Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1059

AGINDUA, 1998ko otsailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) "San Juan Bautista" ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena eskatuz Muskizko (Bizkaia) «San Juan Bautista» ikastetxe pribatuaren entitate titularren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta gai horietan eskuduntza duten erakundeek eman dizkiote informeak. Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– 1997/98 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena eta Lehen Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena ematen zaizkio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Muskiz

Herria: Muskiz

Berariazko izena: «San Juan Bautista»

Helbidea: San Juan kalea, 42

Titularra: Bilbaoko Elizbarrutia

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 2. Zikloko 3 unitate gehitzea, 57 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzea.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako Lehenengo Zikloa: 3 unitate; 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 6 unitate, 132 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

2. atala.– Ikastetxe horiek, ikaspostuen kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) eta Euskal Autonomi Elkartean Haur–Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ezarri zituen 1992ko abuztuaren 13ko Aginduan (28ko EHAA) xedatutakoari egokitu egin beharko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi–errekurtsoa jarri ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala