Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
1053

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 18koa, Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendariarena, 1998ko urtean zehar trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidogoko jaiegunak, oporraldiak zein bestelako gertakizunak direla medio, gure errepideetan ibilgailuen joan-etorri handiak izaten dira. Egun horietan, bide-segurtasuna areagotzeko eta zirkulazioa arintzeko, trafikoa arautuko duten hainbat neurri hartzea erabaki da. Ondoko arauak dira hori egiteko baimena ematen digutenak: 1990eko martxoaren 2ko Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen 5. atalaren, m) eta n) idazatiak eta 16. atala, bat etorrita trafiko eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko estatuko legeria egikaritzeko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari emateko urriaren 15eko 3256/1982ko Errege Dekretuaren Eranskinaren B.1.g) idazatiarekin eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen maiatzaren 14ko 108/1996ko Dekretuak xedatzen duenarekin. Halaber, aplikagarri dira urtarrilaren 17ko 13/1992ko Dekretu bidez onartu zen Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. atalak. (urtarrilaren 31ko EBO).

Hori dela bide, Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailetan arlo horretan eskumena duten erakundeekin adostaturik, zera

XEDATU DUT:

1. atala.– Murrizketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan ondoren zehazten diren zirkulazio-murrizketak izango dira 1998ko urtean:

Lehena.– Kirol-demak edo -probak.

Zirkulazio Kodearen II. eranskinaren 5. idazatiak xedatzen duenaren arabera, Bidezaingoko lurralde-zerbitzuetako arduradunek ez dute inolako kirol-demarik baimenduko (lehiaketarako direnak zein ez direnak) ezta horien aldeko iritzirik emango ere, baldin eta kirol-proba horiek erabaki honen I. eranskinean zehaztutako egunetan eta orduetan egitekoak badira, eta horiek egiteko herri barruko galtzadak eta bazterbideak bete behar badituzte, beren ezaugarriak direla-eta, salbuespen gisa onar daitezkeenak izan ezik.

dituzten ibilgailuak.

Debekatuta dago ondoko egunetan, herri-bideetan salgai arriskutsuak garraitzen dituzten 3.500 kg. baino gehiagoko kamioak ibiltzea. Igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidego osoan jaiegun denean, goizeko 8:00etatik gaueko 24:00ak arte. Larunbata ez diren aipatutako jaiegun horien bezperan, eguerdiko 13:00etatik gaueko 24:00ak arte. Uztailaren 31 eta abuztuaren 1 eta 31an 00:00tik gaueko 24:00ak arte.

Erabaki honen II. eranskinean jasotzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak, bertan xedatzen diren baldintzak betetzen badituzte, aipatutako debekutik at geratzen dira, salbuetsita daude, alegia.

BGP-koak diren eta salgai arruntak garraiatzen dituzten kamioak.

Debekatuta dago igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidego osoan jaiegun denean herri-bideetan 7.500 kg. baino gehiagoko BGK-ko kamioiak ibiltzea, 00:00tik, gaueko 22:00ak arte.

Aurreko idazatian esandakoaren salbuespenak honako hauek dira:

1.– Lehenengo idazatian aipatutako kamioak errepideetan ibili ahalko dira 00:00tik 8:00etararte hurrengo egunetan: martxoaren 19an, apirilaren 9 eta 13an, uztailaren 25ean eta urriaren 12an.

2.– Lehenengo idazatian aipatutako kamioiak ibili ahalko dira:

– A-68 autopistan, 69,000. kilometro eta 77,700. kilometro bitarteko errepide-zatian.

– A-1 autopistan, 77,200. kilometro eta 79,200. kilometro bitarteko errepide-zatian.

3.– Erabaki honen III. eranskinean jasotzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak, errepideetan ibili ahalko dira, bertan xedatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Laugarrena.– Murrizketa osagarriak.

Aipatutako murrizketak dituzten ibilgailuak ibil daitezkeen orduetan, trafikoaren egoerak hala eskatzen badu, trafikoa zaintzen duten agenteek zirkulazioa antola dezakete, eta, beharrezkoa bada, baita ibilgailu horiek denbora batez geldiarazi ere, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 39. atalak xedatzen duenaren arabera.

2. atala.– Salbuespenak.

Erabaki honetan jasotako murrizketak ezartzeko orduan, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 39.5. atalak xedatutakoa hartu behar da beti aintzakotzat.

Nahitaezko zerbitzu bat egin beharra dagoela modu egokian justifikatuta dagoenean, aldi baterako baimenak edo bidaia bakarra egiteko baimenak eman ahalko dira. Baimen horietan zehaztuko da ibilgailu jakin batek garraioa nola egingo duen, zein baldintzetan, alegia.

3. atala.– Eskumena delegatu.

Trafikoko Lurralde Zerbitzuetako arduradunek dute salbuespen modura baimen bereziak emateko eskumena, 1. atalaren 1. murrizketari eta 2. atalari dagokienez.

4. atala.– Zigorrak.

Erabaki honetan jasotakoaren aurka jokatuz gero, zigorrak ezarriko dira, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 39. atalean eta Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioa eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen 67. atalean xedatutakoaren arabera. Gai arriskutsuen garraioari dagozkion zirkulazio-murrizketak errespetatu ezean, urtarrilaren 31ko 74/1992 Errege Dekretuaren 36.6. atalean eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. atalean xedatutakoaren arabera zigortuko da. Horrez gainera, zirkulaziorako arau-haustea arriskutsua balitz edo eragozpen larriak sortaraziko balitu, trafikoa zaintzen duten agenteek, unean bertan, ibilgailua errepidetik kanpo gerarazteko neurri osagarria har dezakete, debekua bukatu arte edo berriz abiatzeko baimena eman arte.

5. atala.– Indarraldia.

Erabaki hau indarrean egongo da 1999. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak hartzeko erabakia argitaratu arte, data zehatzei dagozkien murrizketak izan ezik.

6. atala.– Indarra hartzea.

Erabaki honek indarra hartuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta handik 8 egunera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 18a.

Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendaria, JUAN M.ª LERSUNDI GACETABEITIA.

I. ERANSKINA

Apirilaren 8ko 15:00etatik apirilaren 9ko 24:00ak arte.

Apirilaren 13ko 00:00tik 24:00ak arte.

Apirilaren 30eko 15:00etatik, maiatzaren 1eko 24:00ak arte. Ekainaren 30eko 15:00etatik, uztailaren 1eko 24:00ak arte. Uztailaren 30eko 15:00etatik, abuztuaren 1eko 24:00ak arte. Abuztuaren 28ko 15:00etatik abuztuaren 30eko 24:00ak arte.

II. ERANSKINA

SALGAI ARRISKUTSUAK

1.– Beti eta salbuespenik eskatu beharrik gabe:

– Etxeko gas urtuak, bai banaketa-guneetara eramateko, baita kontsumitzaileen artean banatzeko ere.

– Hornitegiak zuzkitzeko salgaiak eta etxeko berogailuetarako gasoleoak.

– Osasun Zentruen funtzionamendurako beharrezkoak diren gasak, beti ere, garraioa zentro horietarako dela frogatzen bada.

2.– Salbuespena eskatu eta justifikatzen bada:

– Industria-guneen funtzionamendurako behar-beharrezkoak diren salgaiak.

– Osasun Zentruek funtzionatzeko beharrazkoak ez diren bizigabeko produktuak.

– Itsas-portuetara zein itsas-portuetatik garraiatzen diren salgai arriskutsuak, nahitaez debekatutako egunetan zirkulatu behar dutenean. – Piroteknia-gaiak.

– Beste edozein gai, larrialdiren bat dela-eta, hori garraiatzea nahitaezkoa bada.

III. ERANSKINA

SALGAIAK ORO HAR

1.– Beti eta salbuespenik eskatu beharrik gabe:

– Bizirik dauden animalien garraioa.

– Salgai galkorren garraioa.

– Azokak, erakusketak, ikuskizunak eta bestelako ekitaldiak (kirol-, kultura-, hezkuntza- edo politika-arlokoak, alegia) antolatzeko garraioan diharduten ibilgailuak, zamaturik badaude.

– Soil-soilik prentsa garraiatzen dutenak.

– Posta eta telegrafoak garraiatzen dituztenak.

– Garraioan daramatzaten gaien salmenta-ibiltaria egiteko bereziki prestatutako ibilgailuak.

– Larrialdietarako ibilgailuak.

– Aurreko kasuetako garraioa egin eta gero, hutsik datorren ibilgailua.


Azterketa dokumentala