Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 1998ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
976

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko katedradunak eta unibertsitate-eskolako katedraduna izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 1997ko urtarrilaren 22ko (otsailaren 10eko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1997ko urtarrilaren 22ko (otsailaren 10eko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakas-Kidegoetako plaza batzuk betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1997ko azaroaren 12ko (abenduaren 13ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitateko katedradun eta unibertsitate-eskolako katedradun izendatzea erabaki du:

Unibertsitateko katedradunak

José Alejandro Saiz Arnaiz jauna, NAN-zkia. 14.245.174, Jakintza-arloa: «Konstituzio-Zuzenbidea». Saila: Konstituzio eta Administrazio-Zuzenbidea.

Fernando Cruz Plazaola Muguruza jauna, NAN-zkia. 72.430.200, Jakintza-arloa: «Fisika Aplikatua». Saila: Elektrizitatea eta Elektronika.

Unibertsitate-eskolako katedraduna

Carlos Luis Larraz Duerto jauna, NAN-zkia. 17.836.492, Jakintza-arloa: «Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa». Saila: Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzaren Proiektuak.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren Arazo Kontentzioso eta Administratiboetarako Aretoaren aurrean, berau argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan, Unibertsitate honetako Errektore jauna jakinaren gainean jarriz aldez aurretik.

Leioa, 1998ko otsailaren 20a.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala