Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
1062

ERABAKIA, 1998ko martxoaren 3koa, Ingurugiro sailburuordearena, CESPA GR.k Amurrioko udalerrian eraiki nahi duen "Hondakin bereziak tinkotu eta sendotzeko tratamendu tegia eta tokialdaketarako zentrua" izeneko proiektua eta proiektuak berak ingurugiroan duen eragina neurtzeko azterlana jendaurrean egoteko aldia luzatzen duena.

Ingurugiro sailburuak, 1998ko urtarrilaren 13ko Erabakiaren bidez (1998ko urtarrilaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), jendaurrean jarri zituen 30 egun balioduneko epean zehar CESPA GR.k Amurrioko udalerrian eraiki nahi duen «Hondakin Bereziak Tinkotu eta Sendotzeko Tratamendu Tegia eta Tokialdaketarako Zentrua» izeneko proiektua eta proiektuak berak ingurugiroan duen eragina neurtzeko azterlana. <P ALIGN="JUSTIFY">

Interesatuek espediente horretan eskuhartzeko bidea erraztu behar dela kontutan hartuta eta bidezko iritzitako alegazioak aurkezteko eskubidea bermatzeko xedez, egokia dirudi 1998ko urtarrilaren 13ko Erabakian proiektua eta azterlana jendeaurrean egoteko finkatutako epea luzatzea.

Ingurugiroarekiko eragina neurtzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzazko Errege Dekretuan xedatutakoa kontutan hartuta bai eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuan eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa ere, honako hau

ERABAKI DUT:

CESPA GR.k Amurrioko udalerrian eraiki nahi duen «Hondakin Bereziak Tinkotu eta Sendotzeko Tratamendu Tegia eta Tokialdaketarako Zentrua» izeneko proiektua bai eta proiektuak berak ingurugiroan duen eragina neurtzeko azterlana ere jendaurrean egoteko epea luzatzea, 1988ko martxoaren 16a bitartean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 3a.

Ingurugiro sailburuordea,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala