Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1871

ERABAKIA, 1998ko apirilaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitate-Eskolako Katedradunak izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 1997ko urtarrilaren 22ko (otsailaren 10eko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1997ko urtarrilaren 22ko (otsailaren 10eko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakas-Kidegoetako plaza batzuk betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1997ko azaroaren 12ko (abenduaren 13ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Katedradunak izendatzea erabaki du:

Unibertsitate-Eskolako Katedradunak

NAN-zkia. 00.110.646, jakintza-arloa: «Fisika Aplikatua». Saila Fisika Aplikatua I.

14.511.343, jakintza-arloa: «Soziologia». Saila: Soziologia I.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren Arazo Kontentzioso eta Administratiboetarako Aretoaren aurrean, berau argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan, Unibertsitate honetako Errektore jauna jakinaren gainean jarriz aldez aurretik.

Leioa, 1998ko apirilaren 24a.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala