Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 1998ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1865

79/1998 DEKRETUA, apirilaren 27koa, Estatuko Administrazioaren Aseguru Artekarien alorreko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz 1998ko martxoaren 11n Eskualdaketen Batzorde Mistoak hartutako Akordioa onartzen duena.

Eskualdaketen Batzorde Mistoak hartutako Akordioaren (irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretua) 2. atalean ezarritakoaren arabera, eta akordio horretan eskatzen diren formalizazio izapideak betetzeko, dekretu honen helburua da, alde batetik, akordioa onartzea eta argitaratzea, eta bestetik, eskualdatutako baliabideak, materialak eta gizazkoak, atxikitzea. Izan ere, apirilaren 2ean 559/1998. Batzordeak 1998ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran hartutako akordioa bere hartan jasotzen du Errege Dekretuak. Akordio hori, Estatuko Administrazioaren Aseguru Artekarien alorreko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa da.

Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko apirilaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Estatuko Administrazioaren Aseguru Artekarien alorreko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz 1998ko martxoaren 11n Eskualdaketen Batzorde Mistoak hartutako Akordioa onartzea, apirilaren 2ko 559/1998 Errege Dekretuan ezarritako modura. Agintzen da, baita ere, Errege Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oso-osorik argitaratzea, dekretu honen eranskin lez.

2. atala.– Eskualdatutako egitekoak, zerbitzuak eta horiei dagozkien baliabideak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikiko zaizkio.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko apirilaren 27an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Errege Dekretu hau Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aldi berean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko duela indarra.

Madrilen, 1998ko apirilaren 2an.

JUAN CARLOS R.

Administrazio Publikoen ministroa,

MARIANO RAJOY BREY.

ERANSKINA

Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte jaun–andreek, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean jasotzen den Eskualdaketen Batzorde Mistoko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE

Batzorde Mistoak, 1998ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, Estatuko Administrazioak aseguru artekarien alorrean Euskal Autonomia Erkidegoari egitekoak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzko Akordioa hartu zuen, ondoren adierazten denari jarraiki: A) Eskualdaketaren oinarri diren arau konstituzionalen eta estatutarioen aipamena.

Estatuak, Espainiako Konstituzioaren 149.1.11 atalean ezartzen den moduan, eskumen osoa du gai hauetan: sistema monetarioa, dibisak, trukea eta konbertibilitatea; kreditua eratzeko oinarriak, banka eta aseguruak. Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz onartu zen. Lege horretako 11.2 a) atalean ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da beronen lurraldearen barruan kreditua, banka eta asegurua eratzen duten oinarrien plangintza garatzea eta exekutatzea, oinarriotan adierazten den modura.

Aseguru Pribatuetako Artekaritzari buruzko apirilaren 30eko 9/1992 Legean, hots, Aseguru Pribatuak eratu eta gainbegiratzeari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legez aldatutakoan, aseguru pribatuak eratzeari buruzko oinarriak ezartzen dira.

Prebisio konstituzional, estatutario eta legal hauetako oinarriak aintzat hartuz, akordio honen bidez eskualdatu egiten dira aseguru artekarien alorrean Estatuko Administrazioarenak diren egitekoak eta zerbitzuak.

B) Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatutako egitekoak eta eskualdatzen diren zerbitzuak identifikatzea.

Aseguru Pribatuetako Artekaritzari buruzko apirilaren 30eko 9/1992 Legean, hots, Aseguru Pribatuak eratu eta gainbegiratzeari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legez aldatutakoan, aseguru pribatuak eratzeari buruzko oinarriak ezartzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, bere lurraldearen barruan, oinarriok exekutatzea eta lege-bidez garatzea, hain zuzen ere euren baltzu egoitza eta eragiketa–eremua EAEn dituzten artekariei dagokienez.

Egiteko eta zerbitzuok era zuzenean kudeatzeko eta horiei buruzko argibideak elkarri emateko bide egokiak ezarriko dituzte Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioek.

C) Eskualdaketak daragien aurrekontu kredituak.

Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako egitekoak eta zerbitzuak Estatuarentzat 1998. urtean guztira duten kostua 1 zenbakiko zerrendan dator jasota.

D) Eskualdatzen diren zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak.

Eskualdatutako zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak hilabeteko epearen barruan entregatuko dira, akordio honi onarpena ematen dion Errege Dekretua argitaratzen denetik gehiago. Eskualdaketa eragingarria izango den egunean izapideetan dauden espedienteak ebatzi, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren 4. ataleko prebisioen arabera ebatziko dira.

E) Eskualdaketaren eragin-eguna.

Akordio honek hartzen dituen egitekoak eta zerbitzuak eskualdatzeak 1998ko ekainaren 1etik aurrera izango du eragina.

Erasota gera dadin ematen dugu ziurtagiri hau Madrilen, 1998ko martxoaren 11n. Batzorde Mistoko idazkariak. Izenpea: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.

1 ZENBAKIKO ZERRENDA

Eskualdatutako egitekoek eta zerbitzuek, Estatuarentzat urtean guztira duten kostua

15 Sekzioa.– Ekonomi eta Ogasun Ministerioa:

Kontzeptua, aurrekontuetan Pezetak

milakoetan

Zuzeneko kostuak

17 Zerbitzua. 631A Programa

I atalburua 15.480

II atalburua 5.580

VI atalburua 310

Zeharkako kostuak

01,02 Zerbitzuak. 611A Programa

I atalburua 19.914

II atalburua 7.181

VI atalburua 418

Guztira 48.883


Azterketa dokumentala