Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Andoaingo Udala
243

IRAGARPENA, Andoaingo Udalerriko Hiri Planeamenduko Arau Subsidiarioen Testu Bategineko 4. Elementu Aldaketaren ordenazio eta garapenerako irizpideei eta irtenbideei buruzkoa, hain zuzen, Alde Zaharra 1 Aldeko NA-8 Bastero, NA-19, NA-21 eta BE-2 Iharduketa Areei dagozkionak.

1997ko abenduaren 24ko Alkatetzaren Ebazpena dela medio, Hirigintz Planeamenduko Erregelamenduko 125. artikuluan xedatuari jarraiki, erabaki da jendaurrera ateratzea, Andoaingo Udalerriko Hiri Planeamenduko Arau Subsidiarioen Testu Bategineko 4. Elementu Aldaketaren ordenazio eta garapenerako irizpideak eta irtenbideak, «Alde Zaharra» 1 Aldeko NA-8 «Bastero», NA-19, NA-21 eta BE-2 Iharduketa Areei dagozkionak, eta «Bastero» NA-8 Iharduketa Arearen Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren ordenazio eta garapenerako irizpideak. Aipatu irizpide eta irtenbideak jendaurrean egongo dira 30 lanegunetan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den azken egunaren biharamunetik hasita, Korporazio, Elkarte edo/eta partikularrek iradokizunak eta, kasua balitz, beste zenbait planeamendu irtenbide aurkez ditzaten.

Andoain, 1997ko abenduaren 24a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala