Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1998ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
295

ERABAKIA, 1997ko abenduaren 10ekoa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Txingudiko Plaiaudi Alorreko ingurugiroa bereoneratzeko lanak (1. fasea)" esleitzen dituena.

1997ko azaroaren 4ko Erabakiaz hasi zen espediente hori, eta horretarako onartu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

1.– «Txingudiko Plaiaudi Alorreko ingurugiroa bereoneratzeko lanak (1. fasea)» Construcciones Moyua, S.A. erakundeari esleitzea, bost hilabeteko epean burutzeko. Aurrekontu orokorra, dagokion BEZ barne, berrehun eta hogeita hamabi milioi seiehun eta hirurogeita lau mila seiehun eta sei (232.664.606) pezetakoa da. Horretatik, bi milioi (2.000.000) pezeta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta gainerakoa, hau da, berrehun eta hogeita hamar milioi seiehun eta hirurogeita lau mila seiehun eta sei (230.664.606) pezeta 1998. urteko ekitaldiaren kargura.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabaki hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, hamar milioi zortziehun eta laurogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamar (10.887.730) pezetakoa.

3.– Kontratua izenpetzen denean hasi eta gehienez ere hilabeteko epean eratu beharko da zuinketaren agiria. Hala ere, esleipena jakinarazten denetik bertatik egin ahal izango da agiri hori, baina betiere behin betiko fidantza jarri ondoren.

4.– Lanak burutzeak dakartzan ondorio guztietarako, erakunde esleipendunak bere bizilekua edo bere ordezkariarena jakinaraziko dio Administrazioari, esleipenaren jakinarazpena egin eta hamabost eguneko epearen barruan. Lanak egingo diren tokian bertan edo horretatik hurbil dagoen herri batean egon beharko du bizilekuak. Gerora, bizilekuz aldatu nahi izanez gero, Administrazioaren onespena jaso beharko du, aldez aurretik, kontratuaren esleipendunak. Hartzaileak edo bere ordezkariak, halaber, lehen adierazitako tokian izango du bizilekua eta, bertatik alde egiteko, Zuzendaritzari jakinaraziko dio bere ordez nor arituko den.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 10a.

Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTON ARANBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala