Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 1998ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
1046

ERABAKIA, Segurtasun sailburuordearena, karrerako zenbait funtzionario "Ertzaintzako Egiterapen Eskalako" egiteko dena.

Ertzaintzako Egiterapen Eskalako 50 komisariorde plaza betetzeko barne-sustapeneko hautaketa-prozeduraren, hau da, Euskal Herriko Polizi Ikastegiaren zuzendariaren 1995eko azaroaren 21eko Erabakiz (1995-12-22ko EHAAren 243 zk.) deitu zenaren, emaitzak aztertu direlarik; Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 56.3 eta 105. ataletan xedatutakoarekin bat etorriaz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa onartzen duen maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuaren 13. atalak Segurtasun sailburuordeari damaizkion eskumenez baliatuz, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Erabaki honen eranskinean agertzen diren 32 karrerako funtzionarioak «Ertzaintzako Egiterapen Eskalako komisariorde» izendatzea. Eranskin horretan funtzionariok hautaketa-prozeduran duten eskariaren zenbakiarekin identifikaturik eta lortutako kalifikazioaren, handienetik txikienerakoaren, arabera sailkaturik agertzen dira

Bigarrena.– «Praktikak in job» sistema erabili izan denez, izendatuak 1997ko abenduaren 17tik aurrera —beharrezko ondorioekin— komisariorde plazen jabe dira.

Hirugarrena.– Izendapena eta plazaz jabetzea dela-eta, komisariorde kategoriagoko egin diren aipatu funtzionarioak gaur egun zerbitzuan daudeneko unitateei atxikita geratuko dira, behin-behinean; harik eta, ezarritako legezko sistemaz, euren kategoriko lanpostu huts bati atxiki arte.

Laugarrena.– Erabaki honek ez duen amaitzen bide administratiboa, eta bere aurka interesatuek errekurtso arrunta aurkeztu diezaiokete Herrizaingo sailburuari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik harako hilabeteko epearen barruan, halaxe xedatzen baita Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Iahrdunbideari buruzko 30/1992 Legearen 114. eta 107. ataletan. Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 11.

Segurtasun sailburuordea,

JOSÉ MANUEL MARTIARENA LIZARAZU. ERTZAINTZAKO EGITERAPEN ESKALAKO KOMISARIORDEAK IZENDATZEKO DEN 1998KO OTSAILAREN 11KO ERABAKIAREN ERANSKINA

ANEXO A LA RESOLUCIÓN DE 11 DE FEBRERO DE 1.998 POR LA QUE SE PROCEDE AL NOMBRAMIENTO DE SUBCOMISARIOS DE LA ESCALA EJECUTIVA DE LA ERTZAINTZA.

hurrenkera eskari. zk. hurrenkera eskari. zk. hurrenkera eskari. zk. hurrenkera eskari. zk.

n.º orden n.º solic. n.º orden n.º solic. n.º orden n.º solic. n.º orden n.º solic.

1 3384 9 1156 17 2405 25 3724

2 3383 10 3234 18 1635 26 1021

3 3378 11 1626 19 1482 27 1242

4 3414 12 1673 20 3718 28 1430

5 1026 13 1388 21 3723 29 1301

6 1655 14 1204 22 1350 30 1345

7 1022 15 3297 23 1518 31 1118

8 1329 16 3358 24 1356 32 1199


Azterketa dokumentala