Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1058

AGINDUA, 1998ko otsailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) "Larramendi Ikastola" ikastetxe pribatuari Bigarren Hezkuntza irakasteko baimena ematen diona.

Mungiako (Bizkaia) «Larramendi Ikastola» ikastetxe pribatuan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa irakatsi ahal izateko baimena eskatuz, horren entitate titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Hezkuntza–Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak jartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabili beharrekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– 1997/98 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa erakusteko baimena ematen zaio honen jarraian azaltzen den ikastetxeari eta baimendurik dituen irakaskuntzekin izango duen osaera ezartzen da:

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Mungia

Herria: Mungia

Berariazko izena: «Larramendi Ikastola»

Titularra: Larramendi Ikastola Sdad. Coop.

Helbidea: Madalen bidea, 20

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 8 unitate 240 ikasposturako edukieraz.

Batxilergoa, «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» eta «Naturaren eta Osasunaren Zientziak» modalitateekin, 4 unitate eta 140 ikasposturako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 7 unitate, 175 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikasposturako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikasposturako edukieraz.

– Batxilergoa: «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» eta «Naturaren eta Osasunaren Zientziak» modalitateekin, 4 unitate eta 140 ikasposturako edukieraz.

Behin behingoz, ikastetxeak BBB eta UBI irakatsi ahal izango ditu irakaskuntza horiek ahitzen diren arte.

2. atala.– Agindu honen bidez baimentzen diren irakaskuntzak jartzen joango diren heinean emango ditu ondorioak baimen–emate honek, Hezkuntza–Sistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoa aplikatzeko egutegiaren arabera.

3. atala.– Ikastetxe hori, ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) xedatutakoari egokitu beharko zaio eta 1/1990 Lege Organikoa aplikatzeko egutegian xedatutakoari.

4. atala.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea eta, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikuskaketa eskatzera.

<FONT FACE="Helvetica"> AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala