Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1998ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
979

AGINDUA, 1998ko otsailaren 20koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, luzaroan langabezian daudenentzat herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautzen duen martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan (otsailaren 3ko 13/1998 Dekretuaz aldatu zen dekretu hori) ezarritako laguntzak eskatzeko aurtengo epea luzatzen duena.

Luzaroan langabezian daudenentzat herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautzen duen martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan ezarritako laguntzen zenbatekoak eguneratu dira, eta, orobat, laguntza horiek eskatzeko aurtengo epea ezarri da, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 1998ko otsailaren 4an emandako aginduaz, zeina 1998ko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 27. alean argitaratu baitzen (Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak enpleguaren eta prestakuntzaren arloan eman beharreko dirulaguntzak arautzen dituzten dekretu batzuk aldatzen dituen otsailaren 3ko 13/1998 Dekretuaz aldatu zen, hain zuzen, 50/1996 Dekretua). Bada, agindu horren 3. atalean ezarrita dagoenez, laguntzak eskatzeko aurtengo epea hilabetekoa izango da, agindu hori indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

Luzaroan langabeturik daudenentzat herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautzen duen martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuko (otsailaren 3ko 13/1998 Dekretuaz aldatu zen dekretu hori), 2.2.a) atalean ezarrita dago ezen, enpleguari buruzko informazioa, orientazioa eta motibazioa emateko, enplegua bilatzeko teknikak irakasteko eta laneratzen laguntzeko, egiteko horietarako homologatuta dagoen entitate aholku-emaileren baten aholkularitza teknikoa jaso behar dutela erakunde onuradunek.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 1996ko martxoaren 13an emandako aginduaz arautu ziren homologatzeko betebeharrak, baldintzak eta prozedura; eta 5.2 atalean ezarrita dagoenez, entitate aholku-emaileen homologazio-eskabideak aurkezteko epea jakinarazi behar da urtero.

Martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan ezarritako laguntzak eskatzeko aurtengo epea irekita dago, baina entitate aholku-emaileak homologatzeko prozesua ez da oraindik burutu; hortaz, bidezko da eskabideak aurkezteko epea luzatzea, onuradunek martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuko 2.2a) atalean ezarritako betebeharra zenbateraino betetzen duten egiaztatzeko. Horiek horrela izanik, honako hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1998ko otsailaren 4ko Aginduko 3. atalean laguntzak eskatzeko ezarritako epea luzatu egin da (agindu horren bitartez, luzaroan langabeturik daudenentzat herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautzen duen martxoaren 12ko 50/1996 Dekretuan -otsailaren 3ko 13/1998 Dekretuaz aldatutakoan- ezarritako laguntzen zenbatekoak eguneratu dira, eta laguntzak horiek eskatzeko aurtengo epea ezarri da). Horrenbestez, laguntzak eskatzeko aurtengo epea 1998ko apirilaren 20an amaituko da, egun hori ere kontatuta.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 20a.

Justizi, Ekonomi, Lan Gizarte

egurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala