioaz.

Ordezkapen epeak hilabetea gaindituko duela aurreikusten den kasuetan zuzenean irakasle titularra figurapean burutuko da kontratazioa.

direnean.

mailok kontzerturik gabe badaude, obra edo eginbehar zehatzetako kontratuak egin ahalko dira, indarrean dauden legeekin bat etorriz eta hitzarmeneko tauletan jarritako soldatak errespetatuz.

Kasu hauetan, lan-kontratuan berariaz adierazi beharko da atal honen aplikatzearen ondoriozko kontratuaren aldibaterakotasun arrazoia.

Ikasturte oso baterako aldibaterako kontratu guztiek, iraupen jakinekoek, 365 eguneko iraupena edukiko dute. Horretarako, egitekoak pilatzeagatiko kontratua luzatu daiteke 12 hilabetetaraino.

Kontratua, mota edozeinekoa izanik ere, hitzarmen honetako idazati guztietan araututako orori lotu beharko zaio.

17. atala.– Lan-kontratuak, mota edozein dela ere, idatziz eta lau kopiatan egin beharko dira, alderdiek ale bana edukitzeaz gain, hirugarren alea erakunde agintedunak eta laugarrena sindikatuek jasoko dutelarik.

Lan-kontratuari, langileak Ikastolako Estatutuak betetzeko konpromezua hartzen duela adieraziko duen, hitzarkin bat erants dakioke. Hitzarkina ezarri arren, plantilan sartzeko inola ere ez zaio langileari ordaindu beharreko diru kopururik eskatuko. Hitzarkina ezartzeak Estatutuen aurkezpena burutzea ondorioeztatuko du.

<FONT FACE="Garamond">

18. atala.– Enpresetako ordezkari izenpetzaileek Aldibaterako Lanetarako Enpresen bidez langileak ez kontratatzeko hitza ematen dute.

19. atala.– Enpresetako ordezkari izenpetzaileek irakaskuntza jarduera arruntak eta arautuak egiteko subkontratazioa ez erabiltzeko hitza ematen dute. Arau orokor hau gora behera:

– Curriculum-aren zati funtsezko ez diren jarduerak, osagarriak edo puntualak (irakaskuntzakoak), egiteko subkontratazioa erabil daiteke.

IRAKASLEAK

20. atala.– Irakasleak kontratatzerakoan, eskaintzen den lanposturako eskatutako titulazioa duen oro kontratatu ahal izango da.

Hitzarmena izenpetzeko unean, Kontratazioari buruz jasotako aspektuak, eta bereziki 21-b); 23-a) eta b); eta 25-a) ataletan jasotako zeregin eta betebeharrak gainbegiratzeko, alderdi izenpetzaile bakoitzeko bi kidez osaturiko, Kontratazio Batzorde Teknikoa sortuko da. Beharrezko kudeaketa eta hartuemanak burutzeko berariaz emango zaio baimena, batez ere Hezkuntza Sailarekin egin beharrekoetarako. Horrez gain, izaera egonkorreko zereginetan gutxienez 3 urte aritu direnen eta soberakin bezala geratu direnen, langile zerrendak egitea eta irakasle horiek sektorearen barruan lanean jarrai dezaten bideak jartzea Batzordearen zeregina izango da.

21. atala.– Lekualdaketak:

A) Hitzarmen honek ukituriko ikastetxe batean gutxienez hiru urte segidan iraun duen edozein irakaslek hitzarmen honen bidez arauturiko beste ikastetxe batera joateko eskubidea izango du.

Egoera berezietan, hitzarmena izenpetu duten alderdiek epe hori murriztu dezakete zenbait kasuetan.

Aurreko ataletan eskaturiko gutxieneko eskabideak bete ez arren ere, sektore honetan lanik gabe geratzen direnek lekuz aldatzeko lehentasuna izango dute.

B) Kontratazio-Batzorde teknikoak, edo honek izendatutako ordezkoak, leku aldaketak burutzeko epea adieraziko du eta hitzarmen hau izenpetu duten alderdiei jakinaraziko die.

C) Lekuz aldatzeko eskubidea duten langileak kontratatzeko, hitzarmen honen 25. atalean xedaturiko hautapen-irizpideak aplikatuko dira.

Horretarako, ikastola bakoitzeko Batzorde Parekideak gutxienezko balorazioa ezar lezake, eta lekuz aldatu nahi duen langileari 100 puntutik gutxienez 60 lortzea eska dakioke.

D) Lekuz aldatu den langileak aurreko ikastetxean zituen lan-baldintzekin jarraituko du.

E) Lekualdaketa bidez lanpostua lortzen den kasuetan, leku berrian indarrean dauden ekonomia-baldintzak ezarriko dira.

F) Jatorrizko Ikastolako antzinatasunen kopuru ekonomikoa onartzen da ikastola berrian. Langileak hileroko soldata agirian lekualdatze plus moduan jasoko du aipaturiko kopurua.

22. atala.– Trukeak.

Hitzarmen honen eraginpean dagoen ikastetxeren batean gutxienez hiru urte jarraian eman dituen langileak baldintza berak betetzen dituen beste langile batekin trukea egiteko eskubidea izango du, ondorengoak bete ezkero:

– Tartean dauden bi ikastolen Batzorde Parekideen onespena izatea.

– Bigarren hezkuntzako irakasleen arteko trukea baldin bada, eta testu hau gehiago hedatzen duen erabaki berezirik hartzen ez bada, lanposturako behar diren titulazio egokia duten irakasleak izatea eska daiteke. – Trukea burutu baino lehen bakoitzak duen benetako hirurtekoaren balioa aitortzen da ekonomi ondorioetarako, eta beste zenbait ondoriotarako trukea egin duten bien arteko txikienarena.

Hitzarmen honen Kontrataziotarako Batzorde Teknikoko kideek, egoera berezietan, murriztu dezakete ikastetxe berean gutxienez 3 urtez jardun behar izate hori.

23. atala.– Deialdi irekia.

A) Lekuz aldatzeko epea amaitzerakoan, hutsik geratu diren lanpostuen zerrenda egin eta argitaratuko da, eta Kontrataziorako Batzorde Teknikoko kideei emango zaie berri.

Era berean, hutsik dauden lanpostu horiek betetzeko, ezarritako baldintzei jarraituz, izangaiek eskabidea aurkez dezaten epe bat jarriko da.

B) Kontrataziorako Batzorde Teknikoko kideei ezagutaraziko zaie, izangaien artean lehen sailkapen bat egin ondoren, eskatutako titulazioa betetzen duten haien zerrenda. Zerrenda horretan, halaber, daturik esanguratsuenak adieraziko dira: helbidea, irakaskuntzan izandako esperientzia urteak, titulazioa eta abar.

24. atala.– Ikastetxe bakoitzeko Kontrataziorako Batzorde Parekidea.

Kontratazioari dagozkion gaietarako, hitzarmen hau izenpetu eta berehala, irakasleen eta ikastolaren ordezkariek osatuko duten Kontrataziorako Batzorde Parekide bat eratuko da Ikastola bakoitzean.

Irakasleen klaustroak aukeratuko ditu irakasleen ordezkariak.

Ikastola bakoitzeko Kontratazio Batzorde parekideari dagokio Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala kontratatzea. Kasu honetan, langileen ordezkaritzaren erdia gutxienez Administrazio eta Zerbitzutako langileak osatuko dutelarik.

Ikastetxeko Zuzendaria, aholkulari moduan,boturik gabeko Kontrataziorako Batzordearen kide izango da.

Kontrataziorako Batzordeak beste pertsona batzuen edo egokitzat jotzen dituen teknikarien esku utz ditzake bere zereginak.

25. atala.– Irakasleak kontratatzea.

A) Ikastola bakoitzeko Kontrataziorako Batzorde Parekideak hauetarako irizpideak eta beroriek baloratzeko modua burutuko du.

Irizpideak finkatzen direnean, Interpretatzeko Batzorde Parekidea jakinaren gainean jarri beharko da; eta salaketarik izanez gero, ikastetxeko Kontratazio Batzorde Parekideak erabakitakoa gainbegiratuko du.

Ideologiek edo erlijio ideiek izangaiekin erabili beharreko irizpide eta balorazioetan ezingo dute eraginik izan.

Kontrataziorako Batzorde Parekidearen erabakiak ikastolako iragarki-taulan jarriko dira.

B) Kontrataziorako Batzorde Parekideak 100 puntu arteko puntuazio jakina emango dio izangai bakoitzari.

Lortutako puntuazioen zerrenda bana emango zaie izangaiei. C) 10 lanegun iragan ondoren, ikastetxeko Kontrataziorako edo Interpretatzeko Batzorde Parekideari erreklamaziorik aurkezten ez bazaio, puntuaziorik handiena duen izangaia kontratatuko du ikastolak.

D) Ikastolaren batek kontratatzeko prozesua beteko ez balu, Interpretatzeko Batzorde Parekideak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari proposa dakioke ikastola horri zigorra ezartzea.

26. atala.– Ordezkapenetarako eta epe jakineko kontratuak.

1.– Ordezkapen-kontratuetarako Kontrataziorako Batzorde Parekideak, aurreko atalean zehazturiko zereginekin, hartuko du parte. Kasu bakoitzaren premiaren arabera, prozesuak ahalik eta laburrena izan beharko du. 2.– Ordezkapenetarako edo epe jakinerako kontratatutako langileei, behin-behineko kontratua bukatu ondoren, 1998ko abuztuaren 31 arte lanean emandako egun-kopurua adieraziko duen egiaztagiri bat emango die ikastolak.

3.– Kontratazioetarako Batzorde Teknikoak, edo honek izendatutako ordezkoak, behin-betiko kontraturik ez duten langileen zerrenda emango die Ikastolei. Zerrenda horretan, besteak beste, espezialitatea eta 1998ko abuztuaren 31 arte lanean emandako egun-kopurua adieraziko dira, Ikastola bakoitzeko Kontrataziorako Batzorde Parekidearen lana errazteko.

4.– Ordezkapenetarako edo epe jakinerako kontratuak egiterakoan, irakaskuntzan esperientziarik gehien egiaztatzen duten izangaiek izango dute lehentasuna, beti ere Ikastolak eskatutako gaitasun maila antzekoa denean izangaien artean.

3. ATALBURUA

LANPOSTU-UZTEAK

27. atala.– Lanpostu-uzteak eta kitapenak.

A) Ikastetxeko lana bere borondatez utzi nahi duen langileak ezinbestekoa izango du ikastetxeari 30 egun lehenago eta idatziz jakinaraztea.

B) Langileak epe horretan bere asmoa ez badu jakinarazten, atzeratutako egun bakoitzeko kitapenetik 2 eguneko lansaria kentzeko eskubidea izango du ikastetxeak. Kentze honek jakinarazte epearen egun kopurua izango du gehienezko muga bezala.

C) Ikastetxeak jakinarazpena behar den garaian eta moduan jasotzen badu, lan-harremana bukatutakoan dagokion kitapena ordaindu beharko dio langileari. Hala egiten ez bada, langileak kitapenaren ordainketan atzeratutako egun bakoitzeko 2 egunetako lansaria jasotzeko eskubidea izango du. Jasotze honek jakinarazte epearen egun kopurua izango du gehienezko muga bezala.

D) Langile batek lan-harremana bere borondatez amaitu duela eta bere langile-eskubideak bete direla adierazten duen agiria bi laneguneko epean izango da langile-ordezkarien, enpresa-batzordearen edo sindikatuaren eskura.

3. IDAZPURUA

1. ATALBURUA

LANORDUAK ETA PLANTILA

28. atala.– Irakasleek urtean 1.293 ordu eman beharko dituzte Ikastetxean; lau jardunaldi motetan banatuak:

a) Eskola-orduak. Zuzenean irakasten eta eskolaldian ikasle talde-gela baten tutoretza-lanetan emandakoak dira. Ordu-kopurua zenbatzerakoan denbora erreala hartuko da kontuan.

Salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Derrigorrezkoaren Ondorengo Bigarren Hezkuntzan (DOBH) ordutegiak hala eskatuta eta Hezkuntza Administrazioak baimenduta, 50-55 minututako eskolaldiak eginez gero, horiek ordu osotzat hartuko dira, ondorio guztietarako.

b) Jolas-orduak. Eskolaldietan, ikasleen jolasaldietan eta goizeko eta arratsaldeko eskol-orduen arteko tartean ikasleei kasu egiten eta zaintzen emandako orduak dira.

c) Errekuperazioetarako orduak. Laguntza didaktikoa beharrezko duen ikasle talde txiki bati irakasten emandako orduak dira.

d) Ordu osagarriak. Eskolak eta laborategi, programazio, ebaluaziozko eta beharrezko azterketa prestaketa, bilera, guraso elkarrizketa, hobekuntza ikastaro eta zaintzarako ikastetxean egiten diren jardueretan emandako orduak dira.

Zaintza lantzat hartzen da gai bateko irakasle titularra klaustroko beste irakasle batek ordezkatzeagatiko denbora: titularra ordu batzuetan kanpoan den kasuan edo ausentzia aurrikusi gabe dagoen kasuetan. Azken kasu horretan egoera behin-behinekoa izango da, irtenbide apropos bat aurkitu artean, zaintza ez da inola ere baja eta ausentzia luzeak sistematikoki betetzeko baliabidea izango.

Kasuan kasuko maila akademikoarekiko hurbiltasuna gordez eta banaketan oreka zainduz izendatuko dira zaintza lanak. Edonola ere, zaintzan emandako orduak ordu osagarrien barruan jarritako beste lan batzuen kalterako izan ez daitezen ahaleginduko da.

Gehienetan ikastetxetik kanpo eta, orohar, irakaskuntza-lana hobetzeko nork bere kasa egiten duena ez da ikastetxeari zuzenean emandako lanaldiaren barruan sartzen.

Ikastolek hitzarmen honen pean dauden langileak ezin izango dituzte 96-97 ikasturtean egindako benetako orduak baino gehiago egitera behartu, inola ere, erabaki gehigarrietako II.a aplika daitekeenean izan ezik. 29. atala.– Irakasleen lanaldiaren 1.293 orduen banaketa, atal honetan adierazten diren ordu-kopuruei begira, langileen ordezkarien eta enpresaren artean itunduko da. Ikastolek, ez astean ez eta urtean ere, ordu horiek baino gehiago egitera ezin izango dute inor behartu, II.erabaki gehigarria aplikatzen denean izan ezik.

Urteko orduak:

– Haur Hezkuntzan, 880 eskola-ordu eta jolasaldi, 413 ordu osagarri.

– Lehen Hezkuntzan, 810 eskola-ordu.

Gutxienez 370 ordu osagarri bermatu ondoren, jolas-ordutako zaintza izendatua badu 88 ordurarte eta, Pedagogia Batzordeak edo irakasle titularrak beharrezkotzat jotzen badu, errekuperazioetarako beste 88 ordu arte ezar dakizkioke gehienez ere irakasleari.

Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen zikloan, orohar, 775 eskola-orduko jarduna izango da. Antolaketako arrazoiak direla medio, ikastolako zuzendaritzak 810 eskola-orduko lanaldia ezarri lezake jardunaldi osotzat hartuz; kasu hauetan, zuzendaritzarentzat derrigorrez betebeharrekoak izango diren neurriak hartuko dira egoera honetan dauden langileei datozen urteetan ordutegi hau behin eta berriro errepika ez dakien eta Langileen Komitea jakinaren gainean jarriko da. Era berean, langilen batek, eta arrazoi berdinak direla medio, 740 eskola-orduko lanaldia balu jardunaldi osotzat hartuko litzateke.

Gutxienez 370 ordu osagarri bermatu ondoren, gehienez jolas-ordutako zaintza izendatua badu 88 ordu arte eta Pedagogia Batzordeak edo irakasle titularrak beharrezkotzat jotzen badu, errekuperazioetarako beste 88 ordu arte ezar dakizkioke irakasleari.

Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da.

Irakaskuntza Ertainetarako kontratatuak izan ziren eta egun DBHko Lehen Zikloan eskolak ematen dituzten lizentziatuen urteko jarduna, asteko-jardunaldiko 20 eskola-ordu eta ezartzen den eskola egutegiaz ondorioztatzen dena izango da.

– DBHko 2. zikloan , eskola-ordu, ebaluatzeko saio eta ikasleekin irakaskuntzako beste jarduera batzuek egiteko 704 ordu.

Jolas-ordutako, zaintza izendatua badu, 88 ordu.

Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da.

Dena den, 501 ordu osagarri bermatuko dira gutxienez.

– DOBHn, eskola-ordu, ebaluatzeko saio eta ikasleekin irakaskuntzako beste jarduera batzuek egiteko 688 ordu.

Jolas-ordutako, zaintza izendatua badu, 88 ordu.

Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da.

Dena den, 517 ordu osagarri bermatuko dira gutxienez.

– Hezitzailearen eta Heziketa Bereziko laguntzailearen izaerak bereziak direnez, 1.293 orduak egiten dituzten lanaren arabera banatuko dira. Banaketa hori lan-kontratuan zehaztuko da.

Asteko orduak:

– Haur Hezkuntzan, 25 eskola-ordu, jolas-aldiak barne.

– Lehen Hezkuntzan, 23 eskola-ordu.

Ordu osagarrien urteko zenbaketa bermatu ondoren, hauek ezartzen dira gehienez ere:

2,5 jolas-ordu, egiteko hori izendatua badu.

Errekuperaziotarako 2,5 ordu, Pedagogia-Batzordeak edo irakasle titularrak beharrezkotzat jotzen badu.

– DBHko Lehen Zikloan, orohar, 22 eskola-orduko jarduna izango da. Antolaketa arrazoiak direla medio, ikastolako zuzendaritzak 23 eskola-orduko lanaldia ezar lezake jardunaldi osotzat hartuz; kasu hauetan, zuzendaritzarentzat derrigorrez betebeharrekoak izango diren neurriak hartuko dira egoera honetan dauden langileei datozen urteetan ordutegi hau behin eta berriro errepika ez dakien eta Langileen Komitea jakinaren gainean jarriko da. Era berean, langilen batek, eta arrazoi berdinak direla medio, 21 eskola-orduko lanaldia balu jardunaldi osotzat hartuko litzateke.

Ordu osagarrien urteko zenbaketa bermatu ondoren, gehienez ere jolas-ordutako zaintza izendatua badu 2,5 jolas-ordu eta Pedagogia Batzordeak edo irakasle titularrak beharrezkotzat jotzen badu, errekuperazioetarako beste 2,5 ordu ezar dakizkioke irakasleari.

Irakaskuntza Ertainetarako kontratatuak izan ziren eta egun DBHko Lehen Zikloan eskolak ematen dituzten lizentziatuak bere 20 eskola-orduko jarduna mantenduko dute.

– DBHko 2. Zikloa eta DOBHn, eskola-ordu eta ebaluatzeko saioetarako 20 ordu.

2,5 jolas-ordu, egiteko hori izendatua badu.

– Hitzarmen hau ezartzerakoan, ikastolek 1996-97 ikasturtean hitzarmen honen barruan zeuden langileak ikasturte horretan egindako benetako orduak baino gehiago egitera, hemen ezarritako mugen barruan, ez urtean ez eta astean ere, ezin izango dituzte behartu, kontrako itunik egiten ez bada, behintzat.

30. atala.– Ratioak.

A.– Ikastolak -edozein kasutan- itundutako gelen araberako gutxienezko ratioa bermatuko du. Zehazki:

Haur Hezkuntza 1,12 irakas./gelako.

Lehen Hezkuntza/H.Berezia 1,20 irakas./gelako.

DBHko Lehen Zikloa 1,50 irakas./gelako.

DBHko Bigarren Zikloa 1,70 irakas./gelako.

DOBH .1,67 irakas./gelako.

B.– Ituntzen diren gelak gutxituz gero, ondoren aipatzen diren ratioak gainditzen ez diren bitartean, langileek ikastolan jarraitzeko eskubidea edukiko dute:

Haur Hezkuntza 1,17 irakas./gelako.

Lehen Hezkuntza/ H.Berezia 1,25 irakas./gelako.

DBHko Lehen Zikloa 1,55 irakas./gelako.

DBHko Bigarren Zikloa .1,75 irakas./gelako.

DOBH 1,80 irakas./gelako.

Irakasle-kopuru ratio hori orohar hartuko da (Haur Hezkuntza + Lehen Hezkuntza + H. Berezia + Bigarren H. ) eta bertan 13. ataleko I. taldean sailkatutako langileak sartzen dira. Kanpo gelditzen dira: 75. eta 76. atalen arabera, sindikatu-lanetan aritzen direnak; bai eta erreziklapenean, arautu gabeko irakaskuntzan edo eskolaz kanpokoan, 0-3 urte artekoentzako ikasgeletan, Ikastolen Federazioen zerbitzuan eta antzeko lanetan aritzen direnak ere.

Ezarritako ratioak gaindituz gero, traumatikoak ez diren irtenbideak bilatzeko (lanaldiak gutxituz, eszedentziak...) hitza ematen dute enpresen ordezkariek.

Pedagogi egitura sortu eta indartzeko, erreziklai-beharrak betetzeko eta ,orohar, Hezkuntza kalitatea hobetzeko helburuz, ikastetxe bakoitzak, plantila osatzen duten giza baliabide banaketarako lehentasunak bere kasa finkatuko ditu.

31. atala.– Ikasturtea hasi baino lehen, alderdi guztien artean erabakitako lan-egutegia finkatuko da; horretarako, zehaztutako jaiegunak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako irizpideak kontuan hartuko dira.

Eskolak irailean hasi eta ekainaren amaieran bukatuko dira. Udalerriko beste Ikastetxeekin koordinatu beharra egonez gero, Ikastolak horretarako duen organuak finkatuko du eskola egutegia, Klaustroari jakinarazi ondoren.

32. atala.– Administrazio eta Zerbitzutako Pertsonalaren ordutegia.

II eta III. taldeetako langileen asteko lanaldia, gehienez ere, 40 ordukoa izango da, astelehenetik ostiralera banatuta. Urteko lanaldia 1.610 ordukoa izango da, gehienez ere.

Larunbat eta igandeetako jaia, lanaren eginkizunak direla eta, ezin bada egun horietan hartu, beste egun batean hartuko da eta iraupen berdina izango du, horretarako, lan-egutegi bat itundu beharko da. Gauza bera gertatuko da bestelako jaiegun eta oporrekin ere.

Lan-egunak izan arren ikasleak eskolara joaten ez diren egunetan, normalean zatitutako laneguna duten ikastetxeko irakasle zein bestelako langileentzat lanegun jarraiak itun daitezke.

Etxebizitza ikastolaren barnean duten atezain zein etxezainek, egoera berezi hori dela eta, 12 ordu jarraian gertu egon beharko dute lanerako; bertan, atal honetan itundutako 8 orduko laneguna egingo dute asteroko 40 ordukoa gainditu gabe, beti ere. Ikastolako lanaren beharrak direla eta, atezain edo etxezainek larunbat edo iganderen batean lan egin behar izanez gero, egun horietan egindako ordu bakoitza 1,75 ordu bezala kontatuko zaie, beharrezko justifikazioa ondoren.

Nolanahi ere, etxebizitza ikastolaren barnean duten atezain zein etxezainek, ohiko larunbat arratsalde eta igande osoaz gain, hileko asteburu oso bat (larunbat eta igande osoa) jai izango dute, zuzendaritzari behar adinako denboraz jakinarazi ondoren.

Hori guztia, langilea asteburuetan soilik lan egiteko kontratatua ez bada izan.

Langile guztiek urtean, urteko lanordu-zenbaketa kopurua aldatu gabe, ordaindutako bi egun har ditzakete beren gauzetarako.

2. ATALBURUA

OPORRAK

33. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiek, lanean emandako urtebete bakoitzeko, ordaindutako 45 egun jarraiko oporraldia izango dute udan.

34. atala.– Hitzarmen honek hartzen dituen ikastetxe guztietan, Administrazio eta Zerbitzutako langileek 8 eguneko oporraldia izango dute Aste Santuetan eta 9 egunekoa Gabonetan; bietan oporraldia jarraian izango da. Halere, zerbitzuak mantendu ahal izateko, ikastetxeak langile horien artean txandak jarri ditzake.

Bestalde, irakasleek, kontrako hitzarmenik ez badago, ikasleek duten oporraldi bera izango dute Gabonetan eta Aste Santuetan.

35. atala.– Urtean zehar lanpostua uzten duten langileei, udako oporraldien heinekoa emango zaie, eta ez beste oporraldiena; heineko hori ateratzeko, ikasturtean egindako lanaldia zenbatuko da.

3. ATALBURUA

GAIXOTASUNAK ETA BAIMENAK

36. atala.– Gaixoaldia.

Gaixotasun edo istripuren bat dela-eta langileak ezin baditu bere egitekoak behar bezala bete, behar beste denbora izango du erabat sendatu arte eta, baimen horrek irauten duen bitartean, lanean egonez gero jasoko lukeen soldataren %100 osatzeko beharrezko osagarria ordainduko zaio.

37. atala.– Haurdunaldiak.

Haurdunaldia dela eta, laneko ezintasun iragankorrean dagoen emakumeari ohiko soldataren %100 osatzeko beharrezko osagarria ordainduko zaio.

38. atala.– Baimenak.

Langileak, dagokion unean, honako arrazoi hauengatik izango du lizentziak eta baimenak hartzeko eskubidea, beti ere aldez aurretik horren berri eman eta egiaztatzen badu.

Atal honetan jasotakoari dagokionez, ezkontidea esaten denean, ezkondu gabeko bikoteak sartzen dira, beti ere bizikidetasun-egiaztagiria aurkezten badute.

I.– ORDAINDURIKO LIZENTZIAK

A) Haurdunaldiagatiko lizentzia:

1.– Lanean jarraitzea erabakitzen badu, langileak haurdunaldi eta erditzeagatik dagokion lizentzia izango du. Nolanahi ere, ezin izango dio uko egin lizentziaaldiari. Erditu aurretik eta ondoren hartutako lizentziek, gehienez ere, 18 aste iraungo dute guztira. 18 asteotan oporregunik badago ere, zurgatu egingo dira. Ume bat baino gehiago erdituz gero, lizentzia 20 astekoa izango da. Ama hilez gero, aitak 6 asteko lizentzia izango du, umea zaintzeko. Amak eta aitak lan egiten duten kasuetan, amatasun aldia hasterakoan amak lizentziaren 4 asteren erabilera utz diezaioke aitari, Langile Estatutuaren 48.-4 atalak aipatu moduan eta baldintzetan.

2.– Halaber, ugatzaldian (9 hilabete), emakumeak ordubeteko geldialdia egiteko eskubidea izango du bere lanean. Bi zatitan banatu ahal izango du geldialdi hori edo, nahi izanez gero, horren ordez, laneguna ordubetez murriztu umeari bularra emateko.

Eskubide horretaz baliatu beharrean, hiru asteko lizentzia har daiteke, aurreko lizentzialdiaren jarraian. Ugaltzaldiko lizentzia hau; ordubeteko geldialdia edo lizentziaren bateratzea aitortzen den hitzarmena balego, amak edo aitak har lezake, biek lan egiten duten kasuan.

3.– Lizentzia hori gaixotasun edo istripuarengatiko lizentziaren antzera eskatu, egiaztatu eta emango da.

B) Adoptatzeagatiko lizentzia:

Umea adoptatuz gero, amak, edo berak uko eginez gero aitak, umea etxera joaten den egunetik aurrera 56 eguneko lizentzia izango du, baldin eta ordaindutako beste edozein lan uzten badu eta umeak 5 urte baino gutxiago baditu.

C) Aitatasunarengatiko lizentzia:

Ume bat izateagatik edo adoptatzeagatik, aitak hiru lanegun hartzeko lizentzia izango du, jaiotegun edo adoptatua iristen den egunaren ondorengo 15 eguneko epearen barruan. Lanegun horiek jarraian edo zatituta har ditzake. Erditzea zesarearen bidez egin bada, beste bi egun har ditzake, eta horiek ere ordainduko zaizkio. Kasu horietarako, nahikoa izango da aitatasuna edo amatasuna behar bezala frogatzea, ezkonduta egon ala ez.

D) Norberaren edo senideen ezkontzagatiko lizentzia:

Norberaren ezkontzagatik, langileak 20 eguneko lizentzia hartu ahal izango du ezkontzaren aurretik edo ondoren. Nahi izanez gero, beste 15 eguneko ordaindu gabeko baimenez luza dezake.

Bikotearekin elkarbizitza egonkor bati ekiten dion langileak ere edukiko du lizentziaren eta baimenaren eskubidea, honela egiaztatu ondoren: – Elkarketa zibilen Udal Erregistroa balego, bertan erregistraturik dagoenaren egiaztagiria.

– Halako erregistrorik ez balego, Udalak eginiko elkarbizitzari buruzko egiaztagiria; horretaz gain, hastera doan elkarbizitzaren izaeraz zinpeko aitormena.

Guraso, neba-arreba, koinatu, eta seme-alaben ezkontzagatik, langileak egun bateko lizentzia izango du.

E) Senideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzia: 1.– Arrazoi hauek direla medio, lizentziek iraupen hauek izan ditzakete:

Heriotzagatik:

– Ezkontidea bada: 5 egun.

– Guraso, ezkonguraso edo seme-alaba bada: 3 egun.

– Neba-arreba, koinatu-koinata, suin-errain, aiton-amona, ezkonaiton-amona, iloba edo ezkoniloba bada: 2 egun.

Gaixotasun larriagatik:

– Ezkontidea edo seme-alaba bada: 5 egun.

– Guraso edo ezkongurasoa bada: 2 egun.

– Neba-arreba, koinatu-koinata, suin-errain, aiton-amona, iloba edo ezkoniloba bada: 2 egun.

Gaixotasun larriagatiko kasuetan gaixotasuna egiaztatu egin beharko da.

Senideen gaixotasun larri edo heriotza dela eta, langileak 150 Km baino gehiagoko bidaia egin behar badu, bina egun gehiago izango dituzte lizentziok.

2.– Gaixotasun larriak bere horretan jarraituz gero, iraupen bereko beste lizentzia bat hartzeko eskubidea du, hori ere ordaindutakoa, aurrekoa amaitu eta 30 egun jarraitu iragan ondoren. Gaixotasun larritzat, irizpide orokor gisa, ospitaleratzea eskatzen duena edo lekuan lekuko mediku zerbitzuek hala egiaztatzen dutena joko da.

Iraupen bereko eta ordaindu gabeko baimen gehiago hartzeko eskubidea du, aurrekoa amaitu eta hogeita hamar egun jarraitu pasa ondoren.

F) Medikuarengana joateko lizentziak:

Langileak medikuarengana ezinbestez lanorduetan joan behar badu, lizentzia behar den denborarako izango da.

Jaio-aurreko azterketak egiteko eta erditzerako prestatzeko tekniketarako behar den denbora hartuko da, horiek lanorduetan egin behar badira.

Horretaz gain, 15 ordu emango dira seme-alaben mediku kontsultetara joateko edo langilearen ardurapean dauden eta euren kasara moldatu ezin duten adineko pertsonak laguntzeko. Azken hau frogatu egin beharko da.

Kasu horietan egiaztagiria aurkeztu beharko da.

G) Ohiko bizilekuz aldatzeagatiko lizentzia:

Ohiko bizilekua aldatzeko, egun bateko lizentzia izango da.

H) Utziezinezko eginbehar publiko zein pertsonalak betetzeko lizentzia:

1.– Utziezinezko eginbehar publiko zein pertsonalak betetzeko behar beste denbora hartzeko eskubidea dago, baldin eta eginkizun horiek ezin badira lanorduz kanpo bete.

2.– Hitzarmenaren ondorioetarako, hauek jotzen dira utziezinezko eginbehar publiko edo pertsonaltzat:

a) Nortasun agiria, gida-baimena, pasaportea eta erregistroetako eta organo ofizialetako egiaztagiriak egin edo berritzea.

b) Epaitegiek, komisaldegiek edo beste erakunde ofizialek egindako deialdiak.

c) Zinegotzi, diputatu, Batzar Nagusietako kide edo legebiltzarkide kargua betetzea.

3.– Aurreko ataleko c) azpitaldean aipatutako egin-beharrak betetzeak berarekin hiru hilabetean %20 baino gehiagotan lanik ez egitea badakar, ikastolak behartutako eszedentziako egoerara alda lezake langilea. Baldin eta langileak, aipatutako eginbehar eta karguak betetzeagatik kalteordain edo bestelako ordainketarik jasotzen badu, ikastolatik jaso beharko lukeen dirutik kenduko zaizkio zenbateko horiek.

II.– ORDAINDUGABEKO BAIMENAK

I) Haurrak eta gutxitu fisiko eta psikikoak zaintzeko baimena:

6 urte baino gutxiagoko umeren bat, ordaindutako lanik egiten ez duen eta gutxitu fisiko nahiz psikikoren bat edo bere kasa moldatu ezin duen adin nagusiko pertsona bat legez bere ardurapean duen langileak eguneroko lanaldiaren heren bat gutxienez eta lanaldi erdia, gehienez, hartzeko eskubidea izango du. Soldata ere heineko berean murriztuko zaio.

Baimenaldia amaitutakoan, ohiko laneguna izango du berriro. J) Ikasturte baterako lanaldia murrizteko baimena:

Ikastolan 10 urte baino gehiago lanean eman dituen langile orok ikasturte batez bere lanaldia murriztu ahal izango du, heren bat eta erdia bitartean ordainsaria proportzio berdinean murriztuko zaiolarik. Baimen hau eskuratzeko eskaria ekainak 15a baino lehen aurkeztu beharko du idatziz.

Ikastolako zuzendaritzak Langileen Ordezkariekin eskabide hauek izan litzaketen antolaketa eta pedagogi ondorioak aztertu ondoren, eskaera datozen bi ikasturtetan gauzatzeko proposamena luzatuko du.

Proposamen honetan maila aldaketak, arlo aldaketak edo eskatutako murrizketarako ordutegi eta leku egokitzapenak gaineratu daitezke. Baimena aldeek akordioa sinatu ondoren emango da eta ikasturte bateko irailak 1etik abuztuak 31 arte egongo da indarrean.

Baimena amaitu ondoren langilea automatikoki aurreko egoerara itzuliko da eta ezingo du mota honetako beste baimen bat eskatu ahalik eta amaitu ondoren bost urte iragan bitartean. Epe honek salbuespenak izan litzake aldeen artean akordioak dauden kasuetan.

K) Soldadutza, ordezko gizarte-zerbitzua edo intsumisioagatik zigorra betetzeko baimena:

Soldadutza, ordezko gizarte-zerbitzua edo intsumisioagatik zigorra betetzeko baimena lortzeko nahikoa da zerbitzu horietan hasteko zitazioaz egiaztatzea.

Soldadutza, ordezko gizarte-zerbitzua edo intsumisioagatik zigorra bete duen langileak amaitu eta hirurogei egunen barruan itzuli beharko du lanera.

L) Bestelako baimenak:

Urtean ordaindu gabeko hamabost eguneko baimena eskatu ahal izango dute langile guztiek eta, hamar egun lehenago eskatzen badu eta horrelako baimenaldi batean langileen %5 baino gehiago aldi berean ez badago, eman egin beharko zaie. Baimen horiek ezingo dira azterketa edo ebaluazio garaian eskatu. Egoera berezietan, epeak murriztu daitezke; horretarako, zuzendaritzaren baimena ezinbestekoa izango da.

Baimen honen ezarpena azter dezan, baimen-eskaeraren eta baimena eskatzeko norberak dituen gora-beheren berri IBPri eman behar zaio.

M) Langile guztiek, urtean, hiruhilabeteko ordaindu gabeko baimena eska dezakete eskola garaian. Horretarako, baldintza bi bete beharko dira: Nahi hori behar besteko denboraz jakinaraztea, ahal dela hiru hilabete lehenago. Langileen %5 baino gehiago horrelako baimen batekin ez izatea.

N) Ordaindu gabeko baimenen kasuan, M) idazatikoa salbu, hilabetean lan egin ez duen egunen heinekoa kenduko zaio hileko lansaritik.

4. ATALBURUA

EGUNERATZE ETA HOBEKUNTZA

IKASTAROAK

39. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden ikastoletako langileen lanbide-koalifikazioa hobetzeko eta egokitzeko helburua duten prestakuntza planek bere eraketa, tramitazio eta gauzatzean, 1995eko irailaren 28an Euskal Autonomi Erkidegoko Etengabeko Trebakuntzari buruz hartutako lanbide arteko akordioan ezarritako modu eta baldintzetara egokitu beharko dute.

40. atala.– Ikastolako kudeaketa-organoak onartutako Hobekuntza eta egokitzapen ikastaroen baimenak ordaindutakoak izango dira. Ikastaro horiek egiteko, irakasle guztiek 20 ordu har ditzakete gutxienez; horietaz gain, ikastaroen egutegiaren arabera beharrezkoa bada, beste 10 ordu gehiago ere hartu ahal izango dituzte.

Langileak beka balu, ikastolak beka horren zenbatekotik langilearen soldata osatzeko falta dena ordainduko du soilik.

Irakasleen %5ek baino gehiagok hobekuntza-ikastaroetara joateko baimena eskatu badu aldi berean, eta ikasleen opor-garaia ez bada, ikastolaren kudeaketa-organoek erabaki ahal izango dute baimenak emateko modu egokia; horretarako, ikastetxearen beharrak, irakasleen antzinatasuna eta baimen hori eskatu gabe iragandako denboraldia hartuko dituzte kontuan.

Ikastaroa ikasturtean eta lanaldiz kanpo egiten bada, ordu horiek, ikastolarekin itundutako orduetatik kenduko dira, ikastolarekin hala erabaki ondoren.

Erreformari buruz Ikastolen Federakuntzek antolatutako mintegiak prestatzeko eta parte hartzeko hala nola ikastola barneko sailak suspertzeko ere, ikastolak parte hartuko duen mintegi bakoitzeko, eskola-orduetatik Ikastolen Federakuntzek antolatutako mintegi-kopuruaren bikoitza erabiliko da.

Irakasleen arteko eskola-ordu horien banaketa ikastolak ezarritako irizpideen arabera izango da.

41. atala.– Langileak, titulu akademiko edo profesional bat lortzeko ikasketak erregularki egiten baditu, azterketak egiteko behar dituen adina baimen hartzeko eskubidea izango du.

Irakaskuntzari edo lan-jarduerari buruzko lanbide-titulu bat lortzeko ikasketak egiten ari diren irakasleei honako baimen hauek emango dizkie ikastolak:

A.– Aldez aurretik ikasketarako matrikula egina duela egiaztatzen badu eta azterketetara aurkeztu dela frogatzen badu, deialdi ofizialeko azterketetara joateko ordaindutako behar beste baimen. Azterketa bakoitzeko egun bateko baimena emango da, eta azterketa 150 Km baino urrunago egin behar bada, hiru egunekoa.

B.– Lizentziatu-agiria lortzeko Ikastolen Federakuntzek antolatutako ikasketetan parte hartzeko eta azterketetara joateko beharrezko baimena. Baimen hori duten langileek, agiri baten bidez ikastolako kudeaketa-organoarekin finkatuko dute baimena. Agiri horrek, besteak beste, honako hauek zehaztuko ditu: Soldata osoa jasotzeko eskubidea. Langileak ondorengo urteetan ikastola horretan lan egiteko konpromezua. Matrikularen eta ikasketa ordainketaren gastuen %50 jasotzeko eskubidea.

C.– Lanaldia, gehienez ere, % 50 murriztea, baldin eta kudeaketa-organoak titulu hori ikastolarentzat onuragarria dela uste badu.

42. atala.– Ikastolak edo langileek, ikastolaren kudeaketa-organoaren oniritzia izanez gero, hobekuntza ikastaroak proposa ditzakete. Horietan parte hartzeko langileek, behar beste denbora izango dute. Lansari osoa eta ikastaroaren gastuak ordainduko zaizkie, Ikastaro gastutzat joan-etorri, egonaldi, otordu eta matrikularengatiko gastuak hartuko dira.

Goian aipatutakoak Hezkuntzaren Erreforma aurrera eramateko -aurrikusitako espezialitateak lortzeko- berezitasunak kontuan hartuko dira. Halako kasuetarako baimenetan, ordaindutakoak eta gehienez ere hiru hilabeterako izango dira.

5. ATALBURUA

ESZEDENTZIAK

43. atala.– Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izan daiteke.

Nahitaezkoak, lanpostua eta antzinatasuna gordetzeko eskubidea du eta ikastetxeari idatziz jakinarazi ondoren, arrazoi hauengatik emango da:

a) Lanera joatea eragozten duen kargu publiko bat betetzeko izendatua edo hautatua izateagatik.

b) Gaixotasunagatik, lanerako ezintasun iragankorrerako epea bukatu ondoren, eta langilea behin-behineko ezgaitasun-egoeran dagoen bitartean.

c) Soldadutza, ordezko gizarte-zerbitzua edo intsumisioagatik zigorra betetzen ari diren langileek, horretan, nahitaez eman beharreko gutxieneko denborarako.

d) Probintzian edo goragorako mailan sindikatu lanak egin behar izateagatik, langilearen sindikatuak irakaskuntza-arloan ordezkotza nahikoa badu, behintzat.

e) Lehen mailako odolkidetasunaren barruan, gaixo larri dauden senideak zaindu behar izateagatik; eszedentziak, gehienez ere, hamabi hilabete iraungo du.

f) Ikastola Federakuntzek eskatuta, hauen zerbitzutarako edo honen oniritziko enpresa erakundeetarako lan edo ekintzak egin behar izateagatik.

g) Hezkuntza Sistemaren Erreformari egokitzeko ikastetxeak onartutako planaren arabera, lizentziatura-agiriren bat lortzeko ikasten ari diren langileei nahitaezko eszedentzia lortzea bideratuko zaie. Eszedentzia hori ikasturte osorako hartu ahal izango da, gehienez ere hiru urtez. Antzinatasunaren ondorioetarako kontuan hartuko dira urte horiek.

Xede horretarako emandako eszedentzietan, ordainketa berezien pareko kredituak emango dira. Kreditu honen kitapenek, 53. atalean aipatutako ordainketa berezien ordainketek duten epe berdina izango dute.

Lizentziatu-agiria lortuta, langilea ikastolara itzuli eta bertan hiru urte emanez gero, kredituak barkatu egingo zaizkio. Bestela, zenbateko horiek, indarrean dagoen legezko interesaren arabera eguneratuta itzuli beharko ditu.

44. atala.– Nahitaezko eszedentzian dagoen langileak, eszedentzia eragin duen zerbitzu, kargu edo funtzioa amaitu eta 30 egun igaro baino lehen itzuli beharko du lanera. C) azpiatalean aipatzen direnek, berriz, bi hilabeteko epea izango dute lanera itzultzeko.

45. atala.– Borondatezko eszedentzia.

Borondatezko eszedentziak gutxienez urtebete iraungo du eta gehienez ere bost urte.

Aurreko 4 urteetan eszedentzian egon ez den eta ikastetxean, gutxienez, urtebeteko antzinatasuna duen langileak eska dezake borondatezko eszedentzia. Idatziz eskatu beharko du, ahalik eta lasterren.

Eszedentzia irailean hasiko da, bestelako akordiorik ez badago.

Borondatezko eszedentzia bukatutakoan, langilea lanpostura ezin bada itzuli, eszedente izaera izango du, eta toki-aldaketarako eta kontratazio berrietarako eszedente direnek duten lehentasuna aitortuko zaio.

46. atala.– Hiru urte edo gutxiagorako eskaturiko eszedentzietan ikastolak ordezkapenerako kontratuen eta bestelako neurrien bidez langilea bere lanpostura berez eta besterik gabe itzuliko dela ziurtatuko du, baldin eta denboraldi horretan enpresak behin-betiko langileen zerrenda murriztu ez badu. Dena den, enpresaren langileen artean baten batek aldibaterako kontratua - ez ordezkapenekoa- balu, eszedentzian egon denak berez eta besterik gabe sartzeko eskubidea edukiko du.

Bestalde, horrelako egoerarik ez balego edo langileak aukera horretaz baliatu nahi duela esan ez balu, kategoria edo espezialitate bereko bete gabeko lanpostuetarako edo, horretarako gaitua bada, enpresak egindako kontratu berrietarako, soilik, mantenduko du lehentasuna.

38. atalean, E) eta I ) idazatietan jasotako kasuetan ere, langileek besterik gabe itzultzea dakarren borondatezko eszedentzia, ikasturtea bukatu arte (abuztuaren 31) hartzeko eskubidea dute.

47. atala.– Eszedentzia bereziak.

A) ikasturtearen barruan erditu duten langileek ere har dezakete borondatezko eszedentzia. Baimen honek amatasuna eta ugatzaldiko baimena amaitu eta berehala izango du hasiera eta hurrengo hiru edozein hiruhilabetekoaren hasiera arte luzatuko da. Langile horiek berez eta besterik gabe sartuko dira berriz lanera. Eszedentzia horretan egondako aldiaren heinean saritua izango da ordainketa berezia.

B) Seme-alabak zaintzeko, urterik urte luzatuz, gehienez ere, hiru urteko eszedentzia hartzeko eskubidea du langileak, umea jaio edo adoptatzen den egunetik aurrera, beti ere bi hilabete lehenago jakinarazten bada. Geroago ume gehiago izanez gero, beste eszedentzia bat hartu ahal izango du ume bakoitzeko, baina umea zaintzeagatik jadanik eszedentzian balego, lehenengo eszedentzia hori amaitutzat joko litzateke. Aitak eta amak lan egiten badute, horietako bat bakarrik balia daiteke eskubide horretaz. Eszedentzia bukatuta, berez eta besterik gabe sartuko da berriro bere lanpostuan.

C) Borondatezko eszedentzia beka baterako, ikasketa-bidaietarako edo langilearen espezialitateari buruzko hobekuntza-ikastaroetan parte hartzeko eman bada, aldi hori langilearen antzinatasunari gehitu egingo zaio eta lanpostura berez eta besterik gabe itzultzeko eskubidea edukiko du langileak, gehienez ere, itzultzeko 7 eguneko epea izango duelarik.

D) Borondatezko eszedentzia, lurralde historikoan edo goragoko mailetan sindikatu-lanetan bete beharrak eragin badu, aurreko lerroaldian jasotako baldintza berekin gordeko zaio lanpostua langileari, baldin eta bere sindikatuak ordezkaritza nahikoa badu.

48. atala.– Nahitaezko eszedentzian daudenak eta atalburu honetan jasotako eszedentzia bereziak dituztenak behin-betiko geldituko dira lanposturik gabe, eszedentzia amaitu eta ezarritako epean ez badira lanera itzultzen.

4. IDAZPURUA

LANSARIAK

1. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

49. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden langileen lansariak, oinarrizko lansari eta horren osagarriek osatuko dituzte.

Lansaria hilabetea bukatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo bost egunetan ordainduko da, lanaldiaren barruan. Eskudiruz, txekez edo banku-taloiz ordainduko da. Beste ordainketa-modu batzuk ere egin daitezke, hala hitzartuz gero. Banku-transferentziaren bidez ordainduz gero, langileak adieraziko du zein erakundetan egin behar den diru sarrera.

50. atala.– Langileren batek aldibaterako berea baino goragoko lan-maila bateko egitekoak bete behar baditu, lan-maila berriari dagokion lansaria ordainduko zaio, egoera horretan dagoen bitartean.

51. atala.– Burututako lanaren ordaina hila bukatu aurretik jaso dezake langileak, horren beharra duela egiaztatzen badu eta hileko lansariaren %100 baino gehiago ez bada.

52. atala.– Antzinatasunagatiko osagarria.

Antzinatasunagatiko osagarritzat I. eranskinean jasotzen dena emango da hirurteko bakoitzeko.

Hirurtekoa amaitu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunean izango ditu ondorioak hirurtekoak.

Hirurtekoen ordainketa osagarriak jasotzeko muga bakarra Langileen Estatutuak ezarritakoa izango da.

I. eranskinean jasotakoa baino diru gehiago irabazten duten langileek zenbateko horien arabera jasoko dituzte hirurtekoen osagarriak ere. 53. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden langileek, hilabetea baino denbora tarte luzeagoko osagarri gisa, urtean bi lansari berezi - ohiko lansarien parekoak- jasoko dituzte ordainketa unean.

Uztailaren 1a baino lehen eta abenduaren 22a baino lehen ordainduko dira.

54. atala.– Ikasturtean lanpostua utzi edo lanpostuan hasitako langileari lehen esandako lansari bereziak zerbitzuan emandako denboraren arabera ordainduko zaizkio sei hilabeteka.

55. atala.– A) Ikastolara joateko gastuak.

Ikastola hiriguneaz kanpo baldin badago, langileak dohainik balia daitezke eskola-garraioaz, halakorik balego eta, beti ere, indarrean dagoen legeriaren aurka ez badoa.

B) Joan-etorri eta dietetarako gastuak.

Ikastolak hala eskatuta, langileak zerbitzuren bat egiteko bere kotxea erabili behar badu, 1997an egindako kilometro bakoitzeko 36 PTA ordainduko zaizkio, kalte-ordain gisa. Kasu horietan, 1997an egin beharreko otorduetarako edo oraindik ordaintzeke daudenetarako 4.075 PTA emango zaizkio egun osorako eta 1.865 egun erdirako. Bere etxetik kanpo lo egin behar badu, 2.885 PTA gehiago ordainduko zaizkio.

1998an egindako kilometro bakoitzeko 36 PTA ordainduko zaizkio, kalte-ordain gisa. Kasu horietan, 1998an egin beharreko otorduetarako edo oraindik ordaintzeke daudenetarako 4.500 PTA emango zaizkio egun osorako eta 2.000 egun erdirako. Bere etxetik kanpo lo egin behar badu, 3.000 PTA gehiago ordainduko zaizkio.

56. atala.– Soldadutza, ordezko-zerbitzua edo intsumisioagatik zigorra betetzen ari den langileari hilabete bateko lansaria ordainduko zaio egoera horretan dagoen hirugarren hilabetean.

2. ATALBURUA

LANSARIEN GEHIKUNTZA

57. atala.– I., II. eta III. taldeetan dauden langile guztientzat %1,6ko soldata-igoera ezartzen da 1997rako. Gehikuntza hori 1996ko tauletan jarritako kontzeptu hauetan egingo da: oinarrizko lansaria eta DBHko-plusa; 1998rako gehikuntza, aldiz, %3,6koa izango da 1997rako ateratzen diren taulekiko.

58. atala.– I. taldeko lansariak ikastetxean zuzeneko dedikazioaz emandako 1.293 orduko lanaldiaren arabera ezartzen dira (lanaldia 28., 29., 30. eta 31. ataletan arautu da). 1996ko tauletakoak baino lansari erreal handiagoak dituzten Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko langileei, bai eta dedikazio osoz ari diren administrariei, irakasleen lanaldi bera edo antzekoa badute ere, 1997rako %1,6ko igoera bermatzen zaie eta 1998rako %3,6koa.

5. IDAZPURUA

LAGUNTZA-JAURBIDEA

1. ATALBURUA

SEGURTASUNA ETA HIGIENEA

59. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden ikastolek eta langileek, segurtasun eta higieneari buruz Langileen Estatutuko 19. atalean, Laneko Arriskuak Ekiditeari buruzko Legean eta gainerako xedapen orokorretan jasotako erabakiak bete beharko dituzte.

Orobat, langileei mediku-azterketa bat egingo zaie urtean ikastolaren kontura. Araketa horretan, gutxienez, honako hauek sartuko dira: entzumen eta ikusmenaren azterketa, odola eta gernuaren analisia, historia klinikoa, mediku-ikuskapena eta, hala behar izanez gero, ikuskapen bereziak, hala nola, elektrokardiograma, espirometria eta abar.

Eskubide honen erabilera koordinatu ahal izateko Bitariko Batzorde bat eratuko da.

2. ATALBURUA

HOBEKUNTZA SOZIALAK

60. atala.– 1998rako eta 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera, ikastolak lan arropaz hornituko ditu orain arte arropa honen erabilpena egin duten langileak. Arropa hau orain arte erabilitakoaren berdina edo antzekoa izango da eta ordainketa hornitzaileari edo langileak aurreratu badu langileari egingo dio ikastolak.

1997rako berriz, 1996ko testoa mantentzen da:» Ikastolek 10.000 pezeta ordainduko dizkiete urtean bai irakasleei bai irakasle ez diren langileei, laneko arroparako. Horretarako diru gehiago behar dutela egiaztatzen duten langileei gehitu egingo zaie dirua».

61. atala.– Ikastolen sektorean 15 urte baino gehiago eman ondoren erretiroa hartzen duten langileei, egindako zerbitzuengatik kalteordaina emango zaie: Hiru lansari berezi eta hileko lansari bat gehiago hamabost urtetik aurrera emandako bosturte bakoitzeko.

Gainera, erretiro aurreratua hartzen duen langileak, aurreko baldintzak beteko balitu, kalteordaina jasoko du, eskala honen arabera:

Adina kalteordaina

60 urtekoak 12 hileko

61 urtekoak 9 hileko

62 urtekoak 6 hileko

63 urtekoak 4 hileko

64 urtekoak 2 hileko

64 urte dituzten langileei ikastolak erretiro aurreratua hartzeko bidea erraztuko die, horretarako egokitzat jotzen dituzten bitartekoez baliatuz, hala nola, txandakako kontratuak, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

60 urte beteta dituen irakasleak 65 urterekin erretiratzeko asmoa agertzen badu eskola-orduak murriztu ahal izango ditu orduak beste jarduera batean emanez. Betiere, ikastolaren antolaketa errespetatzen den heinean.

62. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden ikastolek modu osagarri bat izango dute ikasketetarako laguntzak emateko. Ikastolan gutxienez lanegun erdia betetzen duten langileek eta, lanegun erdia baino gutxiago bete arren, beste lanik eduki gabe, beren lansaria beren familiaren funtsezko diru-sarrera bada, seme-alabentzako dohaineko plaza bat izango dute ikastolan, benetazko irakaskuntzagatiko kuota errealean.

Irakasleen, administrazio eta zerbitzutako pertsonalaren, mantenimendu eta irakaskuntza-zerbitzutarako langileen lansariak ordaintzeko behar den dirua da irakaskuntzagatiko kuota erreala.

Irakaskuntzagatiko kuota errealetik kanpo geratuko dira ondoren aipatzen diren zerbitzu eta kontzeptuengatik sortutako gastuak: jantokia, garraioa, eskolaz kanpoko ekintzak, amortizazioak, eskola-asegurua, eskolako gaiak, mediku azterketak edo antzekoak. Kostu horiek gainontzeko gurasoek egiten duten moduan ordainduko dituzte.

Ikastolako Bitariko Batzordearen esku dago gai honi beste aplikazio bat ematea.

63. atala.– Ikastolak euskarazko titulu ofiziala (EGA...) lortzeko azterketarako matrikulatzeagatiko gastuak ordainduko dizkie hala eskatzen duten langileei.

64. atala.– Jantokiaz eta sukaldeaz arduratzen diren langileek ikastolan dohainik bazkaldu ahal izango dute bertan lan egiten duten egunetan.

65. atala.– A) Ikastola guztiek egun osorako, 24 ordu, istripu-aseguruak egin beharko dituzte. Aseguruok, jarraian azaltzen diren baldintza eta eranskinen arabera, honako ordainketa hauek bermatu beharko dituzte:

Istripuarengatiko heriotza 5.000.000 PTA

Istripuarengatiko elbarritasuna 13.500.000 PTA

Zirkulazio-istripuarengatiko heriotza 10.000.000 PTA

Zirkulazio-istripuarengatiko elbarritasuna 27.000.000 PTA

Halaber, lanorduetan edo ikastolarekin zerikusia duen edozein lanetan gertatzen den ezbehar bakoitzeko 100.000.000 PTA ordaintzea bermatzen duten erantzukizun zibilerako polizak egin beharko dituzte. Zenbateko hori gaindituz gero, ikastolak ordaindu beharko du falta dena.

Epaileak ezbeharra kriminaltzat jotzen badu, ez da ordainketarik egingo.

B) Lanbide-sustapena.– Ikastoletako langileen lanbide-sustapena bultzatuko da.

Horretarako, ikastetxeko langileek lehentasuna izango dute bertan hutsik gelditzen diren lanpostuak betetzeko, beheragoko mailako lanak egin arren, lanpostua betetzeko beharrezko gaitasuna eta, hala badagokio, titulazioa baldin badute.

Hortaz, lanegun osoa betetzen ez duten langileek lehentasuna izango dute ikastetxean hutsik gelditzen diren egun osoko lanpostuetarako, beti ere, beharrezko gaitasuna eta, hala badagokio, titulazioa baldin badute.

6. IDAZPURUA

1. ATALBURUA

SINDIKATU-ESKUBIDEAK.

66. atala.– Legez eratutako edozein sindikatutako langileek enpresako sail-sindikala osa dezakete.

67. atala.– Honako eskubide hauek izango dituzte sindikatuek:

A) Ikastolan sindikatuei edo lanari buruzko idazki eta iragarkiak zabaltzea, afiliatuen ordainkizunakin biltzea, kideak lortzeko lanak oztoporik gabe egin ahal izatea, beti ere, eskubide horietaz baliatzerakoan ikastolaren lana edo erritmoa galerazten ez badute.

B) Ikastola barnean, lanorduz kanpo, nahi adina bilera egitea.

C) Plantilaren %10ren pareko afiliatu kopurua duten sail-sindikalek, urtean, afiliazio osoaren erabilerako, gehienez ere, sei egunetan ordaindutako baimena hartzeko eskubidea dute; sindikatu-prestakuntza ikastaroetan, sindikatuaren batzarretan eta horrelako jardueretan parte har dezaten. Langileren bat egun horietaz baliatu ahal izateko, sindikatuek aldez aurretik -48 ordu lehenago egun bakarra hartzeko eta 72 ordu bat baino gehiagotarako- adierazi beharko dio ikastolari.

D) Ikastoletako langileek gehienez ere 10 ordu izango dituzte urtean, ikastolen arloan diharduten sindikatuetako ordezkariek deitutako bileretan parte hartzeko. Bilerak langileen ordu osagarrietan edo ikasleekin ez daudenetan burutuko dira eta hiru egun lehenago eman beharko da horren berri, justifikatutako bestelako arrazoirik ez badago behintzat.

2. ATALBURUA

SINDIKATU-ORDEZKARIAK

68. atala.– Sail-sindikal bakoitzak, kideen artean aukeratutako, ordezkari bana izan dezakete. Ahal izanez gero ekainean egingo da hautaketa. Hautatu ondoren, sindikatuari eta ikastolari adierazi beharko zaie. Ordezkariak irailarean 1etik aurrera urtebetez beteko du lan hori.

69. atala.– Sindikatu-ordezkariak egiteko hauek izango ditu:

A) Sindikatuaren eta sindikatuak ikastolan dituen kideen ordezkari izatea.

B) Bere sail-sindikaleko kideen zigor, agiraka eta lekualdatzen berri aldez aurretik jakitea.

C) Sindikatu kideek izenpetu baino lehen, hitzarmen, finikito, eta abarrek zer dioten jakitea, 72. atalean jasotakoarekin bat etorriz.

D) Ikastolak giltzadun armario bat eta iragarki-taula bat utzi beharko dizkio.

E) Langileen Estatutuko 68. ataleko A, B, C eta D azpiataletan jasotako bermeak izango ditu.

70. atala.– Sindikatu-ataletako ordezkariek honako hauek izango dituzte:

A) Taula honen arabera ordaindutako ordu-kopurua, sindikatu-lanak egiteko:

Langile-kopurua Gutxieneko kide-kopurua Orduak hileko 6tik 30era %40 7

31tik 100era %20 14

100etik gora %15 21

30 langile baino gutxiago dituzten ikastoletan, sindikatu-sailak gutxieneko kide-kopurua gainditzen badu, beste hainbeste ordu hartu ahal izango ditu sindikatu-ordezkariak, gutxieneko ehunekoaren antzerako kide-kopuru bakoitzeko.

Sindikatu batekoak diren enpresa-batzordekideei eta langileen ordezkariei dagozkien orduak erabili ahal izango ditu sindikatu-ordezkariak.

B) Horretarako behar beste ordu hartzeko eskubidea duten sindikatu-ordezkariek hilero egun bat hartu ahal izango dute sindikatu-lanak egiteko, zehazki, hileko lehenengo osteguna.

Sindikatuetako ordezkariek, ordu horiek hartzeko eskubidea izan ez arren, sindikatuak deitutako bileretara joateko ordaindutako baimenak izango dituzte urtean, baldin eta sindikatuak irakaskuntzan dituen kideak gutxienez langileen %60 badira.

Sindikatuak deitutako bilera horietan parte hartzeko egin beharreko joan-etorriak lanarengatiko joan-etorritzat joko dira, ondorio guztietarako.

Joan-etorrietarako gastuak eta, halakorik egonez gero, otorduetakoak kobratu ahal izateko, bilera noiz, non eta zein ordutan egin den azaltzen duen egiaztagiri bat, sindikatuko arduradunak izenpetutakoa, aurkeztu beharko du ikastolan.

3. ATALBURUA

SINDIKATUETAKO KIDEAK

71. atala.– a) Sindikaturen bateko kidea izateagatik ezin da langileen arteko inolako bereizketarik egin.

b) Hitzarmen hau izenpetu duten sindikatuetako kide guztiei urtean 1.500 PTAko gehigarria ordainduko zaie, bai lanari bai sindikatu gaiei lotutako prestakuntza hobetzea errazteko.

Zenbateko hori jasotzeko, sindikatuek gehigarri horretarako eskubidea duten langileen zerrenda bidali beharko diote ikastetxeko zuzendaritzari, ordainketa-eguna baino 15 egun lehenago gutxienez.

Sindikatuak enpresari ez badio idatziz jakinarazi sari hori langileei zuzenean eman behar zaiela, atal-sindikaleko ordezkariaren bitartez ordainduko zaie langileei gehigarri hori.

Hitzarmen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo hileko lansaria ordaintzearekin batera ordainduko da gehigarri hori.

72. atala.– Sindikatuetako kideen kontratu, finikito, eszedentzia, zigor eta agirakek ez dute baliorik izango sindikatu-ordezkariari ez bazaizkio aldez aurretik idatziz jakinarazten.

Horretarako, ikastolak, egintza horiek eragin duena gertatu baino lehen, idatziz jakin behar du langilea sindikatuko kidea dela.

73. atala.– Sindikatukide diren langileek egindako norbere kexetako, hitzarmena izenpetzearekin batera mahai parekide bat osatuko da, hitzarmena izenpetzen duen sindikatu bakoitzeko.

Mahai parekide horiek bi kide izango dituzte alderdi bakoitzeko eta, kexarik egonez gero, hilero bilduko dira.

Akordiorik egonez gero, hilabeteko epea izango dute kexari erantzuteko; akordiorik ez balego, eta interesatua ados izanez gero, mahai parekideak aukeratzen duenak egingo du arbitrai-lana.

4. ATALBURUA

NEGOZIAZIOA ETA IBP

74. atala.– Hitzarmenaren mahai negoziatzailean parte hartzen duten sindikatuetako kideek hitzarmena prestatu eta negoziatzeko bileretan parte hartzeko behar beste ordu hartu ahal izango dute.

Ikastolek ordainduko dituzte hitzarmenaren negoziaketak ekarritako joan-etorrien eta dieten gastuak.

75. atala.– Ikastola-arloan ordezkaritza duten sindikatuek lau langile izendatuko dituzte, sindikatu-lanak egin ditzaten soilik.

Langile horiek ikasturte osoetarako izendatuko dira, eta ondorio guztietarako ikastolaren langile-zerrendan jarraituko dute. Ohiko lansariaz gain, lansari horren %15 gehiago jasoko dute langileok, beren egitekoak sortutako gastuetarako. Ikastolak bitarteko langileak kontratatu ahal izango ditu, izendapena indarrean dagoen bitartean sindikatu-ordezkariak lanean ordezkatzeko.

76. atala.– Enpresan, Lurralde Historiko edo Autonomia Erkidegoan sindikaritza-lanak errazteko, hitzarmen honen esparruan ordezkotza duten sindikatuek bultzatuta, langileen ordezkari batek, sindikatu batek zein enpresa batzordeko kide batek pilatu ahal izango ditu ordu guztiak, sindikatu bereko kide diren langileen ordezkariek edo batzordeko edo atal-sindikaleko kideek beren orduak horretarako ematen badizkiete. Hori enpresa baten barruan edo batzuen artean egin daiteke.

Sindikatu bakoitzak ikastetxearekin edo enpresa-elkarteekin, dagokion mailan, negoziatu ahal izango du sindikatu lanetarako orduen pilaketa. Orobat, enpresa-elkarteek ez dituzte galeraziko sindikatuen eta Administrazioaren artean gai horretaz hartutako akordioak.

5. ATALBURUA

ENPRESA-BATZORDEA

77. atala.– Enpresa-Batzordea edo, hori izan ezik, Langileen Ordezkariak dira ikastolako langile guztien ordezkaritza-organoak.

78. atala.– Hauek dira enpresa-batzordearen egitekoak:

a) Ikastolako lan-egutegia negoziatu eta izenpetzea. Lan-egutegi hau egiterakoan, ikasturtean zehar burutu daitezkeen irteeren tratamendua negoziatzea.

b) Enpresa-mailako akordioak negoziatu eta izenpetzea, langile guztien ordezkari gisa.

7. IDAZPURUA

ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK

79. atala.– Hitzarmen honen eraginpean dauden langileentzat hiru huts-mota daude: arinak, larriak eta oso larriak.

Hauek dira huts arinak:

– hogeita hamar egunen barruan, inolako justifikaziorik eman gabe, lan lekura hiru aldiz berandu iristea;

– hogeita hamar eguneko aldian, inolako justifikaziorik eman gabe, lanera egun batean ez azaltzea;

– hogeita hamar egunen barruan bi bider, inolako arrazoirik eman gabe, bukatzeko ordua jo baino lehen eskolak bukatutzat ematea;

– justifikatutako arrazoi bategatik lanera joan ez izana ez adieraztea;

– erabakitako egunetan kalifikazioak ez ematea.

Huts larriak hauek dira:

– hogeita hamar egunen barruan hiru aldiz baino gehiagotan eta hamar bider baino gutxiagotan, inolako arrazoirik eman gabe, lanera garaiz ez iristea;

– hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, behin baino gehiagotan eta lau bider baino gutxiagotan lanera ez azaltzea;

– indarrean dagoen legeriari jarraiki, Hezkuntzari dagozkion egitekoak ez betetzea;

– langileren baten irudia ikasleen aurrean gutxiesteko moduan, ikastetxeko kideekin ikastetxean bertan agerian eztabaidan aritzea;

– ikasleari nahiz honen familikoei errespetu-falta larria agertzea;

– hirurogei egunen barruan, huts arinen bat behin baino gehiagotan egitea.

Oso larritzat jotzen diren hutsak:

– hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, bederatzi aldiz baino gehiagotan lanera garaiz ez iristea;

– hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, hiru aldiz baino gehiagotan, lanera ez azaltzea;

– eskolako lanak, inolako arrazoirik eman gabe, behin eta berriz egin gabe uztea;

– indarrean dagoen legeriari jarraiki, Hezkuntzari dagozkion bete beharrak nabarmen ez betetzea;

– aurreneko huts larria egin ondorengo sei hilabeteen barruan beste huts larri bat egitea.

80. atala.– Langileek egindako hutsek epe hauetan galduko dute indarra:

– huts arinek, hamargarren egunean;

– larriek hamabosgarrenean;

– oso larriek berrogeita hamargarrenean.

Beti ere enpresak hura gertatu zela jakiten duen egunetik kontatzen hasita, eta nolanahi ere, okerra egindako egunetik hasi eta handik sei hilabetetara.

81. atala.– Zigorrak hauek izango dira:

– Huts arinentzat: hitzez ohartaraztea; behin eta berriz egiten bada hutsa, berriz, idatziz ohartaraztea.

– Huts larrientzat: idatziz ohartaraztea. Behin eta berriz gertatuko balitz, ordea, 5etik 15 egunera bitarteko lan eta soldata kentzea, norbere espedientean jasota geratuko delarik.

– Huts oso larrientzat: hamaseitik hogeita hamar egun bitarteko lan eta soldata kentzea. Kaleratzea ere ekar dezake.

Zigor guztiak langileari aurretiaz eta idatziz emango zaizkio jakitera, hura sortarazteko arrazoiak eta eguna bertan adieraziz. Kopia Langileen Ordezkariei, Enpresa batzordeko kideei eta sindikatuaren ordezkariari bidaliko zaie, kontrakorik hitzartzen ez bada behintzat.

Ikastolako titularrak, gertakizunaren ingurukoak eta langilearen harrez geroko jokabidea kontuan izanda, huts arinentzako, larrientzako eta oso larrientzako zigorrak arindu egin ditzake, beti ere indarrean dagoen legeriari jarraiki.

82. atala.– Enpresarien lege-hausteak.

Ikastoletako titularrek egindako ekintzak eta egin gabe utzitakoak, hitzarmen honetan agindutakoaren eta gainetiko legezko xedapenen aurkakoak badira, laneko lege-hausteak joko dira.

Nahiz Langileen Ordezkarien bidez, nahiz sindikatuko ordezkariaren edo Enpresako Batzordearen bidez, lege-haustea konpontzen saiatuko dira langileak.

Ikastetxeko titularrari jakinarazi eta hamargarren egunean irtenbiderik gabe jarraitzen badu, edo erantzuna erreklamazioa egin duenarentzat egokia ez bada, erreklamazio egileak Interpretatzeko Batzorde Parekidearengana jo dezake; batzordeak, gehienez ere, hartu duen egunetik hogei egunetan irizpena emango du.

Aldeetako edozeinek irizpena eskatu ahal izango dio Lan Ikuskaritzari edo Lurraldeko Lan Ordezkaritzari.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ikastetxeak ezarritako baldintzetatik onurakorrei eutsiko zaie, hitzarmen honetan zehaztutakoak gainditzen badituzte. Horrela, hitzarmen honetan hitzartutako idazati bat bera ere ezingo da izan langileen kalterako.

Bigarrena.– Alderdi soziala eta ekonomikoa ados dauden ikastoletan, testu honetan jasotako lanaldiak aldatu egin ahal dira, ikastolaren ordezkariek eta bertako langileen ordezkariek horretarako akordioa izenpetu ondoren. Balioa izan dezan, dena den, beharrezkoa izango da akordio hori hitzarmen honetako Batzorde Parekideari bidaltzea.

Hirugarrena.– Gora-behera partikularren batengatik, eta hitzarmena interpretatzeko batzordeari jakinarazi ondoren, batzorde horrek onartuz gero ikastolek hitzarmen honen 2. idazpuruko 2. atalburuan ezarritakoaren arabera kontratatu ahal izango dituzte irakasleak; bai eta lanaren alorrean indarrean dauden legeetako arauen bidez ere.

Aurreko Lan Hitzarmena indarrean zegoela, 2. atalburuan dagoen araubidea aplikagarri ez zuten ikastolen egoera errespetatu eta mantendu egingo da.

Laugarrena.– Sektorean zenbait langile historiko daudenez gero, eta langileoi ezin egotz dakizkiekeen arrazoiengatik, erretiroagatik legez dagozkien baino prestazio gutxiago eduki ditzaketenez, hitzarmen hau izenpetzerakoan bitariko batzorde bat eratuko da alderdi izenpetzaileen artean; orduan, ikastola bakoitzaren eta eraginpean dauden langileen artean akordiorik hartzen ez bada, batzordeak ikastola bakoitzean hainbat formula proposatuko ditu, erretiroagatik legez dagozkien prestazioak jaso ditzaten. Hori guztiagatik, egoera horretan dauden langileak zehaztuko dira lehenbailehen eta aldibaterako, harik eta lan-homologazioaren alorrean osagarriak erabakitzen diren arte, behin-betiko.

Bosgarrena.– Ahalik eta azkarren, ordainketen homologazioaz eta ikastolen lan baldintzez eztabaidatu, negoziatu eta erabakia hartzeko, hau erabaki da:

1.– Homologaziorako Batzorde Parekide bat eratzea -hitzarmena izenpetzen duen alderdietatik launa kidez osatua- azterketa egin eta negoziazioa presta dezan eta ikastoletako lan baldintzak eta ordainketak, EAEko langileenekin homologatu, homogeneizatu eta egokitzeko prozesuari segimendua egin diezaion. Dena dela, gaur egun ikastolen bizitza propioa eta berezia arautzen duten hezkuntzako baldintzak edo lan-eskubideak nahiz beste batzuk gorde egingo dira.

2.– Alderdi bakoitzak gidoi-proposamen bat aurkeztea, lan-egutegi batez gainera, ordainketen homologazio eta lan-baldintzen inguruko puntuak zehaztu eta negoziatzeko, hala nola, lanaldia, ordainketak, egonkortasuna, erretiroak, birziklatzeak, lizentziak, eszedentziak eta beste batzuk.

3.– Batzorde Parekidearen lanak, ondorioak edo ezadostasunak izan, oinarritzat hartzea ikastoletako ordainketak eta lan-baldintzak homologatzeko behin-betiko negoziazioan. Nolanahi ere, alderdi bakoitzak norbere ekarpenak edo proposamenak egin ditzake negoziazioan, beste aukera bat eskaintzeko.

Seigarrena.– Euskal Herriko ikastolen lan-baldintzak arautuko dituen Lan-Hitzarmen propio bat negoziatu ahal izateko, Hitzarmena izenpetu duten sindikatuek eta ikastoletako ordezkariek hitza ematen dute bitartekoak jartzeko. Honetarako, Hitzarmena sinatu eta hilabeteko epean, sinatzaile bakoitzaren ordezkari bat, gutxienez, izango duen batzorde tekniko bat osatuko da. Batzorde tekniko honetara Seaska eta Nafarroako Ikastolen langile eta guraso ordezkariei dei egingo zaie.

Zazpigarrena.– Irteera-klausula.

Hitzarmen honetako tauletan zehaztutako lansari gehikuntzak ez dira nahitaez eta derrigor ezarri beharko, ondorengo bi baldintza hauek betetzen diren ikastetxeetan: batetik, aurreko bi kontularitza-urteetan ikastetxe horretan gero eta defizit edo galera handiagoak izan direla objetiboki eta sinesteko modua ziurtatzen bada, eta bestetik, urte horretan egoerak berdin jarraituko duela ikusten bada.

Ikastetxe baten ustez bertan gora-behera horiek gertatzen badira, eta irteera honi atxiki nahi bazaio, asmo hori Langileen Ordezkariei eta Interpretatzeko Batzorde Parekideari jakinarazi beharko dio, hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta 15 eguneko epean. Ezingo da epea luzatu. Ikastetxeak egokitzat jotzen dituen datuak jakinaraziko dizkio, bai eta, beharrezko iritziz gero, Langileen Ordezkarien iritzia ere.

Interpretatzeko Batzorde Parekideak egokitzat jotzen dituen jardunbideak, kontrolak, zainketak eta bermeak jarriko ditu.

Jardunbideari ekiten zaionetik aurrera, ikastetxeak hitzarmen honetan kategoria bakoitzarentzat zehaztutakoaren igoeraren %50 aplikatu beharko die lansariei, hitzarmenaren eraginpean dauden langileei.

Interpretatzeko Batzorde Parekideak onespena ematea ezinbestekoa izango da ikastetxea irteera-klausula horretara atxikitzeko; PRECO II delakoaren II.atalean adierazten den epean, hilabetekoan alegia, Interpretatzeko Batzorde Parekideak horri buruzko erabakirik hartzen ez badu, auzia konpontzeko kanpoko bidea libre geratuko da.

Kanpoko bide hori hau izango da: PRECO II delakoaren 11.ataletik 15era bitartean aurrikusitako bitartekaritza eskatzea. Bitartekaritza hori alderdietatik edozeinek eskatu ahal izango du, atal horietan eta azken xedapenetik hirugarrenean agindutako modu eta ondorioekin.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.– Diskriminazioaren aurkako klausula.

«Kontratazioan erabilitako modua edozein izanik ere, adina, sexua... edozein dela ere, hitzarmen honen eremuan lan egiten duten langile guztiek baldintza berak edukiko dituzte, eta ondorioz, gora-behera bat ere ez da izango diskriminaziorako bide. Izan ere, erabiliko den irizpidea hauxe izango da: kategoria berari ordainketa bera eta lan-baldintza berak dagozkio.»

Bigarrena.– Enpresetako eta sindikatuetako ordezkariek hitza ematen dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari akordio berezi bat proposatu eta negoziatzeko, sektorean soberan daudenen erregulazio eta tratamenduaren inguruan.

Hirugarrena.– Berrikustapen klausula. Ikastolen finantzazioan gorako aldaketaren bat suertatuko balitz, bere eragina ordainsarien taulan erregulatuko litzateke.

Laugarrena.– Interpretaziorako Batzorde Parekidean norbanakoaren antzinatasun kontzeptuaren ondorioen azterketa sakona egingo da. Negoziazio prozesu honetako alde direnen erreibindikazioei irteera eman asmoz eta adostasunetara iristeko helburuz egokitzapen, banaketa, hirurteko kopurua edo beste edozein formula izango dira aztergai.

Era berean ondorengoak aztertzea erabakitzen da:

1.– Hezkuntza Administrazioarekin egindako 1994ko maiatzak 4ko itun ekonomikoaren amaieraren ondorioz negoziatu beharreko itun berriak ratio eta ordutegiaren kapituluan ekar lezakeen aldaketak.

2.– Hezkuntza Erreformak ikastoletako zerbitzuetan eragin zitzakeen aldaketek Administrazio eta zerbitzuetako langileengan izan dituzten ondorioak.

3.– 0-3 urteko gelak. Ziklo honetarako finantzazio publikoak dauden neurrian bertan diharduten langileak homologatzeko formulak aurki ahal izateko.

Akordioek Lan Hitzarmenak duen izaera normatibo bera izango dute, aurretik adostutakoari txertatuz edo dagoena ordezkatuz, kasuan kasu.

– Bertaratutako ordezkariek 1997 eta 1998 urteetarako soldaten taulak aurkeztu dituzte aipamen moduan eta orokorrean, hamalau hilekotan erregularizatu ostean.

I. ERANSKINA

GUTXIENEZKO LANSARIEN TAULA. 1997 URTEA. 14 ORDAINKETETAN

I. TALDEA

A) ZUZENEKO IRAKASLEAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 234.644 3.285.016 5.761

Irakasle laguntzailea 187.715

Irakasle espezialista 209.271 2.929.794 5.188

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA LEHEN ZIKLOA DBHko PLUSA

Irakasle titularra 234.644 12.493 3.459.918 5.761

Irakasle laguntzailea 187.715

Irakasle espezialista 209.271 2.929.794 5.188

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA BIGARREN ZIKLOA eta IRAKASKUNTZA ERTAINAK

Irakasle titularra 275.762 3.860.668 6.328

Irakasle laguntzailea 220.610

Irakasle espezialista 209.271 2.929.794 5.188

B) IRAKASLE TEKNIKOAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Psikologoak, pedagogoak 275.762 3.860.668 6.328

C) Irakaskuntzarako LAGUNTZA-ZERBITZUETAKOAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Hezitzailea 162.340 2.272.760 4.607

Heziketa bereziko laguntzailea 149.983 2.099.762 4.607

II. TALDEA

ADMINISTRARIAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Administrari burua edo idazkaria 216.353 3.028.942 5.761

Ofizial administraria 192.039 2.688.546 5.188

Administrari laguntzailea 165.555 2.317.770 4.607

III. TALDEA

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Sukaldari burua 216.353 3.028.942 5.761 Etxezaina 186.025 2.604.350 5.188

Sukaldaria 158.195 2.214.730 5.188

Sukaldari laguntzailea 147.488 2.064.832 4.607

Atezaina 149.344 2.090.816 4.607

Mantenimenduko langilea 149.344 2.090.816 4.607

Jantoki eta garbiketako langilea 147.488 2.064.832 4.607

Zelaria 147.488 2.064.832 4.607

Kualifikaziorik gabeko langileak 147.488 2.064.832 4.607

GUTXIENEZKO LANSARIEN TAULA. 1998 URTEA. 14 ORDAINKETETAN

I. TALDEA

A) ZUZENEKO IRAKASLEAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 243.091 3.403.274 5.761

Irakasle laguntzailea 194.473

Irakasle espezialista 216.805 3.035.270 5.188

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA LEHEN ZIKLOA DBHko PLUSA

Irakasle titularra 243.091 12.943 3.584.476 5.761

Irakasle laguntzailea 194.473

Irakasle espezialista 216.805 3.035.270 5.188

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA BIGARREN ZIKLOA eta IRAKASKUNTZA ERTAINAK

Irakasle titularra 285.689 3.999.646 6.328

Irakasle laguntzailea 228.552

Irakasle espezialista 216.805 3.035.270 5.188

B) IRAKASLE TEKNIKOAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Psikologoak, pedagogoak 285.689 3.999.646 6.328

C) Irakaskuntzarako LAGUNTZA-ZERBITZUETAKOAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Hezitzailea 168.184 2.354.576 4.607

Heziketa bereziko laguntzailea 155.382 2.175.348 4.607

II. TALDEA

ADMINISTRARIAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Administrari burua edo idazkaria 224.142 3.137.988 5.761

Ofizial administraria 198.952 2.785.328 5.188

Administrari laguntzailea 171.515 2.401.210 4.607

III. TALDEA

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK OINARRIZKO URTEKO ANTZINATASUNA

LANSARIA LANSARIA

Sukaldari burua 224.142 3.137.988 5.761 Etxezaina 192.722 2.698.108 5.188

Sukaldaria 163.890 2.294.460 5.188

Sukaldari laguntzailea 152.798 2.139.172 4.607

Atezaina 154.720 2.166.080 4.607

Mantenimenduko langilea 154.720 2.166.080 4.607

Jantoki eta garbiketako langilea 152.798 2.139.172 4.607

Zelaria 152.798 2.139.172 4.607

Kualifikaziorik gabeko langileak 152.798 2.139.172 4.607

II ERANSKINA - PERTSONALAREN

SAILKAPENA

I. TALDEA

A) Zuzendaria: Hezkuntzaren alderdi guztiak eta bere arduran jar daitezkeen bestelakoak zuzendu, bideratu, koordinatu eta gainbegiratu egiten ditu.

B) Mailako arduraduna: dagokion mailako irakasle lanak bideratu, koordinatu eta gainbegiratuko ditu, ikastetxeko zuzendariaren norabide eta aholkuei jarraiki. Arduradun hau ikastetxeko zuzendariaren menpe izango da zuzen-zuzenean.

C) Zikloko koordinatzailea: ziklo bateko edo gehiagoko pedagogia-arduraduna da, maila-arduradunaren, edo halakorik ezean zuzendariaren norabide eta aholkupean.

D) Area-burua: Dagokion arloko pedagogi arduraduna da, ikastetxeko zuzendariaren edo maila-arduradunaren norabide eta aholkupean.

E) Irakasle-titularra: Heziketa lana burutzen du, ikastetxeko Hezkuntza-egitasmoan ezarritako pedagogiaren eta didaktikaren esparruan egitasmoak egoki burutu daitezen; Haur Hezkuntzako diplomatuak ere sartzen dira.

F) Irakasle espezialista: irakasle titularraren lan berdinak egiten ditu, baina beharrezko titulaziorik ez du eta irakasle titularraren bestelako jarduerak egiten ditu.

G) Pertsonal teknikoa: kasuan kasuko titulua edukita, psikologo, pedagogo... lanak betetzen ditu.

H) Hezitzailea: ikastetxearen pedagogia-koadroan jasota ez dauden eginkizunak betetzen ditu edo ikasle talde txiki bati laguntza osagarria ematen dio, horrek itundutako eta itundu gabeko geletan irakasle titularren kopurua murriztea ez dakarrenean behintzat.

I) Irakasle laguntzailea: ordezkotza laburretan irakasle titularra ordezkatzen duena da, eduki funtzional eta osagarrizko jarduera mugatuagoekin.

J) Heziketa Bereziko laguntzailea: Administrazioak eskaturiko gutxieneko titulazioarekin heziketa behar bereziak dituen ikasle bati edo talde bati gela barruan edo kanpoan irakaskuntzarako laguntza zerbitzua eskaintzen dion pertsona da.

II. TALDEA

A) Administrari burua edo idazkaria: ikastolaren administrazioa eta/edo idazkaritza bere kargu ditu, eta horien erantzule izango da titularraren aurrean.

B) Ofiziala: ekimena eta erantzukizuna eskatzen dituzten burokraziako edo kontabilitateko zereginak betetzen ditu.

C) Laguntzailea: bulego edo liburutegiko zeregin administratiboak burutzen dituen langilea da, bere goitik dagoenaren zuzendaritzapean.

III. TALDEA

A) Sukaldari burua: sukaldeko ordenaren eta bertako langileen lanaren arduraduna da.

B) Etxezaina: koalifikazio profesionala eta esperientzia izateagatik eta horretarako bereziki kontratatua izan delako, atezaintzako ohiko lanak egiten ditu eta baita ikastolako mantenimenduko ofizial mailari dagozkionak ere.

C) Sukaldaria: janariak prestatzen ditu eta horien egoera eta itxura onaren erantzulea da, eta baita sukaldearen eta bertako tresneriaren txukuntasunarena ere.

D) Sukaldari-laguntzailea: sukaldariaren agindupean, bere zereginetan laguntzen dio.

E) Atezaina: eginkizun hauek ditu:

– Ardura duen lekuan garbitu, zaindu eta gordetzea.

– Gelak eta sartu eta irteten diren pertsonak begiratzea, ikastetxeko ordena mantentzeko.

– Ikastetxea osatzen duten finka eta eraikinetako sarrerak garaiz ireki eta ixtea.

– Ematen zaizkion gauzen eta abisuen kargua hartzea, horiek jaso behar dituztenei garaiz eramanez.

– Elementu amankomunen argiak piztu eta itzaltzea.

– Kontagailuaren, berogailuen motorren eta bestelako ekipo baliokide eta amankomunen ardura eta funtzionamendu normala zaintzea.

F) Mantenimenduko eta lorategiko langilea: behar adina praktika izanik, lorategiak eta etxeko elementuak zaindu, konpondu eta iraunarazi egiten ditu.

G) Jantoki-zerbitzuko eta garbiketako langilea: bi zeregin horiek edo bietarik bat egiten ditu ikastetxean, bere lanorduen barruan.

H) Zelaria: laguntza zerbitzuak ditu bere kargura, hala nola, garraioak, jagoletza eta antzeko zerbitzuak.

I) Prestakuntza berezirik gabeko langileak: berez ofizio ez diren zereginak burutzen dituzte.

III. ERANSKINA - INTERPRETATZEKO

BATZORDE PAREKIDEA

Hitzarmena izenpetzen den ekintzan bertan, Interpretatzeko Batzorde Parekidea eratzen da osagarri moduan, hitzarmen honetako 1. idazpuruko 3. atalburuan araututakoaren arabera,

Kide hauek izendatzen dira lehendakari eta idazkari:

Lehendakari: Imanol Igeregi jauna; jakinarazpenetarako helbide gisa,

«Karmen kalea 14. 48.340 Zornotza (Bizkaia)»

Idazkari: Arantxa Urbe anderea; jakinarazpenetarako helbide gisa,

«Isabel II, 5 solairuartea G. 20.011 Donostia»

Jakinarazpenak lehendakariari eta idazkariari egitea da egokiena.

Espreski adierazten da, ezen, norberaren izendapena gora-behera, erakunde bakoitzaren ordezkotza hitzarmen honetako 10. 1 atalean jarri eta adierazitako proportzioa gordez egingo dela.


Azterketa dokumentala