Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
1049

1/1998 ERABAKIA, otsailaren 26koa, Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, estatutupeko langile gisa, diplomatu sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen zerrenda onartzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3136/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako erakunde sanitarioetan, estatutupeko langile gisa, diplomatu sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriako destinoak betetzeko hautaprobak egiteko. Erabakia 1998ko urtarrilaren 2ko 1 zenbakian argitaratu zen.

Erabaki horren 5.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari dagokio oposaketa-aldiko probak egiteko onartutakoen eta kanpoan utzitakoen zerrenda onartzea.

Ondorioz, indarrean dauden legeek ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Osakidetzako erakunde sanitarioetan, estatutupeko langile gisa, diplomatu sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen zerrenda; eta inor kanpoan utziz gero, horren arrazoiak azaltzea. Zerrenda erabaki honen eranskinean agertzen da.

Deialdiaren 5.1 oinarrian xedatutakoaren arabera, erabaki honen eranskinean onartzen diren hautagaiak joan ahalko dira azterketara, eta baita kanporatuta egon arren deitutako egintzan erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri dutela egiaztatzen dutenak ere. Azken horiek, nolanahi ere, kontra egitearen ondorioz hartzen den erabaki irmoaren menpe geldituko dira.

Bigarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, erabakia EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 26a.

Osakidetzako Giza Baliabideak Antolatzeko

zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da

aipaturiko Eranskina


Azterketa dokumentala