Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 1998ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1423

AGINDUA, 1998ko martxoaren 3koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategientzako laguntzei buruzko uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuan jasotako zenbatekoei ecu edo Europako kontu-unitatearen zein bihurketa-tasa agromonetario aplikatu behar zaien 1998. urtean jakinarazteko dena.

Kontseiluaren abenduaren 28ko 3813/1992 (EEE) Arautegiaren 6.3. atalean ezartzen denez (arautegi hori kontu-unitateari eta nekazaritzako politika komunaren markoan aplikatu behar diren bihurketa-tasei buruzkoa baita), laguntza emateko erabakia hartzen den urteko urtarrilaren 1ekoa da Europako Batasunak Nekazaritzaren Orientazio eta Bermerako Europar Fondoaren Orientazio Atalaren bitartez finantzatzen dituen neurriei aplikatu behar zaien bihurketa-tasa. Arautegi hori, gerora, Kontseiluaren urtarrilaren 23ko 150/1995 (EB) Arautegiaren bidez aldatu zen. Eta lehen aipatutako data horri dagokion bihurketa–tasa, 1998. urterako, Batzordearen 1997ko abenduaren 30eko 2652/1997 (EB) Arautegiaren bidez finkatutakoa da.

Urtarrilaren 23ko 22/1996 Dekretuak laugarren aldiz aldatu zuen uztailaren 30eko 210/1990 Dekretua, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategientzako laguntzei buruzko dekretua. Eta hala, bada, urtarrilaren 23ko 22/1996 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetariko lehenengoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Europako Batasuneko arautegiak zuzenean aplikatzeko aukera baztertu gabe, hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Ecu edo Europako kontu-unitatearen bihurketa-tasa agromonetarioa, hots, uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuan jasotako zenbatekoei 1998. urtean aplikatu behar zaien bihurketa–tasa argitaratzea: 167,153 PTA.

2. atala.– Aurreko atalean adierazitako bihurketa-tasaren arabera, 1998. urtean zehar aplikatu behar den baliokidetasun–taula argitaratzea. Izan ere, uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuan ecutan finkatutako zenbatekoak pezetatan adierazten dira taula horretan. Hona hemen aipaturiko taula:

210/1990 Dekretuko atalak 210/1990 Dekretuko zenbatekoak Bihurtutako zenbatekoak

3.B), 6. marratxoa 90.000 ecu 15.043.770 PTA

180.000 ecu 30.087.540 PTA

720.000 ecu 120.350.160 PTA

4.B), 1. marratxoa 3.225 ecu 539.068 PTA

4.C) 22.500 ecu 3.760.942 PTA

7.2.a) 15.000 ecu 2.507.295 PTA

9.2 1.500 ecu 250.729 PTA

10.3 22.500 ecu 3.760.942 PTA

11.4 18.000 ecu 3.008.754 PTA

12.5 54.000 ecu 9.026.262 PTA

22.3 150.000 ecu 25.072.950 PTA

750 ecu 125.365 PTA

7.300 ecu 1.220.217 PTA

31.2 45.000 ecu 7.521.885 PTA

32.3 4.000 ecu 668.612 PTA

90.000 ecu 15.043.770 PTA

34.3, 1. a) azpiler 10 ecu 1.671 PTA

146 ecu 24.404 PTA

34.3, 1. b) azpiler 49 ecu 8.190 PTA

25 ecu 4.179 PTA

34.3, 2. azpiler 45.000 ecu 7.521.885 PTA

34.3, 2. a) azpiler 13 ecu 2.173 PTA

195 ecu 32.595 PTA

34.3, 2. b) azpiler 65 ecu 10.865 PTA

33 ecu 5.516 PTA

37, 2. marratxoa 22.500 ecu 3.760.942 PTA


Azterketa dokumentala