Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1872

AGINDUA, 1998ko apirilaren 7koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, iraungitako Interbask, S.A. sozietate publikotik datorren langilegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko hauta-probetarako deia egiten duena. (Hutsen zuzenketa).

Agindu hori 1998ko apirilaren 14an argituratu zen EHAAn, 68 zenbakian, eta bertan akats bat egin zela ikusi denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren.

Argitaratu egiten da oso-osoan 6135. orrialdean sartu barik utzi zen gai zerrenda, hain zuzen ere zuzenbide lizentziatuen kidegoari dagokiona.

A-2. GOI MAILAKO KIDEGO GAITASUNDUNA

ZUZENBIDE LIZENTZIATUEN KIDEGOA: GAI

ZERRENDA

GAI ZERRENDA

ZUZENBIDE KONSTITUZIONALA ETA ESTATUAREN ANTOLAKETA.

1.– Espainiako 1978.eko Konstituzioa: Printzipio Nagusiak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Konstituzioaren balio arauemailea. Konstituzioaren erreforma.

2.– Gorte Nagusiak: egitura, osakera eta eginkizunak. Legegintza prozedura.

3.– Gobernua: osakera eta eginkizunak. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. Administrazio Publikoa: antolaketa eta jarduerarako printzipio konstituzionalak.

4.– Botere Judiziala: antolaketa eta jarduerarako Printzipioak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.

5.– Estatuaren Lurralde Antolaketa: Printzipio nagusiak. Autonomia Elkarteak: Autonomi Elkarteen antolaketa instituzionala. Autonomia Estatutuak: izaera eta edukina.

6.– Estatuaren Lurralde Antolaketa: Estatutuaren eta Autonomia Elkarteen arteko eskuduntzen banaketa. Konstituzioaren 150. atalean ohartemandako legeak. Estatuaren eta autonomia elkarteen ordenamenduen arteko harremanak.

7.– konstituzio Auzitegia: osakera eta eginkizunak. Legeen Konstituzionaltasunaren azterketa. Eskuduntzak izan nahizko gatazkak. Babes errekurtsoa.

8.– Estatuaren Administrazioa: Administrazio Zentrala. Administrazio Periferikoa. Autonomi Elkarteetan Gobernuak dituen Ordezkariei buruzko berarizko aipamena. Administrazio kontsultiboa: Estatu Kontseilua.

9.– Estatuaren Administrazioa: Administrazio lnstituzionala. Erakunde autonomoak, lzaki publikoak eta Elkarte publikoak.

10.– Korporazioen Administrazioa: lanbide Kolejioak, Nekazal Ganbarak, Merkataritza, Industria eta ltsasketa Ganbarak, arrantzaleen Kofradiak.

11.– Toki Administrazioa: Konstituzioaren araberako arauketa. Toki Administrazioko Erakundeak. Toki Errejimenaren Oinarri-arauak arautzen dituen 7/1985 Legearen Artezpide nagusiak.

II.– EUSKAL ZUZENBIDE AUTONOMIKOA.

12.– Euskal Autonomi Elkarteko Estatutua: Historian zehar izandako aurretikoak. Atariko izenpurua. Autonomi Estatuaren 6. atalaren berarizko aipamena. Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzak: esklusiboak, legegintza garapen eta burutzapenezkoak.

13.– Eusko Legebiltzarra: osakera eta eginkizunak. Kamararen Arautegia. Bere izaera eta edukinari buruzko alderdi nagusiak.

14.– Eusko legebiltzarrak ordezkotzan emandako ¡ardute-saiiak: Arartekoa. Herri kontuen Euskal Epaitegia.

15.– Eusko Jaurlaritza: osakera, eskuduntzak eta jarduera. Lehendakaria, bere estatutua eta izendapena, eskuduntzak eta ahalmenak, kargutik baztertzea eta ordezkatzea. Lehendakariordeak, Sailburuordeak eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Goi karguak.

16.– Lurralde Historikoak: Foru Instituzioak: Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak. lnstituzio Orokorren eta Foru lnstituzioen arteko eskuduntza banaketaren alderdi nagusiak.

17.– Autonomi Elkartearen eskuduntza batzuri buruzko gogoeta berezia: irakaskuntza eta hezkuntza, ertzaintza eta gizarte komunikabideak.

18.– Ogasun eta Ondareari buruzko Estatutuaren araugintza: Ekonomia itunea. Kupoa.

19.– Foru Zuzenbide Zibila. Berezitasunak.

III.– ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA.

20.– Administrazioaren Zuzenbidearen iturriak. Legea: kontzeptua eta motak. Lege indarra duten arauematezko xedapenak: Lege Dekretuak eta Legegintza Dekretuak.

21.– Arautegia. Kontzeptua, izaera eta motak. Arautegi ahalmenaren titularitatea eta arautegi ahalmenaren mugapenak. Arautegien baliotasuna eta horiek aurkatzea.

22.– Administrazioaren lekua Zuzenbidearen aurrean: legaltasun printzipioa. Administrazioaren diskrezionalitatea. Administrazioak dituen gehiegizko aginteak. Autobabesa.

23.– Administrazioaren antolaketa: Administrazioaren jardute-saiiak. Gaiak eta motak. Antolaketarako printzipioak: Jerarkia eta eskuduntza. Delegazioa, abokazioa eta ordezkotza. Konzentrazioa eta deskonzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.

24.– Administrazio ekintza: kontzeptu eta motak. Administrazioaren ekintzaren elementuak. Adminsitrazio ekintzak legezkotzat ematea. Adminsitrazio ekintzaren eraginkortasuna. Eskubide osoko deuseztapena, anulabilitatea eta administrazio ekintzen errebokazioa. Ustezko admisnitrazio ekintzak.

25.– Administrazio prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992 Legea. Printzipio nagusiak. Administrazio prozeduraren aldiak. Hasiera, eraketa, instrukzioa eta amaiera. Herritarren eskubideak.

26.– Administrazio prozedura bereziak: Xedapen orokorrak egiteko prozedura. Auzibideko ekintzak burutu aurretiko murtziloak.

27.– Administrazio errekurtsoak: Kontzeptua, motak eta beharkizun berdinak.

28.– Administrazioarekiko liskarrauzi jurisdikzioanala: izaera, hedadura eta mugapenak.

29.– Administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoa: errekurtsoaren xedea. Ohizko prozedura lehenengo edo bakarreko auzialdian: tartejartzea, izapidetza eta amaiera. Oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionalari aipamen laburra. Epailaritza erabakien aurkako errekurtsoak. 30.– Baimenak eta zigorrak: Baimenak emateko teknika. kontzeptua eta motak. Administrazioaren emakida. Zigorrak: zuzenbide zigortzailearen printzipio nagusiak.

31.– Administrazio kontratuak: izaera, ezaugarriak eta motak. Elementuak: sujetua, xedea, zergatia eta forma. Administrazio kontratuen edukina eta ondorioa.

32.– Jabari publikoa. kontzeptu eta izaera. Sailkapenak. Jabari publikoaren elementuak. Errejimen juridikoa. Jabari publikoaren erabilera.

33.– Nahitaezko desjabetzapena: kontzeptua. Oinarria eta konstituzio esparrua. Oraingo arautegia. lzaera juridikoa. Elementuak. Nahitaezko desjabetzapenaren prozedura orokorra. Presatasun prozedura. Prozedura bereziak: aipatu. Berme jurisdikzionalak.

34.– Administrazioaren ondare erantzukizuna.

35.– Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoen kudeaketa erak. Kudeaketa zuzena.

36.– Hirigintza. Lurraren hirigintza errejimena. Antolaketa planak: Motak eta errejimena. Antolaketa planak egitea eta jarduera sistemak. IV.– EUROPAKO ELKARTEEN ZUZENBIDEA.

37.– Europako Elkarteen lnstituzioak: Ministroen Kontseilua. Batzordea. Europako Legebiltzarra. Justizia Auzitegia. Europako Elkarteen beste ¡ardute-sail batzuk.

38.– Sortze tratatuak. Maastricheko Tratatua. Arautegiak. Direktibak.

39.– Sortze tratatuen oinarrizko askatasunak. ldeia orokorrak. Merkatalgaiek, pertsonek, zerbitzuek eta kapitalek eragozpenik gabe zirkulatzea.

V.– LAN ZUZENBIDEA.

40.– Lan Zuzenbidea. Lana kontratuaren xede bezala. Lan Zuzenbidearen iturriak. Legea eta Arautegia. Lanbide ohitura.

41.– Lan kontratua: kontzeptua eta izaera, xedea eta zergatia. Lan kontratuaren sujetuak. Lan kontratuaren sorrera, aldaketa eta ezabapena. Lan kontratuarenmodalitateak: heziketarako lan kontratua, praktiketako Ian kontratua, denbora partzialerako Ian kontratua, iraupen jakin baterako lan kontratua. Enplegua sustatzeko neurriak.

42.– Lan ltune Kolektiboak Espainian. Aurretikoak eta bilakaera. lndarrean dagoen errejimen juridikoa. Legearekin bat etortzea. ltuneen baliotasuna, aplikapena eta interpretazioa. ltune Kolektiboen atxikipena eta hedadura.

VI.– ZUZENBIDE PROZESALA. 43.– Prozesua: Jurisdikzioari eta jurisdikziozko ¡ardute-sailei buruzko ldeia Nagusiak. Prozesuaren zatiak: lejitimazioa. Epaiketetako ordezkaritza eta defentsa.

44.– Prozesua: Ekintza prozesala eta uzia, ideia nagusiak. Prozesu zibilaren garapena: demanda eta erantzuna, froga eta amaiera.

45.– Prozesua: Judizio deklaratzaile arruntei buruzko ideia nagusiak. prozesu penalaren printzipio informatzaileak.

46.– Prozesu laborala: Ezaugarri nagusiak, aldiak, berezitasunak eta errekurtsoak.


Azterketa dokumentala