Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 1998ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
282

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 28koa, Segurtasun sailburuordearena, lagun bat Ertzaintzako funtzionario izendatzearena argitaratzea xedatzen duena.

Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente kategoriako plaza batzuk hornitzeko, Euskal Herriko Polizi Ikastegiaren 1993ko martxoaren 10eko Erabakiaz (93-3-18ko EHAAren 53. zenbakian argitaratua) egin zen deialdiaren oinarrietan xedaturikoa konplitzearren, 1997ko azaroaren 28an erabaki bat eman da, hain zuzen ere lagun bat Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeko dena, eta, bestalde, izendapen hori argitaratzea erabaki da. Ondorioz, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa onartzen duen maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuaren 13. atalean zehazturiko eskumenez baliatuz, honako hau,

Bakarra.– Oinarrizko eskalako «agente» kategoriarekin, Izena 1.abizena 2.abizena (NAN ) Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzea. Izendapen honek 1995eko uztailaren 7tik aurrera hartuko du indarra, eta data berean plazaz jabetu dela kontsideratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 28a.

Segurtasun sailburuordea,

JOSÉ MANUEL MARTIARENA LIZARAZU.


Azterketa dokumentala