Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1866

80/1998 DEKRETUA, apirilaren 27koa, Gizarte Segurantzaren egiteko eta zerbitzuen barruan sartzen diren laguntza eta zerbitzu sozialak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz 1998ko martxoaren 11n Eskualdaketen Batzorde Mistoak hartutako Akordioa onartzen duena. Instituto Social de la Marina/Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuaren ardurapekoak dira gaur egun jardun horiek.

Eskualdaketen Batzorde Mistoak hartutako Akordioaren (irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretua) 2. atalean ezarritakoaren arabera, eta akordio horretan eskatzen diren formalizazio izapideak betetzeko, dekretu honen helburua da, alde batetik, akordioa onartzea eta argitaratzea, eta bestetik, eskualdatutako baliabide, materialak eta gizazkoak, atxikitzea. Izan ere, apirilaren 2ko 558/1998. Errege Dekretuak, Batzordeak 1998ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran hartutako akordioa bere hartan jasotzen du. Akordio hori, Gizarte Segurantzaren egiteko eta zerbitzuen barruan sartzen diren laguntza eta zerbitzu sozialak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa da; Instituto Social de la Marina / Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuaren ardurapekoak dira gaur egun jardun horiek. <P ALIGN="JUSTIFY">Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko apirilaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Gizarte Segurantzaren egiteko eta zerbitzuen barruan sartzen diren laguntza eta zerbitzu sozialak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz 1998ko martxoaren 11n Eskualdaketen Batzorde Mistoak hartutako Akordioa onartzea, apirilaren 2ko 558/1998 Errege Dekretuan ezarritako modura. Instituto Social de la Marina / Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuaren ardurapekoak dira gaur egun jardun horiek. Agintzen da, baita ere, Errege Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oso-osorik argitaratzea, dekretu honen eraskin lez. 2. atala.– Eskualdatutako egitekoak, zerbitzuak eta horiei dagozkien baliabideak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikiko zaizkio.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko apirlaren 27an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Errege Dekretu hau aldi berean argitaratu beharko da Estatuaren Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Argitara dadin egunaren biharamunetik hasita hartuko du indarra.

Madrilen, 1998ko apirilaren 2an.

JUAN CARLOS R.

Administrazio Publikoen ministroa,

MARIANO RAJOY BREY.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Estatutuko xedapen iragankorretatik bigarrenean aipatu eta Estatuaren Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean eskualdaketak egiteko Batzorde Mistoko idazkariak diren Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte jaun/andreek honako hauxe

d) Gizarte Segurantzako zentruetan eta zerbitzu sozialetan egon daitezkeen lan mailako gatazkei buruzko informazioa elkarren artean trukatzea.

e) Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioen arteko harremanak eta koordinazioa hobetzeko bide izan daitekeen beste edozein egintza gauzatzea.

E) Aurrekontuen erregimena.

1.– ISM/IGItik eskualdatzen diren zerbitzuen finantzaketa egiteko, maiatzaren 13ko 12/1981 Legean xedatzen denari jarraituz Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari ordaindu beharreko kupoa kalkulatzeko urtero erabili ohi den inputazio-indizearen portzentaiaz baliatu ahal izango da Erkidegoa urtero. Eskualdaketak bere baitan daramatzan zerbitzuen guztirako kostuaren araberakoa izango da portzentaia hori.

Eskualdaketaren gai diren egiteko eta zerbitzuetan Instituto Social de la Marina / Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuak, alegia, entitate kudeatzaileak, dituen gastuen guztirako kreditua joko da guztirako gastutzat. Eta gainera, eskualdaketaren gai diren zerbitzuei dagokienetan Estatuaren Administrazioak eta Gizarte Segurantzak eskaintzen dituzten egiteko eta zerbitzuek sortutako gastuen kredituen zenbatekoa ere gastutzat hartuko da.

2.– Gizarte Segurantzak dituen kuota eta beste dirubide batzuen bidez finantzatuko dira eskualdaketarekin lotura duten zerbitzuen guztirako gastuak.

Eskualdaketarekin lotura duten zerbitzuen guztirako gastuak honako era honetan finantzatuko dira: enpresarioen eta langileen kotizazioen, exentzio-bidezko konpentsazio publikoen, bonifikazio edo hauen ordezkoen, ondareegatiko errenten, interesen, dibidendoen, partizipazio edo edozein eratako produktuen bidez hain zuzen.

3.– ISM/IGItik eskualdatzen diren zerbitzuak direla-eta Erkidegoak eskuratu ditzan diru-zenbatekoak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak hil bakoitzaren lehenengo hamabostaldian egingo dituen transferentzien bidez jarriko dira Erkidegoaren esku.

4.– Eskualdaketaren gai diren eta ISM/IGIaren zentru eta zerbitzuak kudeatzeagatiko diru-sarrerak, zentru eta zerbitzu horien aldeko sarreratzat joko dira.

5.– Ekitaldia likidatu ondoren, egokitu egin beharko dira balibideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde egokitu ere. Honako era honetan egingo da egokiketa hori, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu ez eta ISM/IGIarenak diren gastu sozialen aurrekontuaren exekuzioak, ekitaldi jakin batean, lehenengo aurrekontuarekiko izan duen desbiazioaren portzentaia, hasiera batean izendatutako baliabideei aplikatuz hain zuzen. Desbiazioaren portzentaia finkatu ahal izateko ez dira kontuan hartuko, hirugarrenei egindako eta institutuaren aldeko kredituak ekarri dituzten zerbitzuek sortutako sarrerak. Ekitaldiaren behin-betiko likidazioa ez bada hurrengo ekitaldiko ekainaren 1a baino lehen onartu, aurreko lerroaldean aipatzen diren baliabideak behin-behinekoz egokituko dira. Egun horretan erabilgarri egongo den aurrelikidazioaren datuez baliatuko dira.

Maiatzaren 13ko 12/1981 Legeko 55.2 atalean esaten dena kontuan hartuz, eskualdatutako zerbitzuen erabateko kostua behin-behinekoz kalkulatzeko erabilitako inputazio indizeari dagokionez, behin-betikoz determinatu ondoren, behin-behinekoa behin-betikoaz aldatuz egingo da likidazioa.

6.– Likidazio eragiketen ondorio den erregularizazioa aldi berean gauzatuko da 3. idazatian jasotako modu eta prozedurekin, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egin dezan ordainketaren justu segidako epean.

7.– Euskal Autonomia Erkidegoak, lididazioaren kontura egindako aurrerakinetan, aurtengo ekitaldian ISM/IGIren aurrekontuan onartutako kredituen gehiketetan eta inkorporazioetan parte hartuko du 1. idazatian adierazitako portzentaietan.

Kreditu horiek denak batera jarriko dira horietaz baliatzeko moduan. Eta hori, 3. idazatian adierazitako moduan eta prozedurak erabiliz, eta

justu eskualdaketa ordaindu osteko epeetan.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu autonomiarekin bat eginez, erkidego horri atxiki eta Gizarte Segurantzaren aurrekontuan dena delako zenbatekoan inputatzen zaizkion kredituak, ISM/IGIren aurrekontuko 4. atalburuan kontsignatuko dira, hain zuzen ere autonomia erkidegoen eskualdaketei buruzko atalean.

9.– Obligazioek sor ditzaten karga ekonomiko eta zor guztiak, hau da, eskualda daitezen ISM/IGIko zerbizuei dagokien ekitaldiaren likidazioan sartu gabekoak, Euskal Autonomia Erkidegoak ordainduko ditu eta Gizarte Segurantzak finantzatuko ditu oso-osorik, erregimen orokorrean jasotakoari egokituko zaizkiola. Eta hori, baldin eta obligaziook eskualdaketaren eragin-eguna baino lehenago sortzen badira.

F) Estatuarenak izan eta eskualdatzen diren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.

1.– Eskualdaketaren gai diren egitekoak eraginkorrak izan daitezen, 1 zenbakia duen eta honi erantsitako zerrendako inbentario xehekatuan aipatzen diren ondasun mugiezinak eta eskubideak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari; eta eskualdatu, dena eskualdatuko zaio, ondasunik ez dela salbuetsiko. Ondasun mugiezin horiek berekin daramatzaten ahalmen eta eskubide guztiak bereganatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak; ez ordea horien titularitatea, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren izenean jarraituko baitu.

2.– Eraikuntza berriak eta bai eskualdatutako mugiezinen edo lurren kanpo itxura aldatzea dakarten gehitze-obrak, Euskal Autonomia Erkidegoak egin ditzanak, EAEren ondasunean sartuko dira behin-betirako. Egokitzat jotzen diren neurriak hartuko dira elkarren artean, indarrean dagoen legedi zibilaren eta hipotekarioaren arabera, aurrez aipatutako helburua bete ahal izateko. Horretarako, hitzarmenak egin daitezke bi administrazioen artean. Hitzarmenok, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren titularitatepekoak diren ondasun mugiezinak besterendu eta grabatzeko prozedurak ere har ditzakete, bi administrazioen arteko akordioa behar dutelako; har ditzakete, halaber, eskualdatutako zerbitzuen eta oraingoz eskualdatu ez diren zerbitzuen arteko atxikipen berriak eta trukeak. Oro har, elkarren zudurako interesgarria izan daitekeen edozer sar daiteke hitzarmenaren barruan.

3.– ISM/IGIri atxikirik egon, Gizarte Segurantzarenak izan eta EAEren lurraldean dauden ondasun mugiezinen titularitate osoa eskuratzeko baldintzak sor ez daitezen bitartean, aurreko idazatietan aipatzen den erregimena aldibaterakoa izango da.

4.– Akordio honen E.9 idazatian jasotakoaren arabera berari dagozkion obligazioak bereganatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoak.

G) Eskualdatzen diren zerbitzu eta instituzioei atxikitako langileak eta lanpostu betegabeak.

1.– Eskualdatutako zerbitzu eta instituzioei atxikitako langileak eta lanpostuak, 2 zenbakiko zerrenda atxikian agertzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoaren menpe egongo dira Autonomia Estatutuan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan legez jasotako moduan. Atxikitako zerrendan zehazten den zernolako berberetan egingo da hori.

2.– Instituto Social de la Marina / Itsasoko Gizarte Institutuak edo langileen alorrean eskumena duten gainerako organoek, eskualdaketaren berri emango diete interesatuei. Eskualdatutako langileen espediente guztien kopia ziurtatua eta 1998. urtean zehar sortutako zenbatekoei buruzko hartzekoen ziurtagiriak bidaliko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskumendunei.

H) Eskualdatutako finantza kargen balorazioa.

Estatu mailan 1998ko aurrekontuetan urtean guztira izango duen kostuaren balorazioa, hots, eskualdaketa honen arabera eskuratutako kargei buruzkoa, 3 zenbakiko zerrenda atxikian jasotzen da.

I) Eskualdatzen diren zerbitzuen agiriak eta espedienteak. Altzariak, ekipoa, izakinak, gainerako material inbentariagarria eta eskualdatutako zerbitzuen agiriak eta espedienteak, horiei dagozkien inbentarioekin batera, hiru hilabeteko epean entregatuko dira, akordioa eraginkorra egiten denetik gehiago.

J) Eskualdaketaren eragin-eguna.

Akordio honek hartzen dituen egitekoak eta zerbitzuak eskualdatzeak 1998ko uztailaren 1etik aurrera izango du eragina.

Erasota gera dadin ematen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1998ko martxoaren 11n. Batzorde Mistoko idazkariak. Izenpea: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.

1. ZENBAKIKO ZERRENDA

Martínez, Hosped. finkoa

Luis M.

* Finkatze bideetan.

I. Langile funtzionarioak

Destino zentrua: Itsasoko E., Bermeo (Bizkaia)

Izen-abizenak NAN Lanpost. Kargua Izendapen mota Egoera FP Oinarrizkoak Osagarriak Guztira

Eizaguirre 78.860.327 Kamarera/garb. _ Karrerako funtz. A C 1.126.692 615.948 1.742.640

Ostoloza,

Belén

3. ZENBAKIKO ZERRENDA


Azterketa dokumentala