Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1998ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
984

ERABAKIA, Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluarena, ente publiko horren kudeaketa korporatiboaren eta administrazioaren antolamendu zentraleko dibisio-zuzendarien eta zuzendari orokorraren ordezkapen-errejimena finkatzeko dena.

Plaza hutsik dagoelako, edo ausentziagatik edo gaixotasunagatik titularrak jardun ezin duen kasuetarako, eta Ente Publikoak eraginkortasunez funtzionatzea bermatu ahal izateko, beharrezkoa da: Ente Publikoan eskumenak dituzten organoen ordezkapen-errejimena finkatzea.

Osakidetza Ente Publikoaren kudeaketa korporatiboaren eta administrazioaren antolamendu zentraleko dibisio-zuzendariei eta zuzendari orokorrari dagokienez, aipagai dugun errejimena finkatzea Administrazio Kontseilu honi dagokiola kontutan hartuta.

Eta Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 31ko 30/1992 Legearen 17 atalean xedatutakoa kontutan izanik.

Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8,5,d) atalean xedatutakoaren ondorioz.

Zuzendari orokorrak proposaturik, hauxe da Administrazio Kontseiluak hartu duen

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari orokorraren plaza hutsik dagoenean edo zuzendari horren ausentziarik edo gaixoaldirik den kasuetan, honi esleitutako funtzioak Dibisio Zuzendaritzen titularrek burutuko dituzte, hain zuzen ere eurok sortzeko erabili zen hurrenkeran. Sortu Administrazio Kontseilu honen 1997ko azaroaren 25eko Erabakiaz sortu ziren.

Bigarrena.– Osasun Laguntzarako zuzendariari dagozkion ordezkapenak Osasun Laguntzarako zuzendariordeak eta Komunitate eta Oinarrizko Laguntzarako zuzendariordeak egingo dituzte.

Hirugarrena.– Ekonomia eta Finantzen Dibisioko zuzendariari dagozkion ordezkapenak dibisio horren menpeko diren zuzendariordetzen titularrek egingo dituzte, egin ere ondorengo hurrenkera errespetatuaz: Aurrekontuen Kudeaketa, Ekonomi Araubidea eta Kontratazioa; Arkitektura eta Injinerutza; Informatika eta Informazio Sistemak.

Laugarrena.– Giza Baliabideen zuzendariordeak egingo ditu Giza Baliabideen Dibisio zuzendariaren ordezkoak.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erabaki hau.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 13a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria, IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala