Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 1998ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
1427

326/1998 ERABAKIA, martxoaren 5ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 9an emandako 176/1998 Erabakiaren errebokazioa, zati batean, bideratzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3213/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen lehen mailako atentzioko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta zehaztutako zentroetan, estatutupeko langile gisa, fakultatibo medikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian hautaprobak egiteko.

Aipatutako deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, Osakidetzako zuzendariaren otsailaren 9ko 176/1998 Erabakiaren bidez, prozesu horretako epaihamai kalifikatzailea izendatu zen.

Baina epaimahaiko lehen bokal ordezkoak, Teresa Artundo Ramos andreak, bere baitan abstenitzekoa arrazoiak daudela aditzera eman du, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari eutsiz.

Hori guztia dela eta, indarrean dauden legeek paertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Onestea epaimahaiko lehen bokal ordezkoa den Teresa Artundo Ramos andreak abstenitzeko egindako eskabidea, Osakidetzako lehen mailako atentzioko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta zehaztutako zentroetan, estatutupeko langile gisa, fakultatibo medikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian sartzeko hautaprobetan. Onespena aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan ezarritakoari atxikiz egiten da.

Bigarrena.– Iñaki Berraondo Zabalegui jauna izendatzea lehen bokal ordezko gisa, abstenitzen den pertsonaren ordez. Hirugarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 5a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala