Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1064

IRAGARPENA, komunikazioari buruzko ikastaroak ematea, idazketa tailerra diseinatzea eta zuzentzea eta udal espedienteak euskaraz lantzea helburu duen aholkularitza eta laguntza kontratuaren esleipenaren berri emateko dena. (K.B.N. C02/51/1997 zk. Esped.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C02/51/1997.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: komunikazioari buruzko ikastaroak ematea, idazketa tailerra diseinatzea eta zuzentzea eta udal espedienteak euskaraz lantzea.

c) Loteak: ez daude.

d) Lizitaziorako iragarpena argitaratu zen aldizkaria eta eguna: EHAA, 16 zk., 1998ko urtarrilaren 26koa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presazkoak, HAEEren zuzendariaren 1997ko abenduaren 18ko erabakiz.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: bost milioi hirurehun eta berrogeita hamar mila (5.350.000) pezeta.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko otsailaren 16a.

b) Kontratista: Jexux Eizaguirre Portillo.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bost milioi hirurehun eta berrogeita hamar mila (5.350.000) pezeta.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala