Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1998ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
978

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 23koa, Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariarena, Enkarterriko Udal Mankomunitatea estatu mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzako lanpostu bat gordetzeko betebeharretik salbuesten zuen 1996ko irailaren 2ko Erabakia indargabetzeko dena.

1996ko irailaren 2ko Erabakiaren bitartez, Enkarterriko Udal Mankomunitatea estatu mailako gaikuntza duten funtzionarioentzako lanpostu bat gordetzeko betebeharretik salbuestea erabaki zen. Lanpostu hori 1995eko otsailaren 16ko Erabakia zela medio sortu eta sailkatu egin zen.

Gauzak horrela, Idazkaritza-kontuhartzailetza lanpostua sortzeko eta sailkatzeko Enkarterriko Mankomunitateak egindako eskaera eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro eta Lurralde Ekintzapide Sailak luzatutako txostena ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1.– Enkarterriko Udal Mankomunitatea estatu mailako gaikuntza duten funtzionarioentzako lanpostu bat gordetzeko betebeharretik salbuesten zuen 1996ko irailaren 2ko Erabakia indargabetzea eta 1995eko otsailaren 16ko Erabaki bidez sortu zen «Idazkaritza» lanpostua hirugarren mailakoa sailkatzea.

2.– Erabaki honen berri Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– Herri Administrazioen Lege-jaurbideari eta Guztiontzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen duen eran, hilabeteko epean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko da Ogasun eta Finantza Sailburuordearen aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 23a.

Erakunde Harremanetako eta Toki

Administrazioko zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala