
60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
1398
IRAGARPENA, 1998ko otsailaren 13ko 93 Foru Aginduarena. Agindu hori, Aguraingo Planeamenduko Arau Subsidiarioak aldatzeari buruzko espedientearen gainekoa da, eta, zehazki, Aguraingo industrialdea birsailkatzeari eta zabaltzeari buruzkoa.
Foru agindu hau Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatuak emana da, eta berorren xedatze-zatia honako hau da:
«Lehenengoa.– Aguraingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldakuntza onartzea behin betikotz, 2 eta 3 Jarduketa-Unitateak lurzoru urbanizagarritzat sailkatzea den aldakuntzarekin onartu ere. Arau subsidiarioak Aguraingo Udalak sustatu eta izapidaturikoak dira.
Bigarrena.– Goian zehazturiko aldakuntza ez da funtsezkoa, hortaz, berori gauzatutakoan espedientea Foru Aldundira bidali beharko da, bertan dilijentziak egin daitezen, egikaritzekotzat deklaratu eta argitaratu dadin. Baina, jendaurrean berriro jartzea den izapideketa egitea ez da beharrezko izango.
Hirugarrena.– Erabaki hau Araba Lurralde Historikoaren Aldizkarian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»
Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, hain zuen ere, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salan eta argitara dadin egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan. Guzti hau, beti ere, Herri Administrazioen Jege-Jaurbideri eta Guztientzako Administrazio -Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109.c atalean eta Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioa arautzen duen Legeren 37. eta 58. ataletan xedaturikoa konplitzearren. Aipaturiko epea, Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusitakoaren arabera kontatuko da. Hala ere, bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu daiteke.
Orobat, aipatu 30/1992 Legearen 110.3 atalean agindutakoa kontutan izanik, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, aldez aurretik agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio errekurtsoa aurkeztuko delakoa.
Hirigintza, Arkitektura
eta Ingurugiro diputatua,
AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.
RSS