Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1998ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
287

AGINDUA, 1997ko abenduaren 17koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Fundación Inasmet izeneko fundazioa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Fundación Inasmet» delakoa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea aztertu da. Hona hemen,

AURREKARIAK

1.– Roman Irigoyen Aramberri jaunak, lehendakari den aldetik, «Asociación de Investigación Metalúrgica del País Vasco», hau da, INASMET izenaz ezagutzen den erakundearen izenean eta ordez, «Fundación Inasmet» izeneko fundazioa sortu zuen Donostia-San Sebastiánen 1996ko abenduaren 30ean, hiri horretako notario eta Iruñeako Notarioen Elkargokoa den José María Segura Zurbano jaunaren aurrean egindako eskritura publikoaz (3.614 protokolo zk.). Notaritza eskritura hori elkarte fundatzaileak aipatu notarioaren aurrean 1997ko irailaren 18an egindako beste batez (2.997 protokolo zk.) aldatu egin zen.

Fundazioa eratzeko eskritura publikoarekin batera fundazioaren estatutuak daude.

2.– «Fundación Inasmet» fundazioaren xedea, estatutuetako 2. atalean jasotakoaren arabera, hau da:

«Fundazioaren helburua eta zertarakoa hau da: industriarako, oro har, interesgarri diren zientzia-ikerketako eta teknologi–garapenerako ekintzak sustatzea eta burutzea.»

3.– Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 5. atalean adierazten den moduan, hau da: Portuetxe Bidea, 12, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Jardute eremua Euskal Herria izango da.

4.– Fundazioaren hasierako dotazioa INASMET teknologi zentroa osatzen duen enpresaren ekarpen batez, izaera unibertsalaz, dago osaturik. Elkarte fundatzailearen 1996ko ekitaldiko Kontu–Ikuskaritzari, zeina «Arthur Andersen y Cía, S. Com.» enpresak egin duen, hirurehun eta berrogeita hamasei milioi hirurehun eta bi mila (356.302.000) pezetako balioa eman zaio.

Ondarea askitzat jotzen da fundazioaren lehenengo programa lortzeko, espedientearekin batera aurkeztu den ekonomia-azterketak erakusten duenez. Hala eskatzen du Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 9. atalak.

5.– Fundazioaren gobernua eta ordezkotza Patronatuari utzi zaizkio organo gorena den aldetik. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 30. atalean jartzen duen moduan.

6.– Patronatua, estatutuetako 16. atalean ezarritakoaren arabera, organo kolegiatua izango da eta gutxienez hiru (3) kidek eta gehienez hogeita bost (25) kidek osatuko dute. Hasieran, hauek izango dira kide:

– Lehendakaria: Fagor Ederlan, S. Coop, Roman Irigoien Aranberri jaunak ordezkatuta.

– Lehendakariordea: T. Térmicos T.T.T., S.A., Javier Berasategui Arrieta jaunak ordezkatuta.

– Idazkaria: C.A.F, S.A., Jesús María Guerra Aguirrezabala jaunak ordezkatuta.

– Ampo, S. COOP., J. Joaquín Lasa Urteaga jaunak ordezkatuta.

– Bostlan, S.A., Rafael San Pedro Guerenabarrena jaunak ordezkatuta.

– Gipuzkoako Foru Aldundia, José Antonio Santano Clavero jaunak ordezkatuta.

– Eusko Jaurlaritza, Félix María Goñi Urcelay jaunak ordezkatuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzi Politikarako zuzendari den aldetik, eta Joseba Jaureguizar Bilbao jaunak ordezkatuta, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Teknologi eta Telekomunikazio zuzendari den aldetik.

– Fundiciones del Estanda, S.A., Javier Roncal Baraibar jaunak ordezkatuta.

– Bakelite Ibérica S.A., José María Usoz Iraola jaunak ordezkatuta.

– S.M.C. Productos de Fundición S.A., Antonio Marijuán Martínez jaunak ordezkatuta.

– Sakana, S. Coop, Miguel Zubeldia Bergera jaunak ordezkatuta.

– TS Fundiciones, S.A., José Manuel Sorazu Echave jaunak ordezkatuta.

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1. atalaren arabera.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eratzea inkribatzeko espedientearei ebazpena ematea agindu-bidez, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. atalean eta Euskal Autonomi Elkarteko fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.a) atalean agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. ataletan agindutako baldintzak bete dira.

Hirugarrena.– Bai Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, bai Euskal Autonomi Ekarteko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeak, fundazioaren eraketa inskribatzearen aldeko txostena eman dute, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 36.3 eta 4 eta 40.2 ataletan agindutakoaren arabera eta Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 8.3.a) eta 13. ataletan agindutakoa betez.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta orokorrean aplikagarri diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Fundación Inasmet» izeneko fundazioa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, irakaskuntza eta ikerkuntzarako fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. atalean agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekursoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko, ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 17a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala