Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Andoaingo Udala
242

IRAGARPENA, Errota izeneko 24. sektorearen eta Mendiola izeneko 25. aldearen arteko mugaketari dagokionez, Andoaingo Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen 2. Elementu Aldaketarako proiektuaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Joan den 1997ko abenduaren 18an izandako Udalaren osoko Batzarrean, Andoaingo Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen, hain zuzen ere Errota izeneko 24. sektore eta Mendiola izeneko 25. aldearen arteko mugaketa, aldatzea onartu zen. Aipatu aldaketa, Prudencio Aranburu Iturbe jaunak aurkeztu zuen eta Juan Ignacio Nogueras, Injeniari industrialak idatzi zuen eta ondoren, 97.12.9an bisatu zuten. Aipatu ere, proiektu hori, ireki den espedientearekin batera, jendaurrean dagoela Andoaingo Udaletxeko Hirigintza Lansailean, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hilabeteko epean iragarki hau argitara ematen den azken egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasirik egongo dela agerian, erabakiak uki dezakeen orok aztertu eta egoki iritzitako ohar eta alegazio guztiak egin ahal izan ditzan.

Andoain, 1997ko abenduaren 22a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala